Edukira joan

Nefilim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:56, 3 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Jeronimo Boschen Matxinatutako aingeruen erorketa Hasiera 6:1-4 bertsetetan oinarritzen da.

Nefilimak (hebreeraz: נְפִילִים‎ Nəfīlīm) Hebrear Bibliako izaki edo pertsona misteriotsuak dira, handi eta indartsu gisa deskribatzen direnak.[1] Nefilim hitza erraldoi gisa itzultzen da Biblia hebrearraren itzulpen gehienetan, baina beste batzuetan ez da itzulpenik ematen. Juduen azalpen batzuek aingeru erorien (erdi-jainkoak) seme-alaba hibridotzat hartzen dituzte.

Nefilimen erreferentzia nagusia Has 6:1-4 da, baina pasartea anbiguoa da eta Nefilimen identitatea eztabaidatzen da.[1][2] Zenbakien Liburuaren 13:33 arabera, Hamabi Espioietako hamarrek informatu zuten Kanaanen bizi zirela, Kanaango konkista israeldarraren unean.

Ezekielen liburuaren 32:27 bertsetean antzeko hitz bat (edo, akaso, berbera) agertzen da. Aditu batzuek "Nefilim" irakurtzen dute eta, beste batzuek "eroritakoa". Hitza liburu deuterokanonikoetan ere agertzen da, adibidez Judith 16:6, Sirak 16:7, Baruk 3:26–28 eta Jakinduria 14:6n[3][4]. Euskarazko itzulpenetan izena aldakorra da.

Brown-Driver-Briggs hebreera-ingelesa hiztegiak nefilim hitza "eraldoi" bezala itzultzen du, baina onartzen du etimologia gehienak oso prekarioak direla. Proposamenetako askoren oinarrian dago aditzaren oinean n-p-l (נ־פ־ל) "erori" dagoela. Robert Baker Girdlestonek 1871ean egindako ikerketaren arabera[5], hitza hif'il kausatiboa izango litzateke, eta orduan Nefilimak "beste batzuek erorarazten dituztenak" bezala hartu beharko litzateke. Ronald Hendelen arabera pasiboa da, "eroritakoak"[6][7].

Bibliaren itzulpen zahar gehienek – tartean Septuaginta, Theodotion, Vulgata, Samariar Pentateukoa, Targum Onkelos, eta Targum Neofiti – "erraldoi" hitza ematen dute[8]. Simako Ebionitak egindako itzulpenean "bortitzak direnak" eskaintzen du[9][10] eta Akila Sinopekoak egiten duen itzulpenean "eroritakoak" eta "[euren etsaien aurrean] erortzen direnak" esanahiarekin dator[11].

Elizen Arteko Bibliak "erraldoiak" dakar (Has 6:4; Zen 13:33), baina Pentautekotik kanpoko Ezekielen Liburuaren aipamenean eroritako heroiekin dio (Ez 32:27.

Interpretazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Erraldoi (greziar mitologia)»

Hasiera 6:1-4 eta Zenbakian 13:33 itzulpen garaikide gehienek "erraldoi" gisa itzultzen dute hebreerazko nefilim. Joera hau, aldi berean, Biblia hebrearraren lehen itzulpenetako bat, Septuaginta, K.a. III. edo K.a. II. mendean konposatua izatearen ondorio da, non hitz hori gigantes moduan agertzen den. Itzultzaile grekoen aukerake latinezko itzulpenean hartu zen, Vulgatan, gure aroko IV edo V. mendean egina, hebreerazko nefilimen itzulpen literalaren ordez grekoaren transkripzioa erabiltzen duena. Hortik aurrera, Jainkoaren semeen eta gizonen alaben belaunaldi erraldoiaren tradizioa Bibliaren ondorengo Erdi Aroko itzulpenetara hedatu zen[12].

Itzultzaile greziarrek hebreerazko nefilim greziar erraldoi gisa itzultzeko erabakia aparteko kontua da. Nefilim hebrearrak literalki "eroriak" esan nahi du, eta grekorako itzulpen hertsia peptokotes izango litzateke, izatez Septuagintako Ezekiel 32:22-27 agertzen dena, baita euskarazko gaur egungo bertsioan ere. Badirudi, beraz, Septuagintaren egileek atzerritar terminoa grekora itzultzeaz gain, hitz ulergarri eta esanguratsua ere erabili nahi zutela beren entzule helenistentzat. Elkarri lotutako hiru pasarte biblikoetatik (giza eta jainkotiar hibridoak Hasiera 6an, bertako herriak Zenbakiak 13an eta azpimunduan harrapatutako antzinako gerlariak Ezekiel 32an) ondorioztatzen zen nefilimen esanahi konplexua zela eta, itzultzaile greziarrek antzekotasun batzuk antzeman nahi izan zituztela. Lehenik eta behin, nefilim eta gigantes elkarren aurkako ordenen batasunetik sortutako izaki liminalak ziren, eta, hala, gizatasunaren eta jainkotasunaren arteko estatusa ez zen oso argia. Haien izendapen morala ere ez zegoen argi, eta iturrien arabera beldurra zein lilura antzeman behar zuten irakurleek. Bigarrenik, biek ezaugarri kaotikoak pertsonifikatzen zituzten eta jainkoei eta gizakiei arrisku larria eragiten zieten. Historiaurreko testuinguru goiztiar batean agertu ziren, baina bi kasuetan kosmosa antolatu aurretik. Azkenik, bai gigantesak eta bai nefilimak argi eta garbi lotuta zeuden azpimunduarekin, lurretik zetozela esaten zen, eta biek bertan giltzapetuta amaitzen zuten.

Henoken liburuaren 1. atalean, "erraldoi handiak ziren, hirurehun ukondokoa altuera zutenak". Ukondo batek 46 cm neurtzen duenez, 140 m neurtuko lituzkete.

Koranak Ādeko herria aipatzen du Koran 26:130ean, Hud profetak jabbarin (hebreeraz: gibborim) bezala izendatzen dituenak, ziur asko, Bibliako Nefilimen erreferentzia bat. Esaten denez, Ādeko biztanleak erraldoiak dira, altuenak 30 metroko altuera du[13]. Hala ere, islamiar elezaharraren arabera, uholdeak ez zituen ʿĀd-ak urperatu, horietako batzuk altuegiak baitziren itotzeko. Jainkoak, ordea, suntsitu egin zituen, emandako aginduei uko egin ostean[14]. Heriotzaren ondoren, infernuko beheko geruzetara erbesteratu zituzten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Nephilim» Encyclopedia Britannica.
  2. Doedens, Jaap. (2019). The sons of God in Genesis 6:1-4 : analysis and history of exegesis. ISBN 978-90-04-28426-5. PMC 1078886770. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  3. Hendel, Ronald S.. (1987). «Of Demigods and the Deluge: Toward an Interpretation of Genesis 6:1-4» Journal of Biblical Literature 106 (1): 13–26.  doi:10.2307/3260551. ISSN 0021-9231. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  4. DOAK, BRIAN R.. (2013). «Ezekiel's Topography of the (Un-)Heroic Dead in Ezekiel 32:17-32» Journal of Biblical Literature 132 (3): 607–624.  doi:10.2307/23487889. ISSN 0021-9231. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  5. Girdlestone, Robert Baker. (1871). Synonyms of the Old Testament : their bearing on Christian faith and practice. London : Longmans, Green (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  6. The fall of the angels. Brill 2004 ISBN 1-4294-0993-2. PMC 191936537. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  7. scholarlypublishingcollective.org  doi:10.2307/3266588. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  8. Ruiten, J. van. (2000). Primaeval history interpreted : the rewriting of Genesis 1-11 in the Book of Jubilees. Brill ISBN 90-04-11658-3. PMC 45024428. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  9. Wright, Archie T.. (2005). The origin of evil spirits : the reception of Genesis 6:1-4 in early Jewish literature. Mohr Siebeck ISBN 3-16-148656-0. PMC 61133154. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  10. (Ingelesez) Stackhouse, Thomas. (1869). A history of the holy Bible. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  11. Origen's Hexapla and fragments : papers presented at the Rich Seminar on the Hexapla, Oxford Centre for Hebrew and Jewish Studies, [July 25th-3rd August 1994. ] Mohr Siebeck 1998 ISBN 3-16-146575-X. PMC 38951663. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  12. (Ingelesez) Kosior, Wojciech. (2018-05-22). «The Fallen (Or) Giants? The Gigantic Qualities of the Nefilim in the Hebrew Bible:» The Fallen (Or) Giants? The Gigantic Qualities of the Nefilim in the Hebrew Bible (De Gruyter): 17–38.  doi:10.1515/9783110550788-002. ISBN 978-3-11-055078-8. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  13. Reynolds, Gabriel Said. (2018). The Qur'ān and the Bible : text and commentary. ISBN 978-0-300-18132-6. PMC 1020026466. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  14. Hughes, Thomas Patrick. (1955). Dictionary of Islam : being a cyclopaedia of the doctrines, rites, ceremonies, and customs, together with the technical and theological terms of the Muhammadan religion. Asian Educational Services ISBN 81-206-0672-8. PMC 35860600. (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]