Edukira joan

Parot doktrina

Wikipedia, Entziklopedia askea
197/2006 doktrina» orritik birbideratua)
197/2006 doktrina delakoaren aurkako pankarta Donostiako Alde Zaharrean. 2013ko martxoa.

Parot doktrina edo 197/2006 doktrina Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ebatzitako 197/2006 sententziak sortutako doktrina juridikoa da. Ebazpen horren ondorioz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala.

Ebazpen honen aplikazioarekin, 1973ko Zigor Kodearekin epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak "de fakto" deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatu egiten dira. Kontutan izan behar da, espetxeak eman eta epaileak onetsitako erredentzio-denbora, presoak betetako zigor-denbora dela Zigor Kodearen arabera.

2013ko urriaren 21ean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina honek Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa.[1]

Espainiako Zigor Kodearen aldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko Zigor Kodea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko Zigor Kodearen arabera, preso batek gehienez 30 urte egin zitzakeen kartzelan, eta, hartara, ezarritako zigor guztiak 30 urtean biltzen ziren. Horrezaz batera baziren zigor hori arintzeko neurriak: hiru laurdenak beteta baldintzapean aske irtetea, espetxe onurekin kartzelan denbora gutxiago egitea...

1995eko Zigor Kodea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Terrorismo" delituarekin lotutako zigorrak handitu ziren, beste batzuk murrizten ziren bitartean. Espetxean bete beharreko gehienezko epea 40 urtera luzatu zen. Gainera, desagertu egin ziren espetxe zigorra murrizteko onurak. Baldintzapeko askatasuna lortzeko moduak ere aldatu ziren, eta baldintza berezi berriak ezarri zitzaien "terrorismo" delituarekin lotutako zigorren kasuan: barkamena eskatzea, "terrorismoa" gaitzestea...

2003ko aldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko erreforman, hainbat lege aldaketa gehiago egin zituzten; tartean, adingabekoak Auzitegi Nazionalean epaitzea ekarri zuena. Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitutako guztien espetxeko baldintzak kontrolatzeko, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala ezarri zuten, ordura arteko Tokiko zaintza epaitegiek aplikatzen zituzten irizpide juridikoen gainetik Gobernuaren Espetxe Politikaren irizpideak gailentzeko.

Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarri zituen Iñaki de Juana kalera ez zedin. "Haren kontrako inputaziorik ez badago, eraiki egingo ditugu" esan zuen Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak 2006ko urtarrilean. Espetxeko zigorrak murrizteko jasotako onurak ezin izan zizkioten baliogabetu baina, eta inputazio berriak ezarri zizkioten bi iritzi artikuluengatik. Unai Paroten kasuan, De Juanaren auzian jasotako onurak baliogabetu ezin zirela finkatuta gelditu zenez, zigor guztiak 30 urtean batu beharrean bi kondenatan banatzea erabaki zuen administrazioak, horrela espetxe zigorra luzatzeko. Horren kontrako helegitea onartu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, baina bere ebazpenean erabaki zuen, inork proposatu eta galdetu gabe (auzia 1973ko Zigor Kodeak esaten zuen moduan espetxe zigor guztiak 30 urteko zigor batean batzearen ingurukoa zen), jada onartutako espetxe onurak kentzerik ez zegoela, baina ezarritako zigor bakoitzari aplikatu behar zitzaizkiela.

Paroten ondorengoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an kaleratu zuen ebazpena, eta martxoaren 2an doktrina hori 1973ko Zigor Kodearekin epaitutako guztiei ezartzea agindu zuen Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Espainiako Konstituzio Auzitegiko helegitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegi Gorenaren ebazpenaren kontrako helegitea aurkeztua zaio Espainiako Konstituzio Auzitegiari. Gaia premiazkoa izanik, berehala aztertu beharko zuketen, lehenbailehen kontu hori argitzeko. Konstituzio Auzitegiak erabaki bitartean, kartzelan segitzen dute presoek.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak 2011ko otsailean eman zuten ebazpena Unai Paroten abokatuek ezarritako helegitean [2]. Helegitea atzera bota zuen arazoaren arrazoi juridikoetan sartu gabe, ohiko bidea agortu gabe egin zela esanez. Horrek bidea ematen du, ordea, jarrita dauden beste hainbat helegite onartu eta lege hori bertan behera botatzeko ere [3].

Horiek horrela, 2012ko martxoaren 29an zabaldutako sententzian Espainiako Konstituzio Auzitegiak 31 helegiteri buruzko erabakia eman zuen -horietako 28 euskal herritar preso politikoenak ziren- eta horietatik hiru baino ez zituen onartu, hirurak euskal herritar presoenak. Kasu horietan "Parot doktrina" aplikatu aurretik epaitegiak sententzia finkoan onartutako kondenaren likidazioa ezarrita zutela argudiatu zuen [4]

Giza Eskubideen Europako Auzitegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza Eskubideen Europako Auzitegia 'Parot doktrinaren' aurka azaldu zen 2012ko uztailaren 10ean Ines del Rio Prada euskal herritar presoak ezarritako helegitean. Auzitegiak kartzela zigorra luzatzea "irregularra" dela esan zuen, eta Espainiari agindu zion presoa ahal den azkarren libre uzteko eta Ines del Riori 30.000 euroko kalte-ordaina emateko. Estrasburgoko epaitegiak 197/2006 doktrinaren kontra aztertu zuen aurreneko helegitea izan zen[5].

Espainiak, ordea, helegitea aurkeztu zion sententzia honi. 2013ko urriaren 21eko 11:30tan epaia eman zuen, Inés del Río askatzeko aginduz eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa.

Parot doktrinaren aplikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parot doktrina mota guztietako presori aplikatu zaio, baina batez ere euskal herritar preso politikoei.


Parot doktrina aplikatu eta euskal herritar presoak ez direnen artean, hurrengoak ditugu [6]:

  1. Miquel Ricart Tárrega: 1997. urtean espetxeratua. Alcasserko hiru nesken hiltzailea. 170 urtera kondenatua izan zen Alcasser herriko hiru neskatila bahitu, bortxatu, torturatu eta hiltzeagatik.
  2. Pedro Luis Gallego Fernández. 272 urtetara kondenatua. Igogailuen bortxatzailea bezala ezagutua. 2 hilketa eta 18 bortxaketengatik kondenatua, 2022 urtea du irteera data.
  3. Pablo Manuel García Ribado. 1716 urtetara kondenatua. Atariko bortxatzailea bezala ezagutua. Madrilgo mekanikoa eta 89 delitu (hauen artean 51 bortxaketa) izanagatik kondenatua.
  4. Jose Antonio Seco Martínez. Villarrobledo (Albacete). 90 urtetara kondenatua. 1997ean espetxeratua izan zen 1991 eta 1993 artean jasotako hiru hilketengatik.
  5. Félix Vidal Anido. Estileteko bortxatzailea, 5 bortxaketa eta sexu-abusuarekin erlazionatutako 56 deliturengatik kondenatua.
  6. Joaquín Villalón Díez. 58 urtetara kondenatua. Bere maitalea ito, hil eta zatikatzeagatik kondenatua. Ondoren bi transexual hil zituen.
  7. María Jesús Romero Vega. GRAPO kidea. Bi hilketengatik kondenatua.
  8. Guillermo Vázquez Bautista. GRAPO kidea. Hilketa batengatik kondenatua.
  9. Concepción González Rodríguez. GRAPO kidea. Hilketa batengatik kondenatua.
  10. Olga Oliveira Alonso.GRAPO kidea. Hilketa batengatik kondenatua.
  11. Jaime Simón Quintela.GRAPO kidea. Hilketa batengatik kondenatua.
  12. Jesús Cela Seoane.GRAPO kidea. Bahiketa sahiakera batengatik kondenatua.
  13. Encarnación León Lara.GRAPO kidea.
  14. Manuel y J­osé Luis Charlín Gama. Narkotrafikantea. Charlines klaneko buruzagia.
  15. Laureano Oubiña. Narkotrafikantea.


