Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa
Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Oinarritua | Brontze Aroko urrezko kapeluak |
Honen parte da | Brontze Aroa |
Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloak definitzen du Europako Mendebaldeko Brontze Aroko urrezko objektu zenbaiten estilo berezia. Urrezko kapeluen forma berezia dute objektu hauetan ikusgarrienek, zeinetarik lau ale ezagutzen diren, baina apainketan, lanketan eta beste ezaugarrietan beste era bateko kasko, ontzi eta objektutan ere aurkitu da estilo berezi hau. Horien artean, Gipuzkoan topatutako Axtrokiko ontziak daude[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Objektuak urrezko xafla mehez eginda daude, eta apaingarriz estalita egon ohi dira, askotan banda edo lerro horizontaletan, non batez ere disko eta zirkulu zentrokideak ikusten diren. Gurpiltxo, zigilu, biribilki edo orraziekin markatu zirela dirudi.
Barnealdetik mailukatutako bozeldura faltsu bidezko dekorazioa dira forma horiek. Objektuek grabatuta dituzten dekorazio geometriko hauek ikur gisa hartu izan dira, eguzkiaren, ilargiaren, izarren edota hegaztien irudikapenekin alderatuz. Dekorazioen kalitatea eta zehaztasuna ikusita, urregintza lantegi espezializatuetan egin zirela uste da, eliteen esku bakarrik egon zitezkeen enkarguak izango ziren[2].
Objektu hauek aurkitu izan diren moduangatik, kasu askotan apropos lurpean ezkutaturiko sortak zirela uste da. Funtzioan ere bateratasun erritual bat adierazten dute hortaz[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forman desberdintasunak daude kasu batzuetan, baina antzekotasunak ere bai:
-
Boeslundeko altxorreko pieza bat (Danimarka).
-
Berlingo kapelua (Alemania).
-
Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak (Frantzia).
-
Axtrokiko ontzia (Euskal Herria)
Teknikan eta apainduretan bateratasun argia ikusten da:
-
Leiroko kaskoa, Galizia.
-
Avantongo konoaren detailea (Frantzia).
-
Axtrokiko ontzi baten detailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Eogan, George. (1981). «The Gold Vessels of the Bronze Age in Ireland and Beyond» Proceedings of the Royal Irish Academy. Section C: Archaeology, Celtic Studies, History, Linguistics, Literature 81C: 345–382. ISSN 0035-8991. (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
- ↑ Aranzadi. «Axtrokiko Ontzien errepliken erakusketa bere 50. urteurrenean» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).