Edukira joan

Ikaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:28, 29 abuztua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ikaro
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaDedalo
AmaNaucrate (en) Itzuli

Ikaro[1] (antzinako grezieraz: Ἴκαρος, Ikaros) Greziako mitologiako pertsonaia da. Kretako labirintoa eraiki zuen Dedalo arkitektoaren eta Naupakte izeneko emakume esklabo baten semea zen. Kreta uharteko erregeak, Minosek, dorre baten sartu zituen preso.

Ikaroren eskultura Elgoibarren.

Dedalok ihes egin zuen, baina ezin zuen Kretatik itsasoz irten, erregeak belaontzi guztiak oso ondo zelatatuta zituelako. Minosek lurrak eta itsasoa menperatuta zituenez, Dedalok lumazko hegoak egiteari ekin zion, beretzat eta bere seme Ikarorentzat. Luma handienak hariekin josten zituen, eta luma txikienak argizariarekin lotzen zituen, txorien hegoen formakoak egin arte. Amaitutakoan, hegan egiteko prest zegoen ikusteko hegoei eragin, eta airean zebilela ikusirik, Ikaro semeari berdin egiten erakutsi zion. Aitaren aholkua: ez egiteko hegan eguzkitik hurregi, eguzkiaren berotasunak argizaria urtu egingo lukeelako, eta beheregitik ere ez joateko, itsasoko olatuen aparrak lumak bustiko lituzkeelako. Orduan aita-semeak hegan hasi ziren.

Samos, Delos eta Lebintos uharteen gainetik igarotakoan, Ikaro gorantz egiten hasi zen, zerura edo paradisura joan nahiko balu legez; eguzki beroak hegoetako argizaria urtu zion, eta lumak eroriz, berari eusteko baino gutxiago geratu ziren. Besoei eragin arren, Ikaro itsasora jausi zen. Dedalo aitak, negarrez, semea erori zen inguruko lurrei Ikaria izena eman zien semearen omenez. Dedalo bera Siziliara onik heldu zen, eta Apoloren tenplua eraiki zuen, bertan bere hegoak eskaintza moduan esekiz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]