Etxeratek 2012ko ekainaren buletinan[7], zerrenda hau eskaini zuen:

Espetxean egon zirenak Parot doktrinaren pean zigorra betetzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, 55 euskal herritar preso politiko zeuden Parot doktrinaren pean espetxean:

  1. OSCAR ABAD PALACIOS (Basauri. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko abenduaren 31rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021era arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  2. JON AGINAGALDE URRESTARAZU (Donostia. Granada): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2010eko uztailaren 4rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  3. IÑIGO AKAITURRI IRAZABAL (Zornotza. A Lama): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010ko apirilaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  4. JUAN CARLOS ARRUTI AIZPITARTE (Azpeitia. Cordoba): 1989an espetxeratua. Irteera data 2009ko martxoaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  5. JOSEBA ARTOLA IBARRETXE (Bilbo. Daroca): 1986an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 18rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  6. LUIS MARI AZKARGORTA BELATEGI (Bergara. Zuera): 1988an espetxeratua. Irteera data 2007ko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  7. SANTOS BERGANZA ZENDEGI (Amurrio. Villena): 1989an espetxeratua. Irteera data 2011ko ekainaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  8. JOSE ANGEL BIGURI CAMINO (Menagarai. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko ekainaren 9rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  9. JESUS BOLLADA ALVAREZ (Barakaldo. Albocasser): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 20rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  10. FERNANDO DEL OLMO VEGA (Bilbo. Almeria): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailerako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  11. INES DEL RIO PRADA (Tafalla. Curtis): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko uztailaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  12. JUAN IGNACIO DELGADO GOÑI (Legazpi. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailaren 19rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  13. JOSU DIAZ DE HEREDIA RUIZ DE ARBULU (Gasteiz. Topas): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko urriaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  14. FERNANDO DIEZ TORRE (Bilbo. Villabona): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 30erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  15. IÑAKI ERRO ZAZU (Iruñea. Almeria): 1987an espetxeratua. Irteera data 2010eko maiatzaren 16rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  16. JOSE ETXEBERRIA PASCUAL (Donostia. Daroca): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko martxoaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  17. ELIAS FERNANDEZ CASTAÑARES (Bermeo. Villabona): 1986an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 27rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  18. IÑAKI FERNANDEZ DE LARRINOA PEREZ DE LUKO (Gasteiz. Puerto I): 1989an espetxeratua. Irteera data 2008ko urrirako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  19. NICOLAS FRANCISCO RODRIGUEZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1987an espetxeratua. Irteera data 2009ko maiatzaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  20. JUAN MARI GABIRONDO AGOTE (Itziar. A Lama): 1986an espetxeratua. Irteera data 2007ko abenduaren 1erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  21. ISIDRO GARALDE BEDIALAUNETA (Ondarroa. Puerto I): 1985ean Frantzian espetxeratua, 7 urteko zigorrarekin. 1990an aske utzi zuten eta, urte berean, espetxeratua eta espetxeratua berriro Frantzian. 1992ean Espainiara estraditatua. 2010ko otsailaren 2rako zuen irteera data, baina 2009ko abenduan, Entzutegi Nazional espainiarreko fiskaltzak 197/2006 doktrina aplikatzea eskatzu zuen. Irteera data 2020ean utzi zuten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ez zuen tramitera onartu.
  22. XABIER GOLDARAZ ALDAIA (Mugiro. Zuera): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko irailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  23. PATXI GOMEZ LOPEZ (Ortuella. Basauri): 1989an espetxeratua: Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Patxi Gomez 2018rarte ez askatzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko ekainaren 14ean askatu behar zuten Patxi, eta kaleratze data 2018ko irailaren 19ra atzeratu zioten, 30 urteko zigorra osorik bete arte. 2009-04-29an kaleratu zuten, kondena 20 urtetan ezarriz. 2009ko abenduan, ebazpen horren aurka, Auzitegi Gorenak 30 urtetan ezarri zion zigorra, beste 10 urtez kondena luzatuz. 2012ko otsailaren 9an berriro atxilotu zuten geratzen zaizkion urteak betetzeko. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  24. RAUL IBAÑEZ DIEZ (Basauri. Dueñas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  25. JUAN JOSE LEGORBURU GEREDIAGA (Zornotza. Castelló II): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko apirilaren 2rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  26. GOTZONE LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ (Agurain. