Edukira joan

Europako Merkataritza Libreko Erkidegoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldaketa Libreko Europako Komunitatea» orritik birbideratua)

Europako Merkataritza Libreko Erkidegoa
Datuak
Izen laburraEFTA
Motaeskualde erakundea, free trade area (en) Itzuli eta nazioarteko erakundea
Jarduera
Enplegatuak90 (2021)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formaInternationale Organisation (mul) Itzuli
Ekonomia
Aurrekontua21.869.000 Fr (2017)
Historia
Sorrera1960ko urtarrilaren 4a
SorlekuaStockholm
webgune ofiziala
Facebook: eftasecretariat Twitter: EFTAsecretariat LinkedIn: efta Edit the value on Wikidata

Europako Merkataritza Libreko Erkidegoa (EMLE)[1]ingelesezko EFTA siglez ezagunagoa— merkataritza librerako erakunde bat da, Europako lau estaturen artekoa, Europar Batasunari loturik dagoena. Estatu kideen artean industria salgaien salerosketak errazten ditu EFTAk; kide horietako bakoitzak, ordea, bere salerosketa politika bideratu ohi du EFTAz kanpoko herriekiko. Helburua da estatu kideen ekonomiaren egonkortasuna eta hazkundea lortzea. Erakundearen egoitza nagusia Genevan dago. Erabakiak estatu kideetako gobernuek aplikatzen dituzte, banaka, EFTAk ez baitu estatuen gaineko ahalmenik.

1960ko urtarrilaren 4an eratu zen, Stockholmen, sei estaturen artean: Austria, Britainia Handia, Norvegia, Portugal, Suediak eta Suitza ziren hasierako partaideak. Gerora hiru estatu gehiago batu zitzaizkion: 1961ean Finlandia, 1970ean Islandia eta 1991n Liechtestein. Gaur egun, EFTAko kideak Islandia, Liechtestein, Norvegia eta Suitza dira.

Europako Ekonomia Erkidegoan sartu nahi ez zuten Organisation for European Economic Co-operation (Europako lankidetza ekonomikorako erakundea) izeneko elkarteko estatu kideek sortu zuten EFTA, Europako Ekonomia Erkidegoarekiko (EEE) harremanetarako hizketak hautsi zirenean (1958). Haren ondorioz, Austria, Danimarka, Norvegia, Portugal, Suedia, Suitza eta Britainia Handiko estatuak elkartu eta EFTA sortu zuten (Stockholmgo Ituna, 1959ko azaroa).

Hurrengo urtean abiarazi zen erakundea. 1961eko uztailean, Finlandia onartu zuten EFTAren barnean. 1970. urteko martxoan Islandia bihurtu zen kide, eta handik hiru urtera, 1973an, Britainia Handia eta EEEko partaide bihurtu ziren, EFTA utzi ondoren. Gauza bera egin zuen Portugalgo estatuak 1986an. 1977tik aurrera sendotu egin ziren EEEren eta EFTAren arteko harremanak; 1992an, Europako ekialdean gertaturiko aldakuntza sakonen ondorioz, EEEk hartu duen nagusitasunak behartuta, Austriak, Finlandiak eta Suediak EEE erakundean sartzeko asmoa agertu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]