Tartalo
Tartalo | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Tartalo euskal mitologiako izaki begibakar artzain erraldoia da. Tartalo izena zenbait euskal hizkeratan herskari-bustidurarekin ahoskatu ohi denez, horrelaxe ere idazten da batzuetan: Ttarttalo. Euskal Herriko zenbait tokitan, Torto edo Anxo ere esaten diote.
Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta jendea harrapatu eta jan egiten du. Markinako Alarabirekin hainbat ezaugarri komunak ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko daukan.
Lehen artzainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alarabi Tartalorekiko duen desberdintasun nabarmenena bere oin batean datza, planta borobila duela zioten Markinako ingurukoek. Lehen artzaina izan zela ere jasota dago, baina artalde txikia zela ohartarazten du elezaharrak:
« | Gorbeiako bi lehenengo artzainak berbetan zeudela batak besteari "Emadazu ardi bat eta honela zure artaldeak eta nireak ardi kopuru berdina izango dute" esan zion. Besteak hura entzuterakoan " Zuk niri ardi bat ematen badidazu, neure artaldearen kopurua zurearen bikoitza izango da" erantzun zion. | » |
Bakoitzak zenbat ardi zeuzkaten galdetzen zieten kontakizun hau entzuten zuten umeei.[1]
Bi artzain bazian baliteke bata Alarabi eta bestea Tartalo izatea.
Polifemoren lehengusu euskalduna?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barandiaranek beste askorekin batera Homeroren Odiseako Ulises delakoaren aurkari begibakarrean oinarritzen dela susmatu dute betidanik.[2]Eta egia da, beraien arteko antzekotasuna ezin dela ukatu, baina antzekoak izateak ez du nahitaez berdinak direnik esan nahi.
Polifemo eta Odiseok (Ulises, Itaka-ko erregea zurezko zaldiaren trikimailuari esker Troiako gerran famatu egin zenaren izenordea) elkarrekin topo egin zutenetik gure Euskal mitologiako erraldoi begibakarrak zoritxarreko sasi bertsiotzat jo dute ikerle gehienak.
Baina bere originaltasuna defendatzeko nahiko desberdintasun badauzka. Hemen beherago aurkitzen den ezagunena den elezaharraz aparte Tartalo errege bezala aurkezten duten kondaira badaukagu ikusgai gure lehengo ahozko (orain idatzizko) ondareetan.
Esan beharra dago aitzinean aditu askok ziklopeen lurraldea Siziliako kostaldetan kokatzen zutela. Kristo aurreko V. mendean "Tuzidides" greziar historiagilea Etna sumendiaren magalean kokatu zuen ziklopeen lurraldea, Agrigento-ko "Empédocles"-ek baieztatuta. Baina nahasturik zebiltzan, ziklopeen lurraldea Napolesetik gertuago egon zen bere egunean[3].
Gizaldi eta gizaldietan gizakiek ezezagun zituzten izakien aztarnak topatzen joan ziren. Batzuetan harritan oinatzak topatzen zituzten, bestetan lur azpian erraldoi ziren hezurrak eta haien ondoan askotan ere garezurrak, Aurkikuntza hauek eragiten zuten galderei erantzun zuzena emateko XVIII. mendearen hasiera arte itxaron behar izan zen.
XVII. mendearen erdialdean ondo zekiten topatutako ziklopeen hezurrak eta garezurrak iraganeko elefanteen familiako espezie desberdinetatik zetozela. 1796. urteko Otsailak batean Institutuan Georges Cuvier-rek "Mémoire sur les espèces d'éléphants vivants et les fossiles" irakurri eta honekin betirako amaitutzat eman ziren ziklopeei buruzko eztabaidak.[4] Famili gizajo batean Ziklopiadun ume gaixo bat jaiotzen zen arte behintzat.[5]
Tartaloren antzeko pertsonaiak, Pirinioetan eta handik ez oso urrun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beraien inguruko elezaharrak Euskal Herriko zein Pirinioetakoen oso antzekoak dira.
