Edukira joan

Martín Zurbano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martín Zurbano

Bizitza
JaiotzaLogroño1788ko otsailaren 29a
Herrialdea Espainia
Heriotza1845eko urtarrilaren 21a (56 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia
Iberiar Penintsulako Gerra

Martín Zurbano, Martín Varea gisa ere ezaguna (Varea, Logroño, 1788ko otsailaren 29a - Logroño, 1845eko urtarrilaren 21a), espainiar gerrillari eta jeneral liberala izan zen.

Oso ezagun egin zen Lehen Gerra Karlistan; jeneral egin zuten eta harreman estuak izan zituen Espartero jeneralarekin. 1841ean Bizkaiko moderatuen kontrako zapalkuntzaren gidari izan zen, eta 1843an Katalunian Primen kontrako borrokaren buruzagi. Esparterok karguak galdu zituenean Portugala alde egin behar izan zuen. Erreginak barkaturik Espainiara itzuli zen berriro.

1844an matxinada liberal baten buruzagi azaldu zen Haron, eta 1837ko Konstituzioa aldarrikatu zuen. Garaitu eta atxilo hartu zutelarik, fusilatu egin zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]