Jesús Aguado
Jesús Aguado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | La Opinión de Málaga (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Jesús Aguado (Madril, 1961) espainiar poeta da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte-gaztetatik izan du letretarako joera, eta bere itzultzaile-lanekin eta hainbat komunikabidetan argitaratzen dituen lanekin txandakatuz jorratu ohi du poesia. 1984an bat-batean agertu zen Espainiako literaturan, kritika espezializatuaren eta irakurleen arreta piztu zuen Primeros poemas del naufragio (Hondoratzearen lehen poemak) izeneko poema-bildumarekin. Geroago beste poema-liburu batzuk ere argitaratu ditu: Mi enemigo (1987, Nire etsaia) eta Semillas para un cuerpo (1988, Gorputz batentzat haziak), azken hori Chantal Maillardekin batera idatzia eta Leonor izeneko poesia sari ospetsua lortu zuena. Halaxe finkatu zen egungo poesia espainiarreko ahots berri eta originaletako bat. 1990ean beste aitorpen bat lortu zuen Hiperion saria irabazitako Los amores imposibles (Ezinezko maitasunak) obraren bitartez. Hiru urte geroago, beste poema-liburu bat, Libro de Homenajes (1993, Omenaldi liburua), eta ondoren bere olerkien lehen antologia argitaratu zituen: El placer de la metamorfosis. Antologia 1984-1993 (1996, Metamorfosiaren atsegina. Antologia 1984-1993). Nueve amores imposibles (1996, Bederatzi maitasun ezinezko), El fugitivo (1998, Iheslaria), Piezas para un puzzle (1999), Los poemas de Vikram Babu (2000), La gorda y otros poemas (2001), Lo que dices de mí (2002), Heridas (2004), La astucia del vacío (2005) eta Verbos (2009) liburuek osatzen dute olerkari honen emaitza oparoa. Aguadoren poemagintzan aipagarriak dira poetaren eta bere onetik ateratako egungo munduaren arteko identifikaziorik eza, molde eta gaien aldakortasuna, olerkien erritmoa, malgutasuna eta sendotasuna, eta hizkera berri eta iheskorraren erabilera guztiz landua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.