Edukira joan

Amonio Sakkas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amonio Sakkas
Bizitza
JaiotzaAlexandria, 175
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAlexandria, III. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Amonio Sakkasgrezieraz: Ἀμμώνιος Σακκᾶς ;latinez: Ammonius Saccas— (K.o. c.175242) Alexandriako filosofoa izan zen. Maiz neoplatonismoaren fundatzailetzat hartzen da.

Sakkas izengoitia hartu zuen kaian egiten zuen haren zamaketari[1] lanetik, zaku-zamaketari (grezieraz sakkas edo sakkuforos). Dirudienez, kristau hezkuntza izan zuen baina gero paganismora bideratu zen. Sakkasek utzitako eragina bere bizitza ereduaren eta ahozko irakaskuntzen ondorio da, ez baitzuen idatzizko testigantzarik utzi.. Doktrina ahoz irakasten zuen, eta filosofia nolabaiteko misteriorekin ikasleei sekretua inposatzen baitzien. Filosofo honi Jaungoikoak irakatsita deitu zuten; Plotino[2], Longino eta Erenio ikasleek uste zutelako Jainko-gaietan aditua zela. Beste ikasle artean Teodosio, Origenes[3] (paganoa) eta Longino Casio aipa ditzakegu. Dirudienez, beste egile batzuk ere, Origenes (kristaua) kasu, Amoniorekin ikasi zutela, baina hau zalantzezkoa da. Egile honi buruz ezer gutxi dakigu, ateratako informazioa beste sortzaileengandik datorkigulako. Antza denez, II. mende amaieratik III. mende hasiera arte bizi zen. Amonio Sakkasi buruz Porfirio, Eusebio Zesareakoa, Nemesio Emesakoa[4] eta Teodoretoren testigantzak daude. Testu horien konparaketatik honako ondorio hauek atera daitezke:

  • Amoniok irakatsi zuen Alexandrian 50 urte inguru.
  • Amoniok kristautasuna utzi zuen greziar filosofia onartzean. Porfiriok esan zuen “lehenago kristaua zela“
  • Origenes kristatuak Amonioren eskolara joan omen zen hau kristaua zen bitartean.
  • Jesus eta Moises tratatua, Eusebioren[5] arabera, Amoniok gaztetan idatzi omen zuen kristaua zela, edo baliteke kristau egile homonimo baten lana izatea.
  • Beharbada Amoniok pertsiar erlijioan interesatuta zegoen. Plotinoren[6] eta Antonioren, Amonioren ikasleak, pertsiar erlijioaz interesak ez du ematen kasualitatea zenik.
  • Bere ikasketetan, Ammonio, Platonen pentsamendua Aristotelesenarekin bateratzen saiatu zen[7][8], honela, Antioko Askalonekoaren eta Plotino eta Porfiriok berrabiarazitako erdi mailako platonismoaren orientazio eklektikoa jarraituz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://www.ccel.org/ccel/wace/biodict.html?term=Ammonius%20Saccas
  2. Porphyry, Life of Plotinus, from Reale, G., (1990), A History of Ancient Philosophy IV: The Schools of the Imperial Age. Page 298. SUNY Press.
  3. Eusebius, History of the Church, vi, 19.
  4. Nemesius, On the Nature of Man, II
  5. Eusebius, Historia eccl. VI, 9
  6. Clifford Hindley: Ammonios Sakkas. His Name and Origin. In: Zeitschrift für Kirchengeschichte 75, 1964, pp. 332–336. 7.Jump up ^ ibidem, cf. Porphyry's Vita Plotini, chapt. 3
  7. Hierocles in Photius, Bibl. cod. 214, 251.
  8. Hierocles, in Photius, Bibl. cod. 251. from Karamanolis, G., (2006), Plato and Aristotle in Agreement?: Platonists on Aristotle from Antiochus to Porphyry, Page 193. Oxford University Press.
  • DI BERNARDINO, A. (2000). Ammnonio de Sacas. Diccionario patrísticos y de la Antigüedad Cristiana. Salamanca: Sígueme. 103 orr.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Amonio Sakkasen atalak Nemesiok gordeta (Νεμέσιος:IV. mendearen amaiera-V. mendearen hasieran; agian Emesako apezpikua izan zen).
  • Frantsesezko testua, sarrera eta oharrekin, Philippe Remacleren gunean (1944-2011): itzulpena: Marie-Nicolas Bouillet (1798-1865).