Edukira joan

Joxean Llorente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxean Llorente

Jatorki Abots Zuriak abesbatzaren zuzendaria
Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo, 1962 (61/62 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, irakaslea, abesbatza-zuzendaria, txistularia eta musikagilea
Enplegatzailea(k)Getxoko Udala
KidetzaJatorki Abots Zuriak

Joxean Llorente Etxeberria (Begoña, Bilbao, Bizkaia, 1962) musikari, musikologo, konpositore, abesbatza-zuzendari eta irakasle bizkaitarra da.[1] Hainbat pieza sortu ditu piano, klarinete, flauta, akordeoi, eta txisturako.[2][3][4]

Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan plaza bat lortu zuen 1986an solfeoa eta teoria musikala irakasteko, eta geroago ia 30 urtez, 1993etik 2022ra bitarte, eskola hori dinamizatzen aritu izan da, zuzendari-gerente gisa.

Jatorki Abesbatzako presidentea da 2012tik, eta Jatorki Abots Zuriak abesbatzako zuzendaria 2015etik.

Begoñako Eskolania abesbatzako umeak 1970eko hamarkadan

Musika eta hezkuntza funtsezko zutabeak zituen familia batean hazi zen. Txikatitatik erakutsi zuen musikarako duen erraztasuna. Horrela, 8 urte zituela bazen Begoñako Andra Mariaren Basilikako Eskolanian bakarlaria.

Eskolaniatik Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” Goi Mailako Kontserbatoriora pasatu zen musikako goi-mailako ikasketa profesionalak egiteko: piano, txistu, solfeo, eta teoria musikala. Baita errepentizazioa (bat-batekotasuna), transposizioa, konposizioa, orkestrazioa eta pedagogia musikala. Emaitza bikainak lortu zituen gainera: Ohorezko Saria konposizioko eta instrumentazioko goi mailako ikasketetan eta Ohorezko Matrikula kantu gragorianoan.

Bestalde, gazte-gaztetan, Begoñan ibili zen txistulari, Mahats-Herri konpartsan (txirulari eta klarinetista ere bai) eta Bego-Oña dantza taldean. Ondoren, piano ikasketak egiteaz gain, Ekonomia eta Enpresa Zientziak ere ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Sarrikon. Musikaz gain, matematika eta gizarte-zientziak ere gustuko zituen, ikasketa biak bateragarriak baitziren: ekonomiakoak eta musikakoak.

Musika-irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joxean Llorente, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako zuzendaria

Solfeoko irakasle gisa hasi zen lanean, hasieran lau hilabetez (1984-1985) Bilboko Arriaga Kontserbatorioan eta gero behin betiko Getxoko Musika Eskolan.[5] Laister eskolako ikasketaburua ere bihurtu zen eta zuzendaria gaixotu zenean haren ordez aritu zen urtebetez. Zuzendari hura hil egin ondoren onartu zuen Llorentek Getxoko Udalak Eskolako zuzendaritzaz arduratzeko egin zion proposamena. eta geroago, 1995etik, ia 1.100 ikasleren zuzendaria izan da. Llorentek bultzatuta eskolak jarduera berezi anitz eskaini ditu: kontzertu benefikoak, kontzertu didaktikoak, eta musika-terapia.[6]

Urtero Eskolak udalarekin batera antolatzen dituen kontzertu benefiko eta didaktiko batzuetan interprete garrantzitsuk hartu dute parte: Joaquín Atxucarro, I. Musici taldea, Ainhoa Arteta, Quiroga laukotea edo Mario Lerena.

Eskolak musikoterapia ere eskaintzen du hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat (Downen sindromea duten pertsonak, autistak edo ume hiperaktiboak).

Gutxienez 50 pieza konposatu ditu piano, klarinete, flauta, akordeoi, edo txisturako. [2][3][4]

Horietako batzuk dira honakoak.

Txisturako konposizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joxean Llorente, txistularia

Pieza hauek argitaratu ditu txistu eta danbolinerako:[2][3][4]

  • '5 apuntes para txistu' / 'Txisturako bost apunte' (1995), Silboberri Txistu Elkarteak 'Partiturak' atalean argitaratua 5. zenbakiarekin. D.L. 2002
  1. Entrada / Sarrera
  2. A modo de fandango / Fandango modura
  3. Canción de cuna / Sehaska kanta
  4. Cadenza
  5. Finale / Helburua
  • Udazkeneko hiru irudiak (txistulari-bandarako) (1996), Silboberri Txistu Elkarteak 'Partiturak' atalean argitaratua 62. zenbakiarekin. D.L. 1996[7][8]
  1. Tránsito 1 /
  2. 1er cuadro / 1. koadroa
  3. Tránsito 2
  4. 2º cuadro / 2. koadroa
  5. Tránsito 3
  6. 3er cuadro / 3. koadroa
  • "Pequeña suite para txistu / Txisturako suite txikia'' Silboberri Txistu Elkarteak 'Partiturak' atalean argitaratua 22. zenbakiarekin. D.L. 2005
  1. Agurra
  2. A modo de danza / Dantza modukoa
  3. A modo de canción de cuna / seaska-kanta modukoa
  4. A modo de cadencia ( Kacentzia modukoa
  5. A modo de ezpatadantza / Ezpatadantza modukoa
  • Nik maite nuen kuttuna  : txistu bandarako. Silboberri Txistu Elkarteak 'