Anubis
Anubis | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | 𓇋𓈖𓊪𓃣 eta 𓇋𓈖𓊪𓁢 |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Set eta Osiris |
Ama | Neftis |
Ezkontidea(k) | Anput (en) |
Seme-alabak | Qebehut |
Anubis hilobien zaindariaren izen egiptoarra da, heriotzarekin eta honen ondorengo bizitzarekin lotua Antzinako Egiptoko erlijioan, nekropolien jauna eta baltsamatzaileen patroia, bere urdailaren gainean etzanda dagoen kanido beltz handi bat bezala irudikatua, txakal bat edo txakur basati bat, edo txakal burua duen gizon bat bezala. Anubis-en esanahia, antzinako egiptoeraz Inpu, koptoz Anub, antzinako grezieraz Ἄνουβις (Anoubis), lausoa da oraindik: azalpen ugari proposatu dira, baina txakalaren uluaren onomatopeia bat baino ez dela izan daiteke. Ziur aski, jainkoaren txakur-forma antzinako egiptoarrei inspiratu zitzaien kanidoen jokabideagatik, sarritan sarraskijale oportunistak gauez hilerrietan noraezean, lurpetik atera beharreko gorpuen bila. Aitzitik, Anubis hildakoen babesle eta gidaria zen, hil artean erruz irudikatua.
Anubis jainkoaren epiteto nagusiek herrialdeko hilerri handiekin dituen loturak nabarmentzen dituzte. Bere gurtza Egiptoko lurralde osoan, K. a. XXXII. mendetik aurrera, frogatuta dago. Bizia izan zen hiru milurte baino gehiagoz, IV. eta VI. mendeen artean bakarrik itzali zena kristautasuna ezarri zenean. Anubis jainko nazionala zen arren, Goi Egiptoko XVI. eta XVIII. nomoei estuki lotuta zegoen, eta bereziki Hardao hiriari, Zinopolis greziar izenez ezagunagoa, "Txakurren hiria" esan nahi duena.
Egiptoar apaizak dira Anubisen familia-loturei buruzko tradizio askoren jatorria, Raren semea Neftisekin bihurtuz. Plutarko greziarraren II. mendeko bertsio batek Neftis eta Osirisen seme ez-legitimoa zela kontatzen du. Setek hil eta eraitsi zuenean, Anubisek Isis eta Neftisekin batera parte hartu zuen Osirisen gorpua berreraikitzen, eta, keinu horrekin, momifikazioaren praktika inauguratu zuen. «Mendebaldeko paradisua» zaintzeko esleitua — eufemismo bat hildakoen lurra aipatzeko —, Anubisek han ematen die ongietorria hildakoei, gorputzak momifikatzen ditu ustelgaitz eta betiereko bihurtzeko, lurreko makaltasunak kutsatutako bihotzak eta espirituak garbitzen ditu, arimak bihotza pisatuz ebaluatzen ditu eta elikagai-eskaintza asko ematen ditu, hildakoak arbaso maila duina lor dezan.
Historia
Egiptoko lehen dinastiako faraoiak, Hor-Aha eta Djer adibidez, jainko hau gurtzen zuten eta harrietan inskripzioak utzi zituzten. Txakalak eta beste txakurrek hildakoen gorpuak jaten zituzten eta arazo garrantzitsuak sortzen zituzten antzinatik.
Egiptoko Inperio Zaharrean hildakoen jainko gorena zen. Egiptoko Inperio Ertainean, berriz, Osiris jainkoak hartu zuen. Erromatar garaiean, K.a. 30. urtean hasi zena, hilobietan marrazten zuten oraindi. Honek, hildakoen eskua hartzen zuen eta Osiris-i eramaten zizkien.
Ra-ren semea zen. Sarkofagoetako Testuetan, K.a. 2100 urte inguruan, Hesat edo Bastet jainkoen semea da. Beste ideia bat Ra eta Neftis jainkoen semetzat hartzen du.
Plutarkok, Neftis eta Osiris-en semea zela idatzi zuen eta Osirisen emazteak (Isis) semetzat hartu zuela.
