Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegi Mondragon (Elgoibar, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1958ko uztailaren 6a) ezker abertzaleko politikari eta liderra da, Batasunaren bozeramaile izandakoa eta Eusko Legebiltzarreko kide ohia. Euskal Herria Bilduko koordinatzaile nagusia da egun. «Ezker abertzalea berrantolatzen saiatzeagatik» atxilotua, 2016ko martxoaren lehenbizikoan atera zen kartzelatik, 6 urte eta erdiko espetxealdiaren ondoren.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otegi 1958ko uztailaren 6an jaio zen Elgoibarren (Gipuzkoa), berez gurasoek Armando Otegi izena jarri nahi zioten, baina erregistroan izandako nahasketa baten ondorioz Arnaldo moduan ofizialdu zuten (halere etxean eta lagunartean "Armando" deitzen zioten, berak esan bezala)[1]. Filosofia eta Letretako lizentziaduna da.
1977. urtean Frantziara alde egin zuen, ETA politiko-militarreko komando batekin erlazionatu zutenean. 1989an, espetxera sartu zuten, Gasteizko Michelin fabrikako zuzendari Luis Abaitua 1979an bahitu izana leporatuta. 1990an kalera irten zen, espetxe zigorra bete ondoren.
1996tik aurrera Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta bozeramailea izan da. 2006an berriro sartu zuten espetxera, bi aldiz, egun batzuetarako, ETArekin harremana izatea leporatuta.
2006an bertan Batasunak negoziazio prozesurako Negoziazio Taldeko kide izendatu zuen. Denbora horretan hainbat elkarrizketa egin zituen PSE-EE eta EAJko kideekin. ETAren su-etena bukatu orduko espetxeratua izan zen Espaniako erregearen aurkako hitzak eta Argala etakidearen aldeko hitzak esateagatik.
2007ko ekainaren 8an berriz atxilotu zuten, Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argalaren omenaldi batean parte hartzeagatik, espetxe zigorra betetzeko.[2] Hamabost hilabete kartzelan eman ondoren, 2008ko abuztuaren 30an irten zen Martuteneko espetxetik.[3]
2009ko urriaren 13an berriro atxilotu zuen Espainiako Poliziak Garzon epailearen aginduz, ezker abertzaleko beste hainbat kide ezagunekin batera.[4] Hiru egun geroago eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz, kartzelara eraman zuten.[5] 2010ko urtarrilaren amaieran, gose greba hasi zuen kartzelan, EPPK-ko kideekin batera euren estatus politikoa aldarrikatzeko.[6]
2010ko martxoaren 2an Espainiako Auzitegi Nazionalak 2 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa ezarri zizkion Arnaldo Otegiri 2005eko ekainaren 9an Jose Mari Sagardui "Gatza" preso politikoaren aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik.[7][8]
2003an Espainiako erregea "torturatzaileen buruzagia" zela salatzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen; baina, 2011an, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen, epai horrek Otegiren adierazpen askatasuna urratzen zuelako. Hartara, Espainiak 23.000 euro ordaindu behar izan zizkion politikariari.[9]
2011ko irailaren 16an, Bateragune auzia zela eta, 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Dena da ETAren filosofiarekin, ETAko buruzagia zela ziurtatu zuten Audientzia Nazionaleko epaileek.[10] Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Audientzia Nazionalaren epaia baliogabetu zuen 2016an eta Otegiri egin zitzaion epaiketa partziala eta giza eskubideekiko urratzailea izan zela ebatzi zuen.[11]
2016ko martxoaren lehendabizikoan, 6 urte eta erdiko espetxe zigorra oso-osorik bete ondoren aske gelditu zen. 2022ko apirilean piztu eskandaluan, azaleratu zen Espainiako agenteek hala Arnaldo Otegi nola Jon Inarritu espiatu zituztela Pegasus programaren bitartez, katalan independentista ugarirekin batera.
Hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskundeak | Alderdia | Koalizioa | Barrutia | Postua | Emaitza | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Herri Batasuna | Gipuzkoa | 7.a (25etik) | Ez hautetsia[a] | |||
1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Herri Batasuna | Euskal Herritarrok | Gipuzkoa | 1.a (25etik) | Hautetsia | ||
2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Batasuna | Euskal Herritarrok | Gipuzkoa | 1.a (25etik) | Hautetsia | ||
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Sortu | EH Bildu | Gipuzkoa | 1.a (25etik) | Erretiratua[b] | ||
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mujika, Gari; EH Bildu. (2024). 1x01 | Arnaldo Otegi (lehen zatia). .
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Estado español encarcela al principal interlocutor político de la izquierda abertzale», Gara, 2007-06-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Otegi abandona la prisión de Martutene dispuesto a seguir trabajando por "un escenario de paz y democracia"», Gara, 2008-08-30.
- ↑ «Otegi, Diez eta ezker abertzaleko beste hainbat kide atxilotu dituzte», Berria, 2009-10-14.
- ↑ «Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelara bidali ditu Garzonek», Berria, 2009-10-16.
- ↑ «Gatazka politikoki eta modu baketsuan gainditu behar dela dio Otegik eta bere egin du Altsasuko agiria» Berria 2010-01-27 (Noiz kontsultatua: 2010-01-27).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Bi urteko espetxea jarri diote Otegiri Gatzaren omenaldiko hitzengatik»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-03-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gatzaren aldeko ekitaldian esandakoagatik ezarritako zigorraren sententzia. PDF dokumentua.
- ↑ «Estrasburgok Espainia zigortu du, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-03-15.
- ↑ https://www.fiscal.es/fiscal/PA_WebApp_SGNTJ_NFIS/descarga/Calificacion_ETA_BATASUNA.pdf?idFile=77738344-30db-4c51-956f-64a42951398f
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-11-06). «Estrasburgo sentencia que no hubo un juicio justo para Otegi y sus compañeros de Bateragune» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Arnaldo Otegi |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnaldo Otegi |
- Arnaldo Otegiren webgunea (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez) (Katalanez)
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from apirila 2024
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2024
- 1958ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Herri Batasuneko politikariak
- Batasuneko politikariak
- Sortuko politikariak
- Gipuzkoako politikariak
- Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide ohiak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian
- Etakideak
- Elgoibartarrak
- Euskal Herriko bake prozesua