Edukira joan

Petri I.a Santxitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Petri I.a Santxitz


Aragoiko Erresumako Aragoiko monarka

1094 - 1104
Antso V.a Nafarroakoa - Alfontso I.a Nafarroakoa
Iruñeko Erresumako Iruñeko erregea

1094 - 1104
Antso V.a Nafarroakoa - Alfontso I.a Nafarroakoa
Ribagortzako konderriako Ribagorzako kondea

1085 (egutegi gregorianoa) - 1104 (egutegi gregorianoa)
Antso V.a Nafarroakoa - Alfontso I.a Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaEcho Ibarra, 1068
Herrialdea Aragoiko Erresuma
 Iruñeko Erresuma
HeriotzaArango harana1104ko irailaren 27a (35/36 urte)
Hobiratze lekuaSan Juan de la Peña erregearen panteoia
Familia
AitaAntso V.a Nafarroakoa
AmaElisabet Urgellgoa
Ezkontidea(k)Ines Akitaniakoa
Berta Italiakoa
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Royal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko aragoiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAlcorazko gudua
Battle of Bairén (en) Itzuli

Petri I.a Santxitzlatinez: Petrus Sangiz— (?, 1068Arango harana, 1104ko irailaren 28an), Nafarroa eta Aragoiko erregea izan zen.

Nafarroako Antso V.a Ramiritz erregearen eta Elisabet Urgellgoaren semea zen.

Erreinaldia

1094ko ekainaren 4an Aragoi eta Iruñeko errege bihurtu zen, 1085 urtetik Sobrarbe eta Ribagortzakoa zenean. Petrik bere lurraldeak handitu zituen Aragoiko erdialde eta ekialdean Alcubierreko mendiak eta Monegroetaraino.[1]

1095ean Huesca konkistatu zuen Alcorazko guduan Zaragozako Al-Musta'in II.a irabazi eta gero. 1097an El Cidekin batera Bairengo guduan parte hartu zuen. 1101ean Barbastro eta Sariñena konkistatu zituen eta Zaragoza saiatu. 1104an Tamarite de Litera setiatu zuen, kristauen gailentasuna tinkatuz. 1104ko irailaren 28an Arango haranan hil zen.

Ezkontzak eta haurrak

1086an lehendabizikoz Ines Akitaniakoa ezkondu zuen Jakan. Bi seme-alabak izan zituzten, biak aita baino lehenago hilak:

Bigarrenez, 1097ko abuztuaren 16an Huescan Berta ezkondu zuen, Petri Italiakoa markesaren eta Ines Potioukoaren alaba. Honek Alto Gallego eskualdea zuen ezkonsaria, senarra hil ondoren gobernatzen jarraituko zuena.

Bigarren ezkontzan seme-alabak ez zituenez, bere oinordekoa Alfontso I.a anaia zen.

Hezurren azterketa eta aurpegiaren sorberritzea

2022an Iruñeko Erresumari lotutako hiru errege historikoren azterketa antropologikoa egin zuen ikerlari talde batek Aragoin, eta nolabait sorberritzea lortu. Petri I.aren 3Dko irudia lortu dute, eta Ramiro I.a erregea benetan nola hil zen jakin dute.[2]

Lan hori nola egiten den azaldu dute ikerlariek Aragon Televisioneko Antecessor programan.[2]

Ikerketa horretanbBi erakunde dabiltza elkarlanean: batetik, Zaragozako Unibertsitatea, eta bestetik, Aragoiko Osasun Ikerketarako Institutuko MGR Medikuntza Genetikoko Ikerketa taldea (IISA).[2]

Erreferentziak

  1. Laliena Corbera, Carlos. (1996). La formación del estado feudal: Aragón y Navarra en la época de Pedro I. Huesca: Instituto de Estudios Altoaragoneses.
  2. a b c Tubia, Iker. «Hezurrek kontatzen dutena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

Kanpo estekak


Aurrekoa
Antso V.a Nafarroakoa
Nafarroako erregea
10941104
Ondorengoa
Alfontso I.a Nafarroakoa


Aurrekoa
Antso V.a Nafarroakoa
Aragoiko kondea
10941104
Ondorengoa
Alfontso I.a Nafarroakoa