Edukira joan

Tiranido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiranido
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
Familia Tyrannidae
Azpibanaketa
Banaketa mapa

Tiranidoa paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriak dira. Eskilasoaren antzekoak dira itxuraz; neurriz, ordea, badira hura baino handiagoak eta txikiagoak, 8-40 cm luze izan baitaitezke. Zenbait tiranido-espeziek buru gaineko lumak zutikorrak dituzte. Mokoa mehea eta labur samarra dute, ile-lumaz inguratua espezie askok. Kolorez horiak eta marroixkak, oliba-kolorekoak eta zurixkak izan daitezke. Ipar eta Hego Amerikan bizi dira. 400 espezietik gora biltzen dira tiranidoen familian, 97 generotan.

Espezie gehienek, baina ez guztiek, kolore laua izan ohi dute, arretik marroira, grisa edo zuria, batez ere. Badaude parametro hauetan sartzen ez diren batzuk, gorriak edo laranjak direnak, baina hala ere gutxienak dira. Espezie batzuen gandorra altxa daiteke. Generorik handienetan (Phylloscartes, Myiarchus edo Empidonax) oso zailak dira ezberdintzen, luma antzekoak dituztelako eta ahotsak ere antzekoak direlako. Hala ere portaera aldatzen da espezieen artean.

Gehienak intsektiboroak dira, ez bakarrik hegan egiten dutenak janez. Hala ere batzuek fruituak edo ornodun txikiak ere jaten dituzte, adibidez igelak. Ipar Amerikan bizi diren gehienek habia uzten dute zuzenean intsektu bat jan eta habira itzultzeko. Tropikoetan bizi direnek intsektuak hosto eta beste leku batzuetan ere jan ohi dituzte. Tropikoetan hegazti-saldo mistoak eratzen dituzte batzuetan, espezie ezberdinetako kideekin.

Txikienek 6,5-6,8 zentimetro neurtzen ditu eta 4-5 gramoko pisua du. Handienak 29 zentimetroko tamaina du eta 99,2 gramoko pisua izan ohi du. Batzuen isatsa handia denez 41 zentimetroko tamaina izatera hel daitezke.

Familia honetan sartzen ziren batzuk orani Tityridae familian sartzen dira.

Pyrocephalus rubinus

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]