7. Sinfonia (Beethoven)
7. Sinfonia (Beethoven) | |
---|---|
eta | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1811 |
Argitaratze-data | 1816 |
Estreinaldi-data | 1813ko abenduaren 8a |
Izenburua | 7. Sinfonie in A-Dur |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | sinfonia |
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea |
Zatiak | 4 mugimendu |
Tonoa | La maior |
Nori eskainia | Moritz Reichsgraf von Fries (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Ludwig van Beethoven by opus number (en) list of symphonies by Ludwig van Beethoven (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
Zazpigarren Sinfonia Ludwig van Beethovenek idatzi zituen bederatzi sinfonietako bat da. 1812ko maiatzean amaitu zuen idazten. Wagnerrek, sinfonia hau, dantzaren apoteositzat jo zuen, eta erritmo aldetik oso dizdiratsua da. Beethovenek, sinfonia honi buruz, amaitu zuenean, honako hau esan zuen: "Gizakiei izpirituaren eroaldi jainkotiarra ematen dien Bakoa naiz". Zortzigarren Sinfoniaren "ahizpa bikitzat" hartzen da, iraupen aldetik azken hau baino luzeagoa den arren. La nagusiko tonalitatean idatzia dago.
Orkestazioa
Bi zehar txirula, bi oboe, lan afinatutako bi klarinete, bi fagot, lan, min eta ren afinatutako hiru tronpa, ren afinatutako tronpeta bat, tinbalak eta harizko tresnek osatutako orkestra batentzat idatzia dago.
Mugimenduak
Beethovenen gainontzeko sinfonia guztiek bezala (Seigarrena izan ezik) lau mugimenduz osatua dago. Honakoak dira:
Poco sostenuto-Vivace
Allegretto
Presto
Allegro con brio
Orotara, sinfonia honek 34 minutu inguruko iraupena du.
Estreinaldia
Vienan estreinatu zen 1813ko abenduak 8an, Hanauko guduan zauritutako soldaduen omenezko karitatezko kontzertu batean, eta Beethovenek berak zuzendu zuen, eta orkestra musikari ospetsuz osatua zegoen, Johann Nepomuk Hummel, Giacomo Meyerbeer, Louis Spohr, Ignaz Moscheles, Domenico Dragonetti, Andreas Romberg eta Antonio Salieri kasu. Estreinaldi honetan Zazpigarren Sinfoniak ez zuen arrakasta handirik izan, kontzertu honetan estreinatzen zen lanik garrantzitsuena "Wellingtonen garaipena Gasteizko guduan" baitzen. Lau egun beranduago, baina, sekulako arrakasta izan zuen, eta ordutik ospe handiko lana da. Sinfonia honen partitura 1816an argitaratu zen Moritz von Fries kondeari eginiko eskaintza batekin.
Aurrekoa Seigarren Sinfonia |
Beethovenen Sinfoniak 1812an idatzia |
Ondorengoa Zortzigarren Sinfonia |