Liam Ó Maonlaí
Liam Ó Maonlaí | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Monkstown, 1964ko azaroaren 7a (60 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Coláiste Eoin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, abeslaria eta kantugilea |
Kidetza | Hothouse Flowers (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
liamomaonlai.ie | |
Liam Ó Maonlaí (Monkstown, Dublin, Irlanda, 1964ko azaroaren 7a) irlandar musikaria da, nagusiki Hothouse Flowers taldeko kidea izateagatik ezaguna. 1985an Ó Maonlaí gaztea zelarik bere ikaskidea zen Fiachna Ó Braonáinekin taldea sortu zuen. Colm Ó Maonlaí aktorearen anaia da.
Scoil Lorcáin eta Coláiste Eoin ikastetxetan ikasi zuen, hauek Dublin hegoaldean dauden Gaelscoil direlakoak dira (soilik irlanderaz irakasten diren ikastetxeak), bere aita irlandera hikuntzak beregan eragin handia izan duen arrazoi nagusia izan dela aipatu ohi duelarik[1]. Irlandera hiztuna da. 18 urtez azpikoen Irlanda Osoko Bodhran txapelketa nagusia ere irabazi zuen[1]. 1985an Hothouse Flowers taldearekin Gradam Shlogadh bezala ezagutzen den irlandar musikako saria bereganatu zuen. 2005an bakarka burutu zuen Rian bere lehenbiziko diskoa kaleratu zuen, hau gaeldar irlandar doinu eta abestien bilduma bat delarik.
Ó Maonlai musikaria The Complex izeneko taldeko kidea ere bada, hau haurtzaroan bere lagunak diren Kevin Shields eta Colm Ó Cíosóig bateriajolearekin osatu zuelarik. 1984an Liamek Hothouse Flowers taldea laga ostean, Shields eta O'Ciosoig taldekideak Dave Conway abeslaria eta Tina (abizen ezezaguna ) tekladujoleari elkartu zitzaizkien, eta euren taldea My Bloody Valentine izenez berbataiatu zuten, izendapena kostu baxuko beldurrezko My Bloody Valentine filmaren izenburutik hartu zutelarik.
Ó Maonlaí Nuclear Free Future mugimenduko ekintzaile aktiboa ere bada, 2001an Carnsore eta Wexford Town hirietan erakunde honen aldeko emanaldi bana burutu zituelarik. 2004ean Indiako Rajasthaneko ikasleen jaialdietan parte hartu zuen. Indiako bere bidaian zehar Jaipur hiriko unibertsitatean jo zuen, bertako musikari batzuekin batera.
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liam Ó Maonlaí "Sadhbh Ní Bhruinneallaigh" abestia abestuz (Gaeleraz)
- Liam Ó Maonlaí "Sí do mhamo í" abestia abestuz (Gaeleraz)
- Liam Ó Maonlaíren 2007ko Belfasteko musika emanaldia (Gaeleraz)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liam Ó Maonlaíren webgunea (Ingelesez)
- Hothouse Flowers taldearen webgunea (Ingelesez)
- Liam Ó Maonlaíri buruzko argibidea[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
- Liam Ó Maonlaíren biografia (Ingelesez)