Jatorri (geometria)
Itxura
(«Koordenatuen jatorri» orritik birbideratua)

Geometrian, jatorria edo koordenatu-jatorria puntu berezi bat da, espazio batean erreferentzia gisa finkatzen dena eta O letraz adierazi ohi dena. Puntu horretan, sistemaren koordenatu guztiek zero balio dute, (0,0) bi dimentsiotan eta (0,0,0) hirutan.
- Kartesiar koordenatu-sisteman, ardatzek elkar ebakitzen duten puntua da.
- Zenbaki errealen zuzenean 0 zenbakiari dagokion puntua da.