Edukira joan

Anthony Comstock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anthony Comstock

Bizitza
JaiotzaNew Canaan1844ko martxoaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSummit1915eko irailaren 21a (71 urte)
Hobiratze lekuaThe Evergreens Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaThomas Anthony Comstock
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitika-idazlea
Enplegatzailea(k)United States Postal Inspection Service (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaNew York Society for the Suppression of Vice (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Find a Grave: 19982 Edit the value on Wikidata

Anthony Comstock (New Canaan, Connecticut, 1844ko martxoaren 7a - Summit, New Jersey, 1915ko irailaren 21a), eskuin muturreko aktibista puritano Ameriketako Estatu Batuetako Posta inspektorea, haren ustez bizioak eta ohitura txarrak ziren gauza guztien aurkako gurutzada eraman zuen aurrera, bereziki liburuen aurka. New Yorken Society for the Suppression of Vice erakundea sortu zuen. Haren kalkuluen arabera, bizitza osoan, 160 liburu-tona erre egin zuen eta ia lau mila pertsona espetxeratuak izan ziren haren ekimenen ondorioz.[1]

Comstock New Canaan herrian jaio zen, Estatu Batuetako Connecticut estatuan. Oso kultura eskasako gizona zen: familia puritano pobre baten semea, haren ikasketa bakarra elizan jasotakoa izan zen baina haren ustez Bibliarekin nahikoa zuen, "Adanek paradisuan ez zuen besterik behar izan".[2] Gerra Zibilan Iparraldearen alde borrokatu zuen (1863-1865). Urte haietan, soldaduen artean, biraoen aurkako borrokan nabarmendu zen. Behin gerra bukatuez gero New Yorkera joan zen eta han Young Men's Christian Association elkartearen partaidea egin zen. Hiri berean, 1873an Society for the Suppression of Vice erakundea sortu zuen. Elkarte honen helburu nagusia bizioen aurka eta moral publikoaren alde aritzea zen. Urte berean haren lehenengo lorpena izan zuen: Estatu Batuetako Kongresua "Comstock Legea" bezala ezagutu den ekimena onartu zuen; horren arabera, postaz ezin zen ez material lizuna ezta ere kontrazepzio metodoak zabaldu. Ekimen horren ondorioz postan zentsura antzeko sistema ezarri zen ezen Postak horrelako materialen zabaltzearen kontrako sistemak ezarri izan baitzituen. Iritzi publikoan nahiz eta bere formazio falta nabarmena, eragin handia lortu zuen eta horri esker garaipen politiko asko lortu zuen. Bere biktimak izan ziren, besteak beste, George Bernard Shaw, Victoria Woodhull, Tennessee Claflin. Posta zerbitzu barruan benetako poliziaren statusa zuen, pistola eramateko eskubidea barne. Comstock 1892tik Summit herrian bizi izan zen, Nueva Jerseyn, eta bertan hil zen, 1915an.

Society for the Suppresion of Vice-ren zigilua.

Liburu hauekin batera prentsan oso aktiboa izan zen eta artikulu zein gutun ugari idatzi zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fuld, 115.or.
  2. Fuld, 112.or.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere

[aldatu | aldatu iturburu kodea]