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko abuztuaren 11rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  27. ANTXON LOPEZ RUIZ (Elorrio. Puerto I): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko uztailaren 24rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  28. FRANCISCO LUJANBIO GALDEANO (Hernani. Herrera de la Mancha): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2008ko otsailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  29. JOSE RAMON MARTINEZ DE LA FUENTE INTXAURREGI (Gasteiz. Logroño): 1985an espetxeratua. Irteera data 2009ko urtarrilaren 1erako bazuen ere, 197/06 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  30. JABI MARTINEZ IZAGIRRE (Usansolo. Jaen): 1992ean espetxeratua. Irteera data 2010eko irailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. zigorra 2022ko Maiatzaren 5ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  31. ITZIAR MARTINEZ SUSTATXA (Galdakao. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2009ko ekainaren 4erako zuen, baina 197/2006 doktrina aplikatu zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  32. JESUS MARI MENDINUETA FLORES (Arbizu. Zuera): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2011ko Maiatzaren 4rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  33. INMACULADA NOBLE GOIKOETXEA (Hernani. Algeciras): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko azaroaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  34. PEIO ODRIOZOLA AGIRRE (Tolosa. Zuera): 1988ean espetxeratua. Irteera data 2008-07-02an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  35. IÑAKI OROTEGI OTXANDORENA (Lasarte. Zuera): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2008ko abenduak 17an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  36. IMMA PACHO MARTIN (Bilbo. Malaga): 1991ean espetxeratua: irteera data 2008-03-11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  37. JUAN MANUEL PIRIZ LOPEZ (Portugalete. Algeciras): 1984an espetxeratua. Irteera data 2009ko Martxoan zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  38. IÑAKI PUJANA ALBERDI (Otxandio. Villena): 1987an espetxeratua. Irteera 2009ko Otsailaren 23rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  39. KEPA REZABAL ZURUTUZA (Lasarte-Monterroso): 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko abenduren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  40. MAITANE SAGASTUME ARRIETA (Donostia. Curtis ): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Uztailaren 26rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  41. JOKIN SANCHO BIURRUN (Iruñea. Zuera): 1989an espetxeratua. Irteera 2009ko Abenduaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  42. KEPA SOLANA ARRONDO (Legazpi. Bonxe): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 10ean zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu zuen.
  43. TXOMIN TROITIÑO ARRANZ (Donostia. Curtis): 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko maiatzaren 5erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  44. MITXEL TURRIENTES RAMIREZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko apirilaren 10rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten.
  45. JOKIN URAIN LARRAÑAGA (Mendaro. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016 ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  46. IÑAKI URDIAIN ZIRIZA (Barañain. Valencia III): 1989ean espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 9an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  47. JON ANDER URKIZU ORMAZABAL (Pasai San Pedro-Teruel): 1986an espetxeratua: irteera 2007ko uztailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu zioten. Epaitegi Konstituzionalak ez zuen Doktrinaren etenduraz ebatzi.
  48. MARITXU UZKUDUN ETXENAGUSIA (Errezil. Granada): 1991ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 27rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  49. JOSE FELIX ZABARTE JAINAGA (Elorrio. Puerto III): 1985an espetxeratua. Irteera 2008ko apirilaren 11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2015ra arte luzatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  50. GONZALO RODRIGUEZ CORDERO (Ezkio-Itxaso. Herrera de la Mancha): 1993ean espetxeratua. Irteera data 2013ko uztailaren 11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2023ra arte luzatu zioten.
  51. IÑAKI ZUGADI GARCIA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu zioten.
  52. JUAN JOSE ZUBIETA ZUBELDIA (Lekunberri. Monterroso): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu zioten.
  53. JOSUNE ONAINDIA SUSAETA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko ekainaren 9rako zuen, baina urte bereko maiatzean 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu zioten.
  54. ALBERTO PLAZAOLA ANDOAGA (Oñati. Curtis): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2016ko azaroaren 26rako zuen, baina 2012an 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2026ra arte luzatu zioten.
  55. ANTTON TROITIÑO ARRANZ (Donostia): 1987an espetxeratua. Irteera 2011-02-04rako zuen. Baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2011ko apirilean aske geratu zen, baina 2012ko ekainaren 29an berriro atxilotu zuten.