Nubian, bere ama, Neftis-en senargai bezela ikusten zen.
Ptolomeik aroan, Hermes jainko grekerarekin batu zen eta Hermanubis jainkoa sortu zuten. Bi jainko horiek pertsonen arimak beste aldera gidatzen zituzten. Apuleiok, Urrezko astoa-ko XI. liburuan, jainko honen gurtzeari buruz idazten da. Hermanubis, Erdi Aroko literaturan ere deskribatzen da.
Izena
Anubis jainko egiptoarra jainko zaharrenetako bat da. Bere izena karaktere hieroglifikoetan idazteko moduak eboluzionatzen joan dira mendeetan zehar, etzanda dagoen txakurraren sinbolo bakarretik batzuetan txakurraren ikurra duten zeinu fonetikoen taldera joanez. Uste asko egon arren, izenaren esanahia nahasgarria eta ulertezina da. Azkenek onomatopeia bat proposatzen dute. Anubisen hileta-funtzio ezberdinak bere bost epiteto nagusietan islatzen dira eta hildakoen domeinuaren jaun bihurtzen dute.
Hieroglifikoa
Anubiseko teonimoa, Inpu (Inpu, Anpu, Anup, Anupu) jokoarena, bere antzinako greziaren forma bitartekoagatik Ἄνουβις (Anoubis).[1]
Anubis jainkoa, edo Anubis motatako txakur-jainko bat, antzinako Egiptoko jainko zaharrenetako bat da. Dinastia aurreko garaitik ezagutzen da txakurraren hieroglifoa (lurrean edo kapera baten gainean). Umm el-Qaabeko indusketa arkeologikoak, Abidoseko nekropoli erreala, zeramikazko eta bolizko etiketen zatiak aurkitu zituzten, eta horien artean, txakur etzanaren ideograma. Hauek Eskorpion erregearen garaian datatuak dira, Egiptoko lehen dinastian 32oo eta 3000 K.a. Antzinako Inperioan sarritan aurkitzen dira testu hieroglifikoak, egiptologoek, oro har, Anubisen sinbolo gisa interpretatzen dituzten hileta-eskaintza formulekin. Oso zaila da honi jainkotasuna egoztea, Anubis izena ez baita hieroglifo fonetikoz idazten VI., 2000 K. a. inguru. Monumentuetan, ideograma da IV. eta V. dinastietan idazteko modu bakarra.
Ikonografia
Anubis gizon bat bezala irudikatzen zen, txakur burua edo txakur egiptoar edo txakal beltz bat bezala, gorputzen usteltzearen eta lur emankorraren koloreagatik, berpiztearen sinboloa. Noizbehinka Isisekin batera doan txakur bat bezala agertzen da. Txakalarekin duen lotura, ziurrenik, animalia horrek hilobietatik gorpuak ateratzeko eta elikatzeko duen ohiturari zor zaio. Anubis ilaje beltzarekin irudikatzen zen, nahiz eta txakalek ilaje gorrixka izan, kolore horrek berpiztea eta emankortasuna sinbolizatzen baitzituen, Nilok urtero ekarritako lokatzaren kolorearekin, zeinak soroen emankortasuna berritzen zuena. Hilobiko artean, Anubis agertzen da hildako momiari begira eta hilobiaren gainean eserita, hura babesten. Hilobien zigiluek, Egiptoko Inperio Berrian, Anubis txakala "bederatzi arkuen" gainean eserita ere erakusten zuten, Egiptoko etsaien gainean zuen nagusitasuna sinbolizatuz.
Mitologia
Anubis Duataren antzinako jainkoa edo azpimundukoa zen. Anubis, heriotzarekin ez ezik, hilobiaz haraindiko bizitzarekin ere lotuta zegoen, eta kolore beltzean irudikatzen zen, birsorkuntza, betiereko kontserbazioa eta emankortasuna irudikatzen dituen kolorean.[2]
Osiris hildakoen munduan boterera igo zenean, Duatek, Anubisek bigarren mailako papera hartu zuen, hildakoen gorpuak baltsamatzen, hildakoek nekropolira gidatuz eta haien bizitzarekin babestuz. Anubiseko apaizek maskara erritualak erabiltzen zituzten baltsamatze zeremonian. Anubis ere arduratzen zen, Horusekin batera, Osirisen Epaiketan hildakoen bihotzak neurtzen zituen balantza zaintzeaz.
