DTE
DTE (Data Terminal Equipment) komunikazio batean datuen iturri eta helburua diren ekipoak dira. Konputaziorako ekipoak osatzen dute: Host, konputagailuak eta terminalak)
Sarrera
Informazioa bitarteko batek prozesatzen baldin badu, honi DCE deritzo, modema esaterako. Konputagailuei eta terminalei DTE deitzen zaie, halaber, sarearekin konektatzeko gailuei eta antzeko konexio-gailuei DCE. Eskuarki, konputagailuek eta terminalek ez dute distantzia urruneko sareko datuak bidaltzeko eta jasotzeko ahalmenik. Honelako eginkizunetarako modema (DCE) eta antzeko zirkuituak daude.
DCEak bitak banan-banan bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratzen dira. DTE-a eta DCE-a kontrol- zein informazio-datuak komunikatzeko elkar konektatuta egoteaz gain (atal fisikoa), DTE-k eta DCE-k komunikazio protokolo berdinak erabiltzea beharrezkoak dituzte (atal logikoa).
Honela, DTE (lokala)-DCE (lokala); DCE (lokala)-DCE (urrunekoa); DCE (urrunekoa)-DCE (urruneko) eta DTE (lokala)-DTE (urrunekoa) komunikazioak izaten dira.
DTE-DCE-en arteko komunikazioa gauzatzeko interfaze arautuak beharrezkoak dira.
DTE-ren eta DCE-ren arteko interfazeak espezifikazio mekanikoak, elektrikoak eta prozedurazkoak dauzka:
- Prozedurazkoak: Komunikazioa modu egokian (koordinazioa) gauzatzeko, komunikazio-gertaeren hurrenkera zehazten du.
- Mekanikoak: Konektoreen tamaina eta forma zehazten dituzte, hau da, gailu biek kable eta antzeko konexioak bateragarriak izan behar dituzte.
- Funtzionalak: Interfazearen elementuen eginkizunak zehazten ditu
- Elektrikoak: Seinale mota, tentsio maila eta izaera elektrikoko beste ezaugarri berdinekin lan egin behar dituzte.