Edukira joan

Amin Gemayel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amin Gemayel

(2010)

7. Libanoko presidentea

1982ko irailaren 23a - 1988ko irailaren 22a
Elias Sarkis - Selim al-Hoss
Bizitza
JaiotzaBikfaya (en) Itzuli1942ko urtarrilaren 22a (82 urte)
Herrialdea Libano
BizilekuaParis
Beirut
Familia
AitaPierre Gemayel
AmaGeneviève Gemayel
Ezkontidea(k)Joyce Gemayel (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSaint Joseph University of Beirut (en) Itzuli
Collège Notre-Dame de Jamhour (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Marylandeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaQornet Shehwan Gathering (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza katoliko maronita
Alderdi politikoa Libanoar Falangeak

Amin Pierre Gemayel (arabieraz: أمين بيار الجميٌل‎‎; Bikfaya, Libano, 1942ko urtarrilaren 22a) libanoar politikaria da. Errepublikako lehendakaria izan zen 1982-1988 bitarteko urteetan. Burujabetasunaren aldeko mugimendu libanoarraren eta kristau maroniten buruzagi nagusietako baten semea.

Zientzia politikoko ikasketak egin zituen Saint Josepheko Unibertsitatean, Beiruten. Abokatu-laguntzaile aritu zen, eta Kataeb alderdiko zuzendaritzaren laguntzaile gero. 1971n, Biltzar Nazionaleko kide izendatu zuten.

1982an, kristau maroniten gutxiengoaren eta musulman druzo eta xiiten gehiengoaren arteko gerra zibilean, Biltzar Nazionalak Aminen anaia txikia Bashier Gemayel milizia kristauaren buruzagia hautatu zuen lehendakari. Hiru aste geroago, hil egin zuten. Aminek anaiak baino babes handiagoa zuen herritarren artean, eta bera hautatu zuten lehendakari, 1982. urtearen bukaeran.

Aminek lehendakaritza hartu orduko, Israelek PAEko baseak desegiteko bidalitako gudaroste gehienak erretiratu zituen Libanotik, eta Nazio Batuen Erakundeak, berriz, bake-indarrak bidali zituen. Hala ere, gerra zela eta, Gemayelek ezin izan zuen gobernu egonkorrik eratu. Bere agintaldian, gatazka gogorrak izan ziren Libanon, eta Siriak eta Israelek zenbait eskualde okupatu zituzten (Israelek bezala, Siriak ere PAEren boterea murriztu nahi zuen). Gemayelek gatazkako aldeen arteko negoziazioak gidatu zituen, eta Ta'ifeko hitzarmenaren bidez (1989), gerra zibila amaitzea lortu zen. Lehendakaritza utzi zuenean, legelaritzara itzuli zen. Horretaz gainera, bi egunkari argitaratu zituen, frantsesez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amin Gemayel Aldatu lotura Wikidatan