Lehen erlijio-testuek ez diote gurasorik esleitzen, nahiz eta Piramideetako testuetan bere alaba Qebehut izan, hildakoa garbitzen zuen jainkosa. Sarkofagoetako testuan, Bastet edo Hesat, bere ama bezala aipatzen ziren. Beste testu batzuetan Iheten (Esnaren mitologiako jainkosa) semea zen; baita Ra eta Neftis-en, Set eta Neftis-en, Sekhmet-Isis eta Osiris-en(Menfisen), edo Sopedu-ena ere.
Plutarkok idatzi zuen Anubis Osiris eta Neftisen semea zela. Osirisek haurdun utzi zuen Neftis, Isis-en arreba, emaztearen ordez, Neftis Isis-ez mozorrotu zelako, beste testu batzuen arabera. Horrela, Neftisek Anubis sortu zuen.
Anubis ere Set-en seme ez-legitimotzat hartzen da, Neftisek sortua. Set-ek erailtzea erabakitzen du bere jaiotzaren berri izatean, baina Neftisek haurra Isis-ri emango dio, Osirisen arreba eta emazteari, eta honek babestu eta hazi egiten du. Set-ek Osiris hiltzen duenean, Anubisek Isisekin batera jainkoa berpizten lagunduko dio. Horregatik, Anubis faraoiak baltsamatzeaz eta nekropolira eramateaz arduratzen zen.
Rolak
Balsamatzaile
Adibidez, jmy-wt (Imiut), "Baltsamatzeko lekuan dagoena", Anubis momifikazioarekin lotu zen. "Jainkoaren kabinako burua" ere deitua izan zen, non "kabina" baltsamamendua egin zen lekuari edo faraoiaren hil ganberari buruzkoa izan zitekeen.[3][4]
Osirisen mitoan, Anubisek Isis-eri lagundu zion Osiris baltsamatzen, hain zuzen ere, Osirisen mitoa sortu zenean, esan zen, Set-ek Osiris hil ondoren, honen organoak Anubisi eman zitzaizkiola opari gisa. Lotura honekin Anubis baltsamatzaileen jainko patroi bihurtu zen; Hilen Liburuko irudiek sarri erakusten dute apaiz bat momifikazio erritoetan, txakal maskara momia tenteari eusten.
Hilobien babeslea
Anubis hilobi eta hilerrien babeslea zen. Egiptoko testuetan eta inskripzioetan bere izenari erantsitako epiteto batzuk paper horri buruzkoak dira. Khenty-Amentiu, "Mendebaldekoen nagusia" esan nahi duena eta txakurren hileta-jainko ezberdin baten izena ere bazen, bere funtzio babeslea aipatzen zuen, hildakoak Niloren[5] mendebaldeko ertzean lurperatzen zirelako. Bere hileta-funtzioari buruzko beste izen batzuk hartu zituen, hala nola, tpy-dwf (Tepy-djuef), «Bere mendian dagoena» (hau da, hilobiak goitik zaintzen), eta nb-t3-ḏsr (Neb-ta-djeser) «lur sakratuaren jauna», nekropolietako basamortuko jainko izendatzen duena.
