A CapelaGaliziakoA Coruñako probintziako udalerria da. Cabanas, Fene, Neda eta San Sadurniño udalerriekin muga egiten du. Bere azarela 58 kilometro karratukoa da, 1.471 biztanle ditu (INE2007) eta kilometro karratuko 25,36 biztanleko dentsitatea.
A Capela udalerria Pontedeume (12 km), Ferrol (17 Km) eta As Pontes (20 Km) udalerrien artean dago. LC-141 errepidearen bidez Cabanas eta As Pontesekin ongi komunikatuta dago eta AC-121 bidez Filgueira eta Roxalekin, gainera udalerri honetako herrigune guztiak lotzen dituen bide sare zabal bat du. Ferrol, Coruña, Santiago eta Lugo hirietatik modu errazean hurbil gintezke udalerri honetara Pontedeumen utziko gaituen AP-9 autobidearen bidez eta lehen aipatutako LC-141 errepidea harutz.