Edukira joan

Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea
Kantauriko Autobidea
Geografia
LurraldeaBizkaia
Ezaugarriak
LoturakBI-636
Bilbao-Zaragoza autobidea
Q85866556 Itzuli
SistemaBizkaia Errepide Sarea

Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea, Supersur izenez ezagutzen dena, Bilboaldeko mendebaldean dagoen ordainsari bidezko autobidea da.

Guztira 36 kilometroko luzera izango du eta 1.280 milioi euroko kostua. Hiru fasetan eraikiko da, eta lehen tartea 2011. urtean martxan jartzea espero da. Bidesaridun autobide honen helburu nagusia A-8 autobideak gaur egun jasaten duen trafiko handia arintzea izango da. Zailtasun handia izango du autobidearen eraikuntzak, izan ere, Bilbo hego-mendebaldekoa, oso gune menditsua da, eta horregatik, hainbat tunel eta bidezubi eraiki beharko dira.

Lehen fasea: Trapagaran - Arrigorriaga - Venta Alta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen faseak, Trapagaran eta Arrigorriagako udalerriak batuko zituen. Lehen fasea gainera, bi zatitan banatzen da, bata Trapagaran eta Bilboko Peñascal auzoaren artekoa, eta bestea Venta Altararte doana. Peñascalen, AP-8 autobidearekin lotu du Supersur autobideak.

Guztira hamalau kilometroko luzera du, horietatik zortzi tunelak dira. Ibilbidearen tarte honetan, zazpi tunel dira guztira: Argalario, Mesperuza, Santa Ageda, Arraitz, Larraskitu, Arnotegi eta Seberetxe. Horrez gain, erliebearen zailtasuna dela eta bost bidezubi eraiki dira: Trapagaran, Gorostiza, Kadagua, Peñascal eta Bolintxukoak.

Guztira Hegoaldeko Saihesbidearen tarte honek lau lotune izango ditu AP-8 autobidearekin, Trapagaran, Kadagua, Larraskitu eta Venta Altan. Lehen faseak guztira 707 milioi euroko kostua izan zuen.

Tartearen eraikuntzaren azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2005: Proiektuaren prestaketa.
  • 2007: Lizitazioa eta obren hasiera.
  • 2011: Trapagaran eta Peñascal arteko tartearen inaugurazioa.
  • 2015: Peñascal eta Venta Alta arteko tartearen inaugurazioa.

Bigarren fasea: Arrigorriaga - Galdakao - Zornotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren faseak Venta Alta eta Zornotzako Kortederra auzoak batuko ditu. Guztira hamaika kilometroko luzera izango du, eta ibilbidearen erdia tunelak izango dira. Tarte honen eraikuntza eta inaugurazioa oraindik ez daude zehazturik, eta lehen fasea noiz amaitzen den baldintzaturik dago.

Ibilbidean zehar guztira lau tunel izango dira: Tximintxe, San Anton, Bekea eta Burtozamendikoak. Horrez gain, lau bidezubi eraikiko dira, AP-68 autobidean, Nerbioi ibaiaren gainean, Ibaizabal ibaiaren gainean, eta Kortederran. Eta AP-8 eta AP-68 autobideekin hiru lotura eraikiko dira, Venta Alta, Galdakao eta Kortederran. Bigarren faseak guztira 336 milioi euroko kostua izango du.

Hirugarren fasea: San Fuentes (Muskiz) - Trapagaran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren fasea Muskizgo San Fuentes auzotik Trapagaranera luzatuko da. Fase hau, azkena eraikitzen izango litzakete, eta ez dago oraindik argi eraikitzea beharrezko izango den. A-8 autobidea Barbadun ibaia zeharkatzen duen bidezubia handitu beharko da, bertatik hasiko delarik autobidea.

Hirugarren faseak zazpi kilometroko luzeera izango du, eta guztira hiru tunel, Murrieta, Gallarta eta Zaballan. Horrez gain, beste hiru bidezubi eraikiko dira, El Bao, Zaballa eta La Bateriakoak. Guztira hiru lotune eraikiko dira autobide honen eta A-8 autobidearen artean, Montaño, Sanfuentes eta Ugarten. Hirugarren faseak guztira 244 milioi euroko kostua izango du.

Tunelak eta zubiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, hamahiru tunel eta bidezubi eraikiko dira. Gallartako tunela, bere 4.350 metroko luzerarekin, Euskal Herriko tunelik luzeena izango da, AP-1 autobidean eraikitzen ari diren tunelen luzera ere gaindituz.

Tunelik luzeenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gallarta 4.350m
  • San Anton 2.760m
  • Arraitz 2.300m
  • Santa Ageda 2.100m
  • Argalario 1.850m
  • Arnotegi 1.750m
  • Burtozamendi 1.450m
  • Tximintxe 1.100m
  • Murrieta 1.020m
  • Larraskitu 900m
  • Bekea 860m
  • Mesperuza 660m
  • Zaballa 270m
  • Trapagaran 855m
  • Nerbioi 770m
  • La Arenako biaduktuaren handipena 675m
  • Zaballa 550m
  • Ibaizabal 500m
  • Kadagua 335m
  • Kortederra 290m
  • El Bao 280m
  • Gorostiza 180m
  • Bolintxu 160m
  • AP-68 autobidea 140m
  • La Bateria 140m
  • Peñascal 110m

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]