Bagrati katedrala
Bagrati katedrala | |
---|---|
ბაგრატის ტაძარი | |
Bagrati Cathedral and Gelati Monastery Gizateriaren Ondarea arriskuan | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Mkhare | Imereti |
Hiria | Kutaisi |
Koordenatuak | 42°16′38″N 42°42′15″E / 42.2773°N 42.7043°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XI. mendea |
Izenaren jatorria | Intercession of the Theotokos (en) ![]() |
Erlijioa | Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa |
Elizbarrutia | Q12870383 ![]() |
Suntsipena | 1692 |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iv) |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
|
Dormizioaren katedrala edo Kutaisiko katedrala, normalean Bagratiko katedrala (georgieraz: ბაგრატი; ბაგრატის ტაძარი, translit.: Bagratis tadzari) bezala ezagunagoa, Georgiako Imereti eskualdeko Kutaisi hirian dagoen XI. mendeko katedrala da, UNESCOk Gelati monasterioarekin batera 1994an Gizateriaren Ondareren zerrendan sartua.[1] Baina 2010 eta 2017 artean arriskuan sailkatuta egon ondoren, katedrala atera eta monasterioa bakarrik utzi zuten, berau arriskutik kanpo.
Katedrala, orain erortzeko zorian dagoena, Erdi Aroko arkitektura georgiarraren maisulantzat hartu izan da. Kutaisi erdialdeko monumentu bereizgarri bat, katedrala Uk’imerioni muinoaren tontorrean dago. XI. mendeko lehen urteetan eraiki zuten, Bagrat III.a Georgiakoaren erregealdian, honen ondorioz «Bagrati» katedrala deitzen delarik, hau da, Bagraten katedrala. Iparraldeko horman egindako inskripzio batek, lurra «chronicon 223» urtean ezarri zela adierazten du, hau da, 1003 urtean. 1692an, Imeretiko Erresuma inbaditu zuten otomandar tropek eztanda batean suntsitu zuten. Gertakariak, kupula eta sabaia erortzea eragin zuen, katedrala bere egungo egoeran utziz.
Kontserbazio eta zaharberritze lanak eta azterketa arkeologikoak, 1952an hasi zituztenak, oraindik egiten ari dira. 2001ean, Georgiako eliza ortodoxoaren eskuetara itzuli zuten katedrala. Orain, erlijio zerbitzuetarako erabilera mugatua du, baina erromes eta turista asko erakartzen ditu. Askotan, Kutaisi hiri osoaren ikur bezala ere erabiltzen dute, bere erakarpen turistiko nagusietako bat delarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Monuments historiques de Mtskheta. UNESCO.