Jumilhak papiroak istorio bat kontatzen du non Anubisek Osiris de Seten gorputza babestu zuen. Set Osirisen gorputzari eraso egiten saiatu zen lehoinabar bihurtuz. Hala ere, Anubisek Set geldiarazi eta menderatu egin zuen, eta honen larrua burdina gori batez markatu zuen.[6] Gero Anubisek Set larrutu zuen eta bere azala erabili zuen hilobiak profanatzen zituzten gaizkileen kontrako ohartarazpen gisa. Hildakoei arreta ematen zieten apaizek lehoinabarren larruak janzten zituzten Anubisen garaipena ospatzeko.[7]
Antzinako hilobi gehienek Anubiserako otoitzak zituzten, bertan zizelkatuak.[8]
Arimen gida
Egiptoko Aro Berantiarrean (K. a. 664-332), Anubis hildakoak gidatzen margoztu zen.[9] Hathor ere lan berdintsua egiten bazuen ere, gehienetan Anubis egiten zuen lan hori.[10] Geroago, grekera estiloko erropekin dauden gizon eta emakumeak gidatzen ditu, Osirisen aurrean. Osiris, beste aldeko jainkoa zen garai honetan.[11]
Bihotzen neurgailua
Anubisen paperetako bat "balantzen zaindaria" [12]zen. Bihotzaren pisaketa irudikatzen duen eszena kritikoak, Hilen Liburuan, Anubis erakusten du, pertsona hildakoen erreinuan sartzeko duina zen ala ez zehazten zuen neurketa bat egiten (Duat izenez ezagutzen den azpimundua). Ma 'atekin ("egia") hildako pertsona baten bihotza neurtzean, sarritan ostruka-luma bat bezala irudikatzen zena, Anubisek arimen patua diktatzen zuen. Luma bat baino astunagoak ziren arimak Ammitek irentsiko zituen, eta luma bat baino arinagoak ziren arimak bizimodu liluragarri batera sartuko ziren.
Epitetoak
Epitetoak eta izenburuak jaso zituen: "Nekropolien Jauna", "Lur Sakratuaren Jauna", "Herrialde Sakratuko Jauna", "Rosetauko Jauna", "Bere mendian dagoena", "Haitzuloetako Jauna", "Jainkozko Kaperako Jauna", "Baltsamamenduaren Ganberan dagoena", "Baltsamadoreen Jauna".[13]
Sinkretismoa
Asiuten eta Menfisen Osirisekin erlazionatu zuten. Bere adierazpenetako batzuk Jentyamentiu, Tepydyeduef edo Nebtadyeser dira, gainera Horusekin (Heru-em-Anpu) eta Sokarrekin harreman estua zuen. Nemtyrekin ere zerikusia zuen.
Gurtza
Edfu da jainkoaren jatorria, Jacques Pirenneren arabera, eta Bataren jainko nagusia, Inpun (Zinopolis, Naret-ef-jent edo Sauty (Likopolis) eta Menfisen gurtua izan zen, baita nekropoli askotako santutegietan ere. Greziar garaian, helenistikoa edo tolemaikoa (K.a. IV. mendetik aurrera), greziarrek Hermesekin bat egin zuten. Greziarrek eta erromatarrek, oro har, animalia buru arrotz eta primitibotzat zuten egiptoar jainkoak arbuiatzen zituzten arren, batzuetan Anubis Siriar izarrarekin lotu zuten zeruan, eta Zerbero eta Hades azpimunduan. Apuleyoren Urrezko Astoaren XI. liburuan argi dago Hermanubisen gurtzak Erroman jarraitu zuela gutxienez II. mendera arte, eta, izatez, Erdi Aroko eta Errenazimentuko literatura hermetiko eta alkimistan ere agertzen da.
Irudikapenak artean
Anubis, antzinako egiptoar artearen jainkorik ezagunenetako bat izan zen[14]. Jada Lehen Dinastiako errege hilobietan irudikatua da[15]. Jainkoa, normalean, errege baten gorpua tratatzen ari da, momifikazio erritualak eta hiletak egiten, edo zutik dago beste jainko batzuekin Arimaren Bihotzaren pisatzean, Bi Egien Aretoan[16]. Bere irudikapen ezagunenetako bat bere buruarena da, gizon baten gorputzarekin eta belarri puntadun txakal baten buruarekin, zutik edo belauniko, urrezko balantza bat eusten arimaren bihotz Ma'at-en egiaren luma zuriaren kontra pisatzen ari den bitartean[15].
