Zer da Wiki Loves Monuments?Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa erraldoia da. Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen lehen aldiz. 2011n, Europa osoan zehar antolatu zen. Wiki Loves Monuments 2012 mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz. Lehiaketaren helburua da Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko. 2016 • 2015 • 2014 • 2013 • 2012 • 2011 Nazioarteko lehiaketako sariak
Koldo Mitxelena Liburutegiak eskainitako 10 liburu:
|
Nola har dezaket parte?
Argazki lehiaketaArgazkia igo Argazkia Maparen bidez igo nahi baduzu, bertan dauden argibideak jarraitu. Zerrenden bidez igo nahi baduzu, taulako elementu bakoitzaren eskuineko aldean aurkituko duzun botoiari eman eta jarraitu argibideak.
Nahi adina argazki igo ditzakezu
Oharra: Commonsen kontu bat beharko duzu argazkia igotzeko Herrialde hauetako batean aterata Irailaren 1etik 30era bitarte duzu!
Edizio lehiaketaZerrendako artikulu bat sortu edo hobetu Artikuluak Euskal Herrikoak izan behar dira.Puntuazioa honelakoa izango da:
Zure puntuaketa hemen jaso
Argazki berria: Puntu 1 Artikulu berria: Puntu 1 1.000 byte gehitu: Puntu 1 |