Edukira joan

Björn Järnsida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Björn Järnsida
Suediako monarka

Bizitza
JaiotzaIX. mendea
Herrialdea Suedia
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hobiratze lekuaMunsö (en) Itzuli
Familia
AitaRagnar Lodbrok
AmaLagertha
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Munsö (en) Itzuli
Irakaslea(k)Hastein
Jarduerak

Find a Grave: 15927149 Edit the value on Wikidata

Björn Järnsida edo Björn Ragnarsson (antzinako eskandinavieraz: Björn Járnsíða; euskaraz: «Björn burdinezko besoduna») IX. mendeko Suediako erregea izan zen[1]. Bere bizitzaren pasadizoek historia eta kondaira uztartzen dituzte, Munsö leinuaren sortzailea izanik.

Ragnar Lodbrok bere aitaren (agian aitatzako) espedizioak jarraitu zituen. 859an Iberiar Penintsulako iparraldeko kostaldea arpilatu zuen, tartean Euskal Herria. Iruñeko Erresuma eraso eta gero, Gartzia Eneko bahitu zuen eta iruindarrek bahisaria handia ordaindu behar izan zuten. 860. urtean, Björnek Mediterraneoraino ailegatu zen eta Gibraltar arpilatu ondoren, Björnek eta Hastein bere anaiak Frantziako hegoaldean dagoen Camarguen eman zuten negua. Handik Pisa, Sizilia eta iparraldeko Afrikarako bidea hartu zuten[2]. Itzulbidean Gibraltarko itsasartea zeharkatzean, Niebla inguruan, Björn omeiatar armadak menderatua izan zen eta su grekoaren ondorioz 40 itsasontzi galdu zituen. Hala ere, 20 itsasontzi mantentzea eta Eskandinaviara itzultzea lortu zituen.

Björn Järnsidas hög (Björn Järnsidaren eskorga), bere balizko hilobia, Munsö uhartea, Suediako Mälaren lakuan.

Bere izena hainbat literatura lanetan agertzen da: Ragnarssona þáttr eta Hervarar saga eskandinaviarrak bere jaioterrian izandako guduari buruzkoak dira[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lagerquist, Lars O.. (1997). Sveriges Regenter, från forntid till nutid. Stockholm: Norstedts, 24 or. ISBN 91-1-963882-5..
  2. Haywood, John. (1995). The Penguin Historical Atlas of the Viking. Penguin Books, 58-59 or. ISBN 0-14-051328-0..
  3. Waggoner, Ben. (2009). The Sagas of Ragnar Lodbrok. The Troth ISBN 978-0-578-02138-6..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]