Dinastia goiztarrean, animalia moduan irudikatzen zen, txakur beltz gisa[14]. Anubisen kolore beltz bereizgarriak ez zuen animalia irudikatzen, esanahi sinboliko bat baino gehiago zuen[17]. Gorpuaren dekolorazioa irudikatzen zuen, natronekin tratatu ondoren, eta momifikazio garaian erretxinazko substantzia batekin bilgarriak zikintzea, haratago birsortzeko aukera[17]. Nilo ibaiaren lupetz emankorraren kolorea izanik, egiptoarrentzat, beltzak, ugalkortasuna eta harantzago birsortzeko aukera ere sinbolizatzen zituen[18]. [42] Inperio Ertainean, Anubis, sarritan, txakal-burua zuen gizon bat bezala irudikatzen zen[14]. Bere irudikapen oso arraro bat aurkitu zen, erabat gizatiarra, Ramses II.aren kapera batean, Abidosen[19].
Anubis maiz irudikatzen da zinta bat jantzita eta irabiur bat duela besoaren makurduran[20]. Anubisen beste ezaugarrietako bat imiut fetitxea zen, horrela deitua baltsamatzeko zuen rolarengatik. Hileta-testuinguruetan, Anubis hildako baten momia zaintzen edo hilobi baten gainean eserita agertzen da[14]. Erresuma Berriko hilobi-zigiluek Anubis ere irudikatzen dute Egiptoko etsaien gaineko bere nagusitasuna sinbolizatzen duten bederatzi arkuen gainean eserita[14].
-
Amenemhat I-ren Dintela eta jainkoen; 1981–1952 BC; margotutako kareharria; 36,8 × 172 cm; Metropolitan Museum of Art (New York hiria)
-
Anubis baseliza;K.a. 1336–1327; margotutako egurra eta urrea; 1,1 × 2,7 × 0,52 m; Erregeen Haranetik; Egiptoko Museoa (Kairo)
-
Erregea Anubisekin, Horemhebeko hilobitik; K.a. 1323-1295; tenpera paperean; Metropolitan Museum of Art
-
Anubis amuletoa; K.a. 664–30; maiztasuna; altuera: 4,7 cm; Metropolitan Museum of Art
-
Anubis etzana; K.a. 664–30; kareharria, jatorriz beltzez margotua; altuera: 38,1 cm, luzera: 64 cm, zabalera: 16,5 cm; Metropolitan Museum of Art
-
Anubisen estatua; K.a. 332–30 igeltsu eta margotutako egurra; 42,3 cm; Metropolitan Museum of Art
Erreferentziak
- ↑ «Lexikon :: bibelwissenschaft.de» web.archive.org 2013-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ Antzinako Egipton, emankortasunaren kolorea zen beltza, ibaiak ur-goraldian gora egitean lohi beltzezko geruza lodi bat uzten baitzuen, eta, ondoren, laboreak ernetzen ziren haren gainean.
- ↑ Hart, 1986, pp. 23–24; Wilkinson, 2003, pp. 188–90.
- ↑ (Ingelesez) Vischak, Deborah. (2014-10-27). Community and Identity in Ancient Egypt: The Old Kingdom Cemetery at Qubbet el-Hawa. Cambridge University Press ISBN 978-1-107-02760-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ Hart, 1986, p. 23.
- ↑ Armour, 2001.
- ↑ Zandee, 1960, p. 255.
- ↑ «The Gods of Ancient Egypt -- Anubis» www.touregypt.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ Kinsley, 1989, p. 178; Riggs, 2005, p. 166 ("The motif of Anubis, or less frequently Hathor, leading the deceased to the afterlife was well-established in Egyptian art and thought by the end of the pharaonic era.").
- ↑ Riggs, 2005, pp. 127 and 166.
- ↑ Riggs, 2005, pp. 127–28 and 166–67.
- ↑ Faulkner, Andrews y Wasserman, 2008, p. 155.
- ↑ de la Torre Suárez, Juan: Anubis
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Anubis. 2023-02-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Mark, Joshua J.. «Anubis» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ «Britannica Academic» academic.eb.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Anubis. 2023-02-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ Hart 1986, 22. or.; Freeman 1997, 91. or.
- ↑ «The Ancient Egypt Site: Anubis» web.archive.org 2002-12-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ «Ancient Egypt: the Mythology - Anubis» www.egyptianmyths.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).