Agaramonteko etxea
Itxura
(«Agaramontar leinua» orritik birbideratua)
Agaramonteko etxea Nafarroa Behereko familia noblea izan zen.[1] Haien aldekoei agaramontar izena ematen zitzaien.
Agaramonteko etxearen lurraldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Agaramonteko dukerria» eta «Bidaxuneko printzerria»
Agaramonteko dukerria hamar elizatek osatzen zuten: horietatik bost Frantzian zeuden erabat, (Lapurdiko Ahurti, Bardoze eta Gixune eta Gaskoniako Léren eta Saint-Pé-de-Léren); beste bost, berriz, Nafarroako Erresuman (Akamarre, Samatze, Burgue, Erreiti- egungo Burgue-Erreiti sortu zutenak- eta Ezkoze[2]).
Dukerria ezin da Bidaxuneko printzerriarekin nahasi. Nahiz eta biak eskualde berean zeuden Agaramontar leinuaren lurraldeak izan, Agaramonteko dukerria printzerriak banatutako lurralde biek osatuta dago.
Buruzagien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agaramonteko jaunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bergon-Gartzia, lehendabiziko Agaramonteko jauna, Burguekoa, Garrüzekoa (1040), Brion eta Brassaleyko jauna.
- Gartzia
- Bergon II.a
- Vivian I.a
- Erramun Brun I.a (?-1175), Bidaxuneko jauna.
- Vivian II.a (?-1215), Bidaxuneko jauna.
- Erramun Brun II.a (?-1237), Bidaxuneko jauna.
- Arnaud Gilen (?-1252)
- Arnaud Gilen II.a
- Arnaud Gilen III.a (?-1290)
- Erramun Brun III.a
- ?-1362 : Arnaud Gilen IV.a Agaramontekoa, (1285-1362), Agaramont, Bergoney, Bidaxune eta Bardozeko jauna
- 1362-? : Arnaud Erramun I.a Agaramontekoa, (1320-1384), Agaramonteko jauna.
- Arnaud Erramun II,a Agaramontekoa (1345-1398).
- Jean I Agaramontekoa (1375-1429)
- ?-1519 : Roger Agaramontekoa, (1444-1519), Agaramonteko jauna, Hauxeko baroia, Guianako seneskal eta Baionako alkatea.
- 1519-1534 :Frantzisko Agaramontekoa, Agaramonteko jauna.
- 1534-1563 : Antonio Agaramontekoa (1526-1576), Agaramonteko jauna.
Agaramonteko kondeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1563-1576 : Antonio Agaramontekoa (?-1576), Agaramont eta Gixuneko konde, Asterreko bizkonde eta Bidaxuneko printzea (bere burua izendatua, 1570).
- 1576-1580 : Filiberto Agaramontekoa (1552-1580), Biarnoko seneskal, Agaramonteko konde, Asterreko bizkonde, Lescureko jauna eta Louvignyko bizkondea.
- 1580-? : Antonio II.a Agaramontekoa (1572-1644), Agaramont eta Gixune eta Toulonjongo konde, Louvignyko bizkonde, Bidaxuneko printze, Asterreko bizkonde, Laskungo baroi eta Nafarroako erregeordea.
Agaramonteko dukeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ?-1644 : Antonio II.a Agaramontekoa (1572-1644), Nafarroako erregeordea. (1. dukea).
- 1644-1678 : Antonio III.a Agaramont-Touloujongoa (1604-1678), Agaramonteko dukea, Bidaxuneko printze, Gixune, Toulonjon eta Louvignyko konde, Asterreko bizkonde, Andouins eta Hagetmauko baroi eta Lesparreko Jauna. 1648an Frantziako Pare eta 1641an Frantziako mariskala. (2. dukea).
- 1678-1695 : Antonio IV.a Karlos Agaramontekoa (1641-1720), Agaramonteko duke, Bidaxuneko printze, Gixune eta Louvignyko konde, Asterreko bizkonde, Andouins eta Hagetmauko baroi eta Lesparreko Jauna. Frantziako Pare eta Nafarroako erregeordea (3. dukea).
- 1695-1713 : Antonio V.a Agaramontarra (1671-1725), Gixuneko konde eta Agaramonteko dukea. 1724an Frantziako mariskala. (4. dukea).
- 1713-1741 : Luis Antonio VI.a Armand Agaramontekoa (1688-1741), Agaramonteko dukea eta Frantziako Parea. (5. dukea)
- 1741-1745 : Luis Agaramontarra, (1689-1745) Agaramonteko dukea (6. dukea).
- 1745-1790 : Antonio VII.a Agaramontarra, (1722-1801), Laskun, eta Lesparreko konde, Agaramonteko duke eta Frantziako Parea. (7. dukea).
- 1814-1836 : Antonio VIII.a Luis-Maria Agaramontarra (1755-1836), Agaramonteko duke eta Frantziako Parea. (8. dukea).
- 1836-1848 et 1852-1855 : Antoine IX Héraclius-Agénor Agaramontekoa (1789-1855). (9. dukea).
- 1855-1880 : Antoine X.a Alfred-Agénor Agaramontekoa (1819-1880) diplomate et homme d'État. (10. dukea).
- 1880-1925 : Antoine XI.a Alfred-Agénor Agaramontekoa (1851-1925). (11. dukea).
- 1925-1962 : Antoine XII.a Agénor-Armand Agaramontekoa (1879-1962). (12. dukea).
- 1962-1995 : Antoine XIII.a Agénor-Henri-Armand Agaramontekoa (1907-1995). (13. dukea).
- 1995-2014 : Antoine XIV.a Armand-Odélric-Marie-Henri Agaramontekoa (1951-2014). (14. dukea).
- 2014-egun : Antoine XV. Agaramontekoa (2008-) (15. dukea).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Luis XIV.ak 1648ko azaroan argitaratu eta 1663ko abenduaren 15ean erregistratu zituen eskubide-eskutitzetan agertzen zirenak
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Aturbe (Bi liburukiak).