Paul Garabedian
Paul Roesel Garabedian (armenieraz: Փոլ Գարաբեդյան; Cincinnati, 1927ko abuztuaren 2a - Manhattan, 2010eko maiatzaren 13a) estatubatuar matematikaria eta zenbakizko analista izan zen. Garabedian New Yorkeko Unibertsitateko Fluidoen Dinamika Konputazional Sailaren Zuzendaria izan zen Courant Matematika Zientzietako Institutuan. Ezaguna da fluidoen dinamika konputazionalaren eta fisikako plasmaren alorretan egindako ekarpenengatik, Potentzialaren teoriako eta transformazio konformeko existentziazko frogapen dotoreetatik stellaratorrak diseinatzeraino eta optimizatzeraino doazenak. Garabedian Zientzien Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten 1975ean.
Hezkuntza eta karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cincinnatin (Ohio) jaio zen, Garabedian Brown Unibertzitatean lizentziatu zen 1946an eta 1947an Harvard Unibertsitatean egin zuen master bat, biak matematikan. 1948an Harvard Unibertsitateko doktoretza lortu zuen, Lars Ahlfors zuzendaritzapean. Brown Unibertsitatean aurkitu zuen Frances Bauer, luzaroan bere lankidea eta laguntzailea izango zena.
1949an, Garabedian Kaliforniako Unibertsitatean irakasle laguntzaile gisa sartu zen eta 1952an irakasle titular bihurtu zen. 1956an, Stanford Unibertsitatera matematika irakasle gisa joan zen. 1959an, New Yorkeko Unibertsitateko orain Courant Institutua izenez ezagutzen den Matematika Zientzien Institutura joan zen. 1978an, fluidoen dinamika konputazionalaren zuzendari nagusia izendatu zuten New Yorkeko Unibertsitateko Courant Matematika Zientzietako Institutuan. Karrera akademiko luze eta emankor batean, Garabedian doktoreak 27 doktore-tesi zuzendu zituen. Lehenengoa 1953an izan zen (Edward McLeod) eta azkena 1997an iritsi zen (Connie Chen).
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Partial Differential Equations, (1998).
- Magnetohydrodynamic Equilibrium and Stability of Stellarators, (1984).
- Supercritical Wing Sections II, (1975).