Edukira joan

Baksei Chamkrong

Koordenatuak: 13°25′31″N 103°51′29″E / 13.425229°N 103.858073°E / 13.425229; 103.858073
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baksei Chamkrong
Angkor
Kokapena
Estatu burujabe Kanbodia
Province of CambodiaSiem Reap Province
HiriaAngkor
Koordenatuak13°25′31″N 103°51′29″E / 13.425229°N 103.858073°E / 13.425229; 103.858073
Map

Baksei Chamkrong (khmereraz: ប្រាសាទបក្សីចាំក្រុង) Angkorreko multzo arkeologikoaren zati da, Kanputxeako Siem Riep probintziaren iparraldean. Tenplua, Angkor Thomeko hegoaldeko atetik oso gertu altxatzen da. Angkorreko barruti guzti, Baksei Chamkrong izeneko tenplu hau barne, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua du.

Harshvarman I.aren erregealdian (910-921) eraikia izan zen, eta Shiva jainko hinduari eskainia. Harshvarman I.aren oinordeko izan zen Jayavarman IV.ak (921-941), hiriburua, Koh Kerrera eraman zuen, Rajendravarman II.ak (944-968) Angkorri beste kolpe bat eman zion arte. Azken hau izan zen tenplua zaharberritu zuena (948). Eta Shivaren "urrezko irudi" bat aipatzen duen idazkun bat dago. Uste denez, eraikinaren zatirik gehiena, garai honetakoa da.

Harresi batek itxitako barruti baten barnean, ia erabat galdu den harresia, lau solairuko piramide bat altxatzen da, 27 metroko luzera eta 13ko garaiera duen piramidea. Lau harmailadik, bana albo bakoitzean, zuzenean, solairuetan zehar, piramidearen tontorreraino daroate, non dorre edo santutegi bakar bat altxatzen den, adreiluzkoa. Sarrera, ekialderanzko norantzan du, ohikoa den bezala, eta, gainera, beste hiru ate faltsu ditu, harlanduzkoak, partzialki kontserbatzen direnak. Ateko idazkunean aipatzen da tenpluaren zaharberritzea, baita zaharberritzearen aurreko zenbait errege ere, garrantzi dokumental handia ematen diona.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]