Kutxatila-zelaien kultura
Kutxatila-zelaien kultura | |
---|---|
Kultura arkeologikoa | |
Ezaugarriak | |
Hasiera | K.a. 1200 |
Bukaera | K.a. 800 |
Aztarnategi eredu | ez dago bakarra |
Aztarnategi esanguratsuak | Burgstallkogel, Ipf eta Ehrenbürg |
Hedapen geografikoa | Europa Erdialdea |
Bereizgarriak | kutxatila-zelai |
Aurrekoa/k | Tumuluen kultura, Vatya culture (en) , Terramare cultura (en) , Apennine culture (en) , Noua culture (en) , Ottomány culture (en) eta Encrusted Pottery culture (en) |
Ondoregoa/k | Hallstatt kultura, Proto-Villanovan culture (en) , Golasecca culture (en) , Iron Age Iberia (en) , Zimeriar eta Lusatian culture (en) |
Kutxatila-zelaien kultura[1] (K.a. 1250-750)[2] Europa erdialdeko eta mendebaldeko Azken Brontze Aroko indoeuropar kultura garrantzitsua izan zen, bere errauste nekropoliengatik eta K.a. XIII. mendean izan zuten hedapen handiagatik bereizten zena.
Bere ezaugarri nagusia Errausketaren ehorzketa jarduera da, hau da, ehorzketa pira batean hondakinak errautsetara murriztea eta, ondoren, hondakinak zeramikazko hilobi-kutxa batean sartzea. Hobi txiki batean lurperatzen zen, gainazalean inolako seinalerik gabe, beste batzuekin batera, eta nekropoli handiak eratzen zituen batzuetan. Erritu berri horren jatorria Europako ekialdean dago, eta estepa pontikoan, eta hortik, mendebalderantz hedatu ziren Brontze Ertainean, Tumuluen kulturarekin erlazionatuta, Atlantikoko kostaldera iritsi eta Britainiar Uharteetan eraginez, baia eta Iberiar Penintsulako ipar-ekialdera arte.
Kutxatila-zelaien kulturan, eskualdeen araberako taldeak bereizten dira, hala nola Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean garatu dena, Alemania ekialdea eta Polonia Mendebaldean hedatutako Lausaziako taldea, Renano-Suitzar taldea, Eslobakia ekialdeko Gavako taldea, Austrohungariar edo Velatice taldea, Austrobabariar edo Alpe iparraldekoa, Silesia eta Bohemiako taldea (Knoviz taldea), Alemania erdialdeko taldea (Rin erdialdea) eta Frantziako taldeak. Azken horien artean, ezagunena, Frantzia hegoaldean garatu zen Languedoc-Roselloko taldea da. Kultura honen bilakaera kronologikorako hainbat proposamen ere badaude[2].
Sorrera eta hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpeen iparraldean bizi ziren herri indoeuropar mendebaldarrek K.a. XV. mendetik kultura bakarra zuten, Tumuluen kultura deritzona. K.a. XIII. mendean, hildakoak erretzea eta errekin horiek zeramikazko ontzi itxietan jartzeko ohitura bereizgarria hedatu zen. Gertaera kultural horrekin bat eginez, herri horiek, tartean proto-zeltak, iliriarrak eta italikoak daudelarik, azkar hedatzen hasi ziren, Balkanak eta Europa mendebaldeko zati txikiak konkistatuz.
Inperio hitita ere suntsitu zuten, burdinaren metalurgiaren sekretua bereganatuz eta Anatoliatik kanpo zabalduz. Beranduago, K.a. XII. mendean, euren kanpainak itsasoz jarraitu zituzten, Egipto erasoz eta Filistea (geroago Palestina) kolonizatuz. Hipotesi batek dioenez, jada greziartutako Europa Erdialdean zuten herri horiek, K.a. XI. mendean Grezia inbaditu eta mizenastar zibilizazioa suntsitu zuen doriar espedizio misteriotsuaren jatorria izango lirateke.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Defentsa natural edo artifizialak izaten ohi dituzte, batzuetan biak batera.
Kultura honen barruan, lakuetako herriak ere agertzen dira: uretan sartutako harbilen gainean eraikitako etxeez osatutako herriak.
Etxeak nagusiki egurrez eta buztinez eraikiak dira, laukizuzen edo trapezoide formarekin. Bi isurkitako teilatuak zituzten kasu askotan.
Lurperatzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura honen ehorzketa ohiturak garrantzitsuak dira, horien arabera sailkatu eta identifikatzen baita batez ere. Ohikoena errausketa da. Beste aldaera batzuk ere badaude:
- Ontzia eta hatua[oh 1] lurrean egineko zulo batean uzten da.
- Kutxarik gabe, zuzenean zuloan
- Harrizko zirkuluz estalitako kutxak...
- Hobia inguratzen duten tumulu lauak
- Hobi handiak
Hil hatuan zeramika eta metalak egoten ohi dira. Batzuetan, nekropoliak erritu barrutiz inguratuak daude, ohi lubakiak, lauki edo zirkulu formako oinplanoa dutenak.
-
Europa Erdialdeko kutxa zelaien kulturako ohiko hilobi bat. Errauts-ontzia zeramikazko plater formako pieza batez estali ohi zen
-
Terrassan dagoen Can Missert aztarnategian aurkitutako zeramika objektua: Iberiar Penintsulako ipar-ekialdeko Errauts-kutxatilen zelaietako kulturako errauts-ontzia.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrizko errotak, brontzezko zeioak eta igitaiak ugariak dira. Aletegiak ere badaude. Ofizioak ugariak dira, baita artisautza espezializazioak ere. Merkataritzari dagokionez, harreman komertzialak bizitzen dira. Garraiobideak hobetzen dira, gurdiaren erabilerarekin eta zaldiarekin tiroko animali bezala. Gatzaren merkataritza abiatzen da eta beiraren ekoizpena hasten da. Zeramikak eta urregintzak gorakada dute, gune metalurgikoak ere ugarituz.
Banaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldeko Errauts-kutxatilen zelaietako kultura (Alemania eta Herbehereetako iparraldea)
- Erdialdeko Errauts-kutxatilen zelaietako kultura (Alemania, Herbehereak, Frantziako ekialdea, Luxenburgo, Suitza, Liechtenstein eta Austria)
Aurrekoa Tumuluen kultura |
Brontze Aroa Erdialdeko Europan Errauts-kutxatilen zelaietako kultura K.a. 1300-K.a. 750 |
Ondorengoa Hallstatt kultura Villanova Kultura |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gorpuzkiaren ondoan uzten ziren objektuen multzoa; hildakoan bizi zen bitartean erabili zituenak, edo espresuki hilobirako eskuratutakoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arkeologia hiztegia. Eusko Jaurlaritza, 234 or..
- ↑ a b «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Cultura de los Campos de Urnas» tesauros.mecd.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Urnfield culture. European culture". Britannica
- "Urfiel period". Oxford Reference
- Smith, M. A. (2009). "A Study in Urnfield Interpretations in Middle Europe". Zephyrvs, 8.
- Netchev, Simeon (2021-08-23) "Map of the Urnfield Culture c. 1300 BCE" World History Encycolepia