Kropotkin (hiria)
Kropotkin | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Errusiako kraiak | ![]() | ||
Udalerria | Kavkazsky District | ||
Urban settlement in Russia | Q4241706 | ||
Posta kodea | 352380–352396 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°26′00″N 40°34′00″E / 45.4333°N 40.5667°E | ||
![]() | |||
Azalera | 98 km² | ||
Altuera | 80 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 74.893 (2023)![]() | ||
Dentsitatea | 764 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1874 | ||
Telefono aurrizkia | 86138 | ||
gorod-kropotkin.ru |
Kropotkin (errusieraz: Кропо́ткин, translit.: Kropotkin) Errusiako hego-ekialdean dagoen hiria da, Kuban-Azov Lur Beheetan, Krasnodar kraian dagoena. Kuban ibaiaren ertzean dago, Krasnodar hiriburutik 136 kilometrotara. Azken zentsuaren arabera 74.893 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Romanovski Khutor izenarekin sortu zuten 1874an, XVIII. mendearen amaieran eraikitako errusiar aurreratuko postu militar baten lekuan. Izena Rostov oblasteko Romanovskaia stanitsak jarri zion. Ipar Kaukasoko trenbidearen (Kavkazskaia) geltoki baterako langileen kokaleku bat zen. 1921eko otsailaren 4an, hiri estatusa eman zitzaionean, Piotr Kropotkinen omenez berrizendatu zuten.[1] 1924ko ekainaren 2an Kropottkinskoje raionaren hiriburu administratibo izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerran, 1942ko abuztuaren 4an, Alemania Naziaren Wehrmacht-ek okupatu zuen, eta 1943ko urtarrilaren 28an, Kaukasoko guduan zehar, Sobietar Batasuneko Armada Gorriaren Ipar Kaukasoko Fronteko tropek askatu zuten.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1926 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 |
---|---|---|---|---|---|
31.000 | 41.600 | 54.000 | 68.300 | 70.200 | 75.929 |
1996 | 2000 | 2002 | 2008 | 2010 | |
82.000 | 82.800 | 79.185 | 80.528 | 80.806 |
Egungo biztanleriaren % 91,1a errusiarra eta % 4,1a armeniarra da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Errusieraz) Informazio Nagusia. .