Doktrina ezarrita, irteera finkatu aurretik: 12

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. JOSU AMANTES ARNAIZ (Bilbo. Bonxe): 1992an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen.
  2. IÑAKI ARAKAMA MENDIA (Gasteiz. Sevilla II): 1997an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.
  3. SANTIAGO ARROZPIDE SARASOLA (Lasarte. Zuera): 1987an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.
  4. JOSE MARIA BERISTAIN URBIETA (Itziar. Puerto III): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.
  5. OSKAR CADENAS LORENTE (Donostia. Murcia II): 1996an espetxeratua. Irteera data finkatua izan au- rretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.
  6. JORGE GONZALEZ ENDEMAÑO (Portugalete. Mansilla): 1995ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  7. MANU GONZALEZ RODRIGUEZ (Laudio. Sevilla II): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan au- rretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.
  8. UNAI PAROT NAVARRO (Baiona. Puerto III): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.
  9. LURDES TXURRUKA MADINABEITIA (Soraluze. Huelva): 1994ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  10. JOSE JAVIER ZABALETA ELOSEGI (Hernani. Zuera): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.
  11. ASIER ORMAZABAL LIZEAGA (Hernani. Teruel): 1997ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Irteera datarik ez diote finkatu.
  12. GERMAN RUBENACH ROIZ (Iruñea, Puerto III): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten.

Kalean, doktrina ezarrita baina doktrinaren zigorra bete gabe: 4

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ANDER MITXELENA (Oiartzun): 2001tik baldintzapeko askatasunean dago. 2008ko Otsailaren 25ean bukatzen zuten zigorra, baina 197/2006 Doktrina aplikatu zioten 2014 arte.
  2. BAUTISTA BARANDALLA IRIARTE (Iruñea): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2009-06-30rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. Bere gaixotasuna dela eta 2009an kaleratu zuten, kontrol neurriekin etxean. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen.
  3. INAXIO MENDIBURU ITURRAIN (Oiartzun): 1984ean espetxeratua. 2014ko ekainera arte luzatu zioten zigorra. 2009Ko maiatzean 197/2006 Doktrina aplikatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen.
  4. MARIO ARTOLA MENDIBE (Donostia. Daroca): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 17rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. 2012ko ekainaren 5ean aske geratu zen.

Kalean, doktrinaren zigorra beteta: 13

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLA (Ondarroa): 1989an espetxeratua. 2006ko urriaren 26an askatu behar zuten , baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten.
  2. JOSE MARIA SAGARDUI MOJA (Zornotza): 1980ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 20rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten.
  3. JON AGIRRE AGIRIANO (Aramaio): 1981an espetxeratua. Irteera 2006ko urriaren 28rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arterte luzatu zioten.
  4. JUAN CARLOS PEREZ OJUEL (Iruñea. Kalean): 1990an espetxeratua. Irteera data 2008-04-16rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2009ko abuztuaren 19ra arte luzatu zioten.
  5. FERNANDO ETXEGARAI GAZTEARENA (Plentzia): 1987an espetxeratua. 2008 urtarrilaren 43ean kaleratua izan zen, baina urte bereko apirilean berriro atxilotu zuten zigorra 25 urte arte luzatuz. Urte bereko maiatzean berriz, epaileak 20 urtetan finkatzen du bere aurkako zigorra, eta kalera atera zuten.
  6. ANTXON GARCIA DEL MOLINO: irteera 2010eko abuztuarako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zitoen.
  7. TXERRA MARTINEZ GARCIA (Basauri-kalean): 1991an espetxeratua. Irteera 2006ko abuztuaren 24rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten.
  8. ESTANIS LOPEZ AGIRIANO (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten.
  9. ANDER ERRANDONEA ARRUTI (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten.
  10. JUAN MARIA IGARATAUNDI PEÑAGARIKANO (Zestoa): 1987an atxilotua. Irteera data 2009rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017-06-06 arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten.
  11. JOSE IGNACIO GAZTAÑAGA BIDAURRETA (Arrasate): 1988an espetxeratua. Irteera 2006ko martxoaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten.
  12. JOSE MARI PEREZ DIAZ (Zarautz): 1987an espetxeratua. Irteera 2008ko abenduaren 15erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten.
  13. PEIO ETXEBERRIA LETE (Soraluze. Castelló I): 1989an espetxeratua. Irteera data 2006ko irailaren 10erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu ziotenbaina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]