- Garona Garaiko Bastan haranean bizi omen ziren Becuts izeneko erraldoiak, euskal tartaloen ezaugarri guztiak dauzkatenak. Artzainak ziren ere, eta esaten omen zuten urrezko adarrak zeuzkaten ardiak larretzen zituztela. Elezahar batek kontatzen du Bastango senar-emazte txiro batzuen gorabeherak halako adarrak Becus bati lapurtzu nahian, eta kontakizunak Euskal Herrian tartaloei buruzko elezaharrak pausoz pausoz errepikatzen du. Becuts hauek Bigorrako eta Garona Garaiko beste zenbait lekuetan azaltzen dira ere.
- Sault eskualdean Gigants deitzen dituzte euskal Tartaloen antzeko pertsonaiak.
- Foixen Ulharts. Erraldoi hauek jendea eta abereak erasotzen ditu Saint Barthélémy mendiaren maldetan. Ulhart hitzak okzitanieraz "begi-bakarra" esan nahi du.
Pirinoetatik ez oso urrun euskal izaki honekin parekotasuna duen bat gehiago bada.
- Ojáncanu[6], Kantauriar mitologiako izaki beldurgarria gaizkia irudikatzen du beraien sinismenetan. Bere itxura bereganako izua azpimarratzen du; Erraldoia dela diote, gorputz osoa estaltzen dion ile luzeek gorriak dira bizarrean daukan ile txuri luze bakar bat ezik, begi gorri handi bakarra dauka kopetan, hamar hatz esku eta oin bakoitzean, bi hortz ilara ahoan eta trumoiaren hotsa bezalako ahotsa.
Elezaharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antimuño baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen:
- "Bat gaurko eta bestea biharko"
Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen oihuka:
- "Hemen nago, hemen nago".
Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.
Tartalo errege
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saadar mendian Tartaloetxeeta izeneko leku bat bada eta bertan Tartaloetxe izeneko thikuharrian kokatzen dituzte Antimuñokoen zorigaitzeko gertakizunak. Baina kondaira honetaz aparte bada beste bat:
Bertako Tartalo erregeak ezkongai adinean zegoen alaba bat zeukan. harek mutil lagun bat egin zuen (ezizen San Martiniko bat) baino bere aitak hiru gauzetan bera baino indartsuago zen batekin bakarrik ezkon zezakeela esan zion. Alabak bere mutil laguna berak agintatutako frogak bera aña bete zitzakeela erantzun eta zeintzuk ziren hiru froga horiek galdetu zion.
Lehenengo froga esku hutsez pago bat sustraitik ateratzea izan zen. Esan eta erregeak Izarrako pagotiko bat atera zuen. Ezizen mutilak ondoren listaria hartu eta pagoti osoa inguratu zuen. Hori ikusita erregeak zertan zebilen galdetu eta bestea pagoti osoa sustraitik aterako zuela erantzun zion. Hura entzuterakoan erregeak lagatzeko eskatu zion mutilari basoaren beharra bahit zuten.
Bigarren froga palankarekin zein jokatzen zuen hobe ikustea zen. Erregeak palanka urrun bota zuen baina mutilak palanka eskuan zuelarik " Palanka para Salamanca!" oihukatzen hasi zenean erregeak "Ezazu holakorik egin neure senide guztiak Salamancan daude eta!" esan zion.
Hirugarren eta azken froga arri bat zeinen urrun bota zezaketen ikustea zen. Erregeak oso urruti bota zuen harria baina mutilak atoan zeraman birigarro bat atera eta bota orduko Arakama baserriaren aldetik desagertu zen zerumugan.
Orduan Tartalo erregeak baimena eman zien elkar ezkontzeko.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitología delPueblo Vasco. Ostoa, 69-72 or. ISBN 84-88960-16-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 89-90 or. ISBN 84-7148-085-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) Gayrard-Valy, Yvette. (1990). Los fósiles, huellas de mundos desaparecidos. Agular, 16 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Gayrard-Valy, Yvette. (1990). Los fósiles, huellas de mundos desaparecidos. Aguilar, 67 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) , https://es.wikipedia.org/wiki/Oj%C3%A1ncanu or..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Migel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo 1976.
- Patxi Xabier Lezama Perier, mitología vasca. Egilea, Patxi Xabier Lezama Perier. Argitaletxea, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea, Bilbo 2018.
- "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]