Edukira joan

Blas Alexandre Lezaeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blas Alexandre Lezaeta
Bizitza
JaiotzaBetelu1597ko otsailaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZaragoza1647ko urriaren 19a (50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakklerikoa eta inkisidorea

Blas Alexandre Lezaeta Zabala, gaztelaniaz Blas Alexandre de Lezaeta y Zabala, (Betelu, Nafarroa, 1597ko otsailaren 10a - Zaragoza, 1647ko urriaren 19a) elizgizon, Orreagako kolegiataren priore, Iruñeako apezpikua eta inkisidorea izan zen.

Beteluko San Pedro elizan batailatu zuten.

Beteluko Albirena etxean edo Alexandrorenan jaio zen. Gurasoak Martin Ruiz Lezaeta eta Maria Zabala ziren. Alexandre izena etxearen izenetik zetorkion. Beteluko San Pedro elizan batailatu zuten. 1641an Nafarroako Gorteek Filipe IV.a Espainiakoari artzapezpiku izendatzea eskatu zioten. Aragoiko inkisidorea izendatu zuten ere bai. Nafarroan ez zegoen inkisidorerik baina, beharrezkoa zenean, Aragoikoa edo Logroñokoa eskua hartzen zuen. 1647an Orreagako kolegiataren priore eta Iruñeko artzapezpiku izendatu zuten. Urte berean Zaragozako Aljaferia jauregian hil zen. Hil zenean Toledoko inkisidore izateko proposatua zegoen.[1][2]

Bitxikeria bezala, Lezeak esklabu bat zuen, Juan Blay.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.betelu.eus/es/betelu/
  2. a b Pérez, Vidal. (de Villarreal). Testamento de Don Blas Alexandre de Lezaeta, (1597-1647). .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]