Abigail
Itxura
Abigail | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , K.a. XI. mendea |
Heriotza | , K.a. X. mendea |
Herrialdea | Israelgo Erresuma |
Sexua | emakumezkoa |
Jarduera | companion (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nabal (en) David |
Seme-alabak | ikusi
|
Abigail[1] (hebreeraz: אֲבִיגַיִל, ʾAvīgayīl) Nabalen emaztea zen. Nabalen heriotzaren ostean, Davidekin ezkondu zen[2]. Daviden hirugarren emaztea izan zen, Mikal –Saulen alaba– eta Ahinoam-en ostean. Saulek Davidi Mikal emaztea kendu eta Paltirekin –Laixen semearekin– ezkondu zuen.
Daviden seme baten ama izan zen, Biblian izen desberdinekin azaltzen dena: Kroniken Liburuan Daniel (1 Kro 3:1), Samuelen 2. liburuan Kilab (2 Sm 3:3) [3] eta Dalouia (antzinako grezieraz: Δαλουια) bertset bereko Septuagintaren itzulpenean.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde batetik, hebreerazko ab (aita) hitza, eta bestetik, g-y-l erroa "alaitu" ditugu. Biak elkartuta esanahi desberdinak ondoriozta daitezke, hala nola, "aitaren alaitasuna" edo "alaitasunaren sorburua". [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
- ↑ OFMCap, br. Matej Nastran,. «1 Sm 25 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
- ↑ OFMCap, br. Matej Nastran,. «2 Sm 3 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Berlin, Adele. (2001). Women in Scripture: A Dictionary of Named and Unnamed Women in the Bible, the Apocryphal/Deuterocanonical Books, and the New Testament. Eerdmans Publishing Company ISBN 9780802849625. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).