Robert Nivelle
Itxura
Robert Georges Nivelle (frantsesez: nivɛl]; Tulle, 1856ko urriaren 15a - Paris, 1924ko martxoaren 22a) frantziar artilleria ofiziala izan zen, Boxerren matxinadan eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuena. Nivelle komandante eta artilleria antolatzaile trebea izan zen; hala ere, mundu mailan ezaguna egin da bere izena jaso zuen zorigaitzeko ofentsibarengatik, 1917an gertatutakoa. Nivelle ofentsibaren ondorioz 1917ko matxinada nagusiak gertatuko ziren frantziarren lubakietan, eta hauek soilik Nivelleren kaleratzearekin eta Philippe Pétainen promesekin amaitu egin ziren.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |