Amatrice
Amatrice Amatrice | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Italiako eskualdeak | Lazio | |
Probintzia | Rietiko probintzia | |
Izen ofiziala | Amatrice | |
Jatorrizko izena | Amatrice | |
Posta kodea | 02012 | |
ISTAT kodea | 057002 | |
Herriburua | Amatrice | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°37′46″N 13°17′18″E / 42.629381°N 13.288372°E | |
Azalera | 174,4 km² | |
Altuera | 955 m | |
Mugakideak | Accumoli, Campotosto, Cittareale, Cortino, Crognaleto, Montereale, Rocca Santa Maria eta Valle Castellana | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.251 (2023ko urtarrilaren 1a) −249 (2018) | |
Dentsitatea | 13 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0746 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Ostia Antica (en) , Montorio al Vomano, Potenza eta Ascoli Piceno | |
Katastro kodea | A258 | |
Sailkapen sismikoa | 1 (Handia) | |
Matrikula | RI | |
comune.amatrice.rieti.it |
Amatrice Italiako udalerria da. Rietiko probintzian kokatuta dago, Lazio eskualdean. 2.251 biztanle ditu, 174,4 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amatricek honako udalerri hauekin egiten du muga:
Accumoli
Campotosto
Cittareale
Cortino
Crognaleto
Montereale
Rocca Santa Maria
Valle Castellana
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkikuntza arkeologikoek erakutsi dute Amatriceko eremuan gizakiak Historiaurretik bizi izan direla. Era berean Antzinako Erromako hainbat eraikin eta hilobi ere aurkitu dira. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketarekin batera Spoletoko dukerri lonbardiarraren esku geratu zen, eta Ascoliko comitatusean txertatu zen. Farfako abadetxearen 1012ko paperetan Matrice izenarekin agertzen da, Tronto eta Castellano ibaien konfluentzian.
1265an Manfredo Sizialiakoaren agintaldian Amatrice Napoliko Erresumaren parte bilakatu zen. Azken hau Anjou etxea konkistatu zuenean herria matxinatu zen, baina Karlos I.a Anjoukoak 1274an berriro konkistatu zuen. Hala ere universitas gisa autonomia minimoa mantendu zuen. XIV. eta XV. mendeetan Norcia, Arquata eta L'Aquilarekin gatazka konstantean egon zen, eta bere tropek Braccio da Montoneren setioan parte hartu zuten. Anjou etxea eta Aragoiko Erresumaren arteko Napoliko Erresumaren gaineko kontrolaren gerretan Amatricek Aragoiko Erresuma aukeratu zuen. 1529an Filiberto Chalonekoak herria erasotu zuen eta Alessandro Vitelliri eman zion herria.
Beranduago Orsini eta Medici familien esku egon zen, 1737ra arte. Italiaren unifikazioaren ostean Abruzzoren barnean kokatu zuten, eta 1927an Laziok anexionatu zuen.
1639ko lurrikarak kalte oso handiak eragin zituen. Baina 2016ko abuztuaren 24an beste lurrikara indartsu batek herria erdi suntsituta laga zuen.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria famatua da bere amatriciana saltsagatik.