Edukira joan

Aitana Bonmatí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitana Bonmatí

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitana Bonmatí Guidonet
JaiotzaSant Pere de Ribes1998ko urtarrilaren 18a (26 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzakatalana
Hezkuntza
HeziketaFundació Blanquerna (en) Itzuli
Johan Cruyff Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Deportiu Ribes2005 / 2009
CF Cubelles2010 / 2012
Bartzelona Futbol Kluba2012 / 2014
Spain women's national under-17 association football team2013 / 2015174
FC Barcelona B2014 / 2016
19 urtetik beherako emakumezkoen Espainiako selekzioa2015 / 2017166
Catalonia women's national football team2016 / 21
Spain women's national under-20 association football team2016 / 201892
Bartzelona Futbol Kluba2016 / 16852
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2017 / 5419
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,61 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm10641222 Facebook: AitanaBonmati Twitter: aitanabonmati Instagram: aitanabonmati FIFA: 377762 UEFA: 250065581 Edit the value on Wikidata

Aitana Bonmatí Conca (Sant Pere de Ribes, 1998ko urtarrilaren 18an) kataluniar futbolari bat da. Bere gaur egungo taldea Bartzelona futbol kluba da. Aitanak bere karrera Bartzelona futbol klubean hasi zuen, euren kategoria txikietatik pasatu zan, 2016an debutatu zuen arte. Blaugraneekin lau erregina-kopa, bi liga eta futboleko Superkopa bat irabazi du. Horrekin batera txapeldunen liga lortu zuen 2021ean. Gainera , internazionala izan zen Espainiako selekzioan, kategoria txikiekin. Sub-17ko european eta sub-19ko europar txapeldun izan zen, sub-20ko mundialean txapeldunordea izan zen. 2019tik Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin egon da.

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita.[1] [2]

2023 urteko jokalari onena izendatu zuen UEFAK.[3][4] [5][6] Abuztuaren 31n, Munduko Txapelketa irabazi eta gutxira, Saria jaso zuen galan hauxe esan zuen:

“Munduko Txapelketa irabazi berri dugu, baina ez gara horretaz hitz egiten ari. Gertatu dena gogoratzea gustatuko litzaidake. Uste dut gizarte gisa ez dugula onartu behar lan-harreman batean botere-abusua egotea, ezta errespetu-faltarik ere”. “Jennik (Jennifer Hermoso) bezala sufritzen duten emakume guztiok, zuekin gaude![3][6][7]

2023ko urriaren 30ean Urrezko Baloia jaso zuen,[8] baita 2024an ere.[9][10]

Sant Pere de Ribesn jaio zan,Garraf eskualdean. Ikastolan futbolean jokatzen hasi zan, geroago F.C Cubellesekin bat egiteko. Bertan mutilekin jokatzen zuen, bere taldean neska bakarra zenez ez zitzaion erreza izan. Emakumezkoen hainbat talde bilatu ostean, 13 urterekin Bartzelona futbol klubeko ikuskatzaileak fitxatzen dute Masiara inkorporatzeko. Bertan kadete-jubenilekin entrenatzen du lehen aldiz. [11]Bere fitxaketa ziurtatzeko, ikuskatzaileak proba bat jarri zuten Tàrregan ospatu zen haurren txapelketa txiki batean jokatzeko,non Aitana lehenengo aldiz azulgraneen kamiseta jantzi eban.[12] Txapelketa horretan, jokalari onena bezala aukeratu zuten eta berehala sartu zen Bartzelonako jubeniletan.[12]

2013an Bartzelonako taldearekin, Bonmatík bere kategorian Espainiako Gazteen Liga irabazi zuen, Kataluniako Kopa irabaztearekin batera, penaltietan C. E. Sant Gabrieli irabazi ostean. Urte hartan beranduago, urteko ezaguntzat hartu zuten bere progresio azkarragatik.[13]

Bonmatí Bartzelonako gazteen futbolean gora egin zuen, klubean bi urteren ostean Bartzelona Bko jokalari izatera iritsi arte. Bartzelonako filialean egon zen garaian, lehen taldearekin entrenamendu askotan parte hartu zuen aurredenboraldian, nahiz eta lagunarteko partida batzuk jokatu. 2015-2016 denboraldiaren zehar, Aitanak garrantzi handia izan zuen III. Multzoko Bigarren Mailako Ligako txapelketa irabaztean, klubaren historian lehen aldiz sailkapeneko buruan amaitzea lortuz.[14][15]Denboraldiaren amaieran Bartzelona futbol klubeko lehen taldera igo zen Xavi Llorens entrenatzailearen aginduetara.[16][17]

Bartzelona futbol kluba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015-2016 denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culé akademiako futboleko kategoria guztietatik pasatu ostean, Aitanak 2016ko ekainaren 18an egin zuen debuta Bartzelona futbol kluba lehen taldearekin. Bonmatí Atletico de Madrilen aurkako txapelketako finalean parte hartu zuen, Gemma Gili ordezkatuz 53. minutuan, Bartzelonako jokalariek 2-3 [18]galdu zuten partida batean.

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko azaroan, Jorge Vilda entrenatzaileak Bonmatí sartu zuen Espainiako selekzioaren lehen deialdian Frantziako Munduko Koparako sailkatze bi partida jokatzeko. [19][20][21]Helduen talde hispanoarekin debuta egin zuen, Austriaren aurka azaroaren 28an.[22]

Aitanak helduen nazioarteko txapelketa batean izan zuen lehen esperientzia 2018ko otsailean izan zen, 2018ko Zipreko Kopan parte hartzeko deitu zutenean.[23]Txapelketan zehar agerraldi mugatuak egin zituen hispaniarrekin finalera iritsiz. Italiaren aurkako lehen postua lortzeko partidan, ordezko gisa sartu gabe, Espainiarekin bere lehen titulua irabazi zuen italiarrei 2-0 irabazita.[24][25]Selekzioaren lehen gola urte eta erdi geroago iritsi zen, 2019ko apirilaren 9an Ingalaterraren aurkako lagunarteko partidan 66. minutuan geldikako gola sartuz 2-1a egiteko.[26] Bonmatí 2019ko Munduko Kopa jokatzera Frantziara joango zen, selekzioaren zerrendan sartu zen. [27][28][29]Multzoken faseko B multzoko bi partidatan parte hartu zuen: Hegoafrikaren aurkako garaipena lehen jardunaldian,[30] [31]atsedenaldian sartu eta eragin nabarmena izan zuen.[32] Alemaniaren aurkako galera estuarekin batera, Aitana 77.[33] minutuan sartu zen Espainia bere multzoko bigarren sailkatu zen Txinarekin berdindu ostean eta kanporaketara iritsi zen (bere historiako lehen aldia)[34][35]Munduko Kopako final-zortzirenetan, espainiarrak 1-2 garaitu zituzten Estatu Batuetako txapelketako irabazleek, nahiz eta Aitanak ez zuen partida jokatu.[36] [37]

Geroago, 2019an, Bonmatík 2022ko Eurokopako kanporaketan jokatu zuen, bi partidetan hiru gol sartuz.[38] D multzoko hasierako jardunaldian Azerbaijanen aurka 33.[39][40]minutuan sartu ondoren eta beste gol bat lortu zuen 5-1eko garaipenaren aurka. Txekiar Errepublika titular moduan .[41]

Bartzelona Futbol klubarekin ligan 2016-17 denboraldian 12 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen,2017-18 denboraldian 15 partida jokatu eta 0 gol sartu zituen, 2018-19 denboraldian 27 partida jokatu eta 12 gol sartu zituen, 2019-20 denboraldian 20 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen, 2020-21 denboraldian 31 partida jokatu eta 10 gol sartu zituen eta 2021-22 denboraldian 25 partida jokatu eta 13 gol sartu zituen.

Kopan 2016-17 denboraldian ez zuen partidarik ezta golik sartu, 2017-18 denboraldian 4 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen,2018-19 denboraldian 3 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen , 2019-20 denboraldian 4 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen,2020-21 denboraldian 5 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen eta 2021-22 denboraldian 4 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen.

Internazional moduan 2016-17 denboraldian 3 partida jokatu eta 0 gol sartu zuen, 2017-18 denboraldian 4 partida jokatu eta gol bat sartu zuen, 2018-19 denboraldian 8 partida jokatu eta gol bat sartu zuenean,2019-20 denboraldian 4 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen,2020-21 denboraldian 11 partida eta 3 gol sartu zituen eta azkenik 2021-22 denboraldian 10 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen.

Garaileen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa nazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. urtean Espainiako Futbol Erregina Kopa irabazi zuen, 2018. urtean Erregina Kopa berriro irabazi zuen, 2020. urtean lehen mailako liga irabazi zuen, 2020. urtean Futboleko Superkopa irabazi zuen, 2020. urtean Erregina kopa irabazi zuen bere taldeak,2021.urtean lehen mailako liga irabazi zuen, 2021. urtean Erregina kopa irabazi zuen bere taldea,2022. urtean Futboleko Superkopa irabazi zuen eta azkenik 2022. urtean lehen mailako liga irabazi zuen bere taldea.

Nazioarteko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015. urtean Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin 17 urte azpiko Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen (Islandian),2017. urtean Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin 19 urte azpiko Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen (Iparraldeko Irlanda) eta azkenik 2021. urtean Bartzelona futbol klubarekin Txapeldunen liga irabazi zuen (Suedian).

Munduko Txapeldunak 2023

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[42][1][2]

Banakako bereizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019. urtean Kataluniako jokalari hoberena izendatu eben, 2020.urtean Errege koparen finaleko MVPa izendatu zuten,2021. urtean Txapeldunen ligako MVPa izendatu zuten eta azkenik 2021. urtean Txapeldunen ligako talde onenean sartu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  2. a b (Gaztelaniaz) Asenjo, Isaac. (2023-08-20). «Una España Mundial para la eternidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) Guevara, Irene. (2023-08-31). «Aitana Bonmatí, mejor jugadora del año por la UEFA: “No podemos permitir el abuso de poder”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  4. (Gaztelaniaz) UEFA.com. (2023-08-31). «Aitana Bonmatí es la Jugadora del Año de la UEFA 2022/23 | UEFA Women's Champions League» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  5. (Gaztelaniaz) Guevara, Irene. (2023-08-31). «Aitana Bonmatí, mejor jugadora del año por la UEFA: “No podemos permitir el abuso de poder”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Aitana Bonmatí en la gala UEFA: "Por mi compañera Jenni, me gustaría dedicar esto a todas las mujeres que sufren abuso de poder"» ELMUNDO 2023-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Aitana Bonmatí, tras ganar el premio de la UEFA a la mejor jugadora del año: "No debemos permitir que se haga abuso de poder"» www.antena3.com 2023-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  8. «Aitana Bonmatik eta Leo Messik irabazi dute Urrezko Baloia» EITB 2023-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  9. (Gaztelaniaz) Bonifacio, Jonathan Moreno,Alguer Tulleuda. (2024-10-29). «Balón de Oro 2024: ganadores, puntuación y reacciones al premio de Rodri y Aitana y la ausencia de Vinicius» Diario Sport (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  10. (Gaztelaniaz) «Lista completa de los ganadores del Balón de Oro 2024: orden de las votaciones de France Football» MARCA 2024-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  11. (Gaztelaniaz) Tronchoni, Nadia. (2018-09-09). «Aitana Bonmatí: “Hasta que llegué al Barça no me había entrenado con chicas”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Aitana Bonmatí: de MVP a MVP» MARCA 2021-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  13. (Gaztelaniaz) VAVEL.com. (2021-07-02). «Especial Aitana Bonmatí, la revelación del año» VAVEL (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  14. (Gaztelaniaz) VAVEL.com. (2021-07-19). «Segunda División Femenina: Betis y Barcelona “B” tocan el cielo» VAVEL (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  15. (Katalanez) Redacció. «Vane Núñez s'emporta el títol de penal» www.futfem.cat (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  16. (Gaztelaniaz) Sport. (2016-06-28). «El FC Barcelona Femenino ficha a Andressa Alves y Leila Ouahabi» sport (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  17. (Katalanez) Redacció. «Aitana Bonmatí fa el salt al primer equip» www.futfem.cat (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  18. (Gaztelaniaz) «El Atlético Féminas, campeón de la Copa de la Reina» AS.com 2016-06-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  19. (Gaztelaniaz) «Fútbol Femenino: Aitana Bonmatí, gran novedad en la lista de España para medirse a Serbia y Austria» Marca.com 2017-11-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  20. (Gaztelaniaz) «Aitana Bonmatí, convocada con la absoluta» Mundo Deportivo 2017-11-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  21. (Gaztelaniaz) «Las puertas de la Absoluta se abren para Aitana Bonmatí» AS.com 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  22. «CRÓNICA | Exhibición de la selección española femenina y recompensa para finalizar 2017 (4-0) | rfef.es» rfef.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  23. (Gaztelaniaz) «Fútbol Femenino: Celia Jiménez regresa a la convocatoria de la selección para disputar la Cyprus Cup» Marca.com 2018-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  24. (Gaztelaniaz) «Fútbol Femenino: España conquista la Copa Chipre tras vencer a Italia en la final» Marca.com 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  25. (Gaztelaniaz) «Fútbol Femenino: Italia vs España, en directo la final de la Copa Chipre» Marca.com 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  26. (Gaztelaniaz) EFE. (2019-04-09). «España se despide de la preparación con una derrota ante Inglaterra» COPE (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  27. (Gaztelaniaz) «Aitana Bonmatí: «Esto va muy en serio»» abc 2019-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  28. (Gaztelaniaz) «El Barça, el equipo con más jugadoras en el Mundial de Francia» Mundo Deportivo 2019-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  29. (Gaztelaniaz) «Estas son las 23 convocadas por España para el Mundial de fútbol femenino» ELMUNDO 2019-05-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  30. (Gaztelaniaz) «El VAR y Hermoso dan el primer triunfo a España en un Mundial» abc 2019-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  31. (Gaztelaniaz) «El Plan B de España funciona» Marca.com 2019-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  32. (Gaztelaniaz) «Aitana, rompiendo barreras para la Roja» www.fifa.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).[Betiko hautsitako esteka]
  33. (Gaztelaniaz) «España cae víctima de sus propios errores» abc 2019-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  34. (Gaztelaniaz) Gómez, Daniel. (2019-06-17). «España empata con China (0-0) y se mete en los octavos de final del Mundial por primera vez en su historia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  35. (Gaztelaniaz) «España sella su histórica clasificación a octavos» abc 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  36. (Gaztelaniaz) Giovio, Eleonora. (2019-06-24). «España se va por la puerta grande» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  37. (Gaztelaniaz) Hidalgo, Mamen. (2019-06-24). «España cae por un penalti polémico (1-2)» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  38. (Gaztelaniaz) «Aitana Bonmatí lidera el nuevo ciclo de la selección» Marca.com 2019-10-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  39. (Gaztelaniaz) Cudeiro, Juan L.. (2019-10-04). «España se da un paseo ante Azerbaiyán» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  40. (Gaztelaniaz) «España golea a Azerbaiyán en un partido cómodo» La Vanguardia 2019-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  41. (Gaztelaniaz) «España arrasa a la República Checa» La Vanguardia 2019-10-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  42. (Gaztelaniaz) Romero, Fernando. (2023-08-20). «Ante el partido de sus vidas: las 23 jugadoras de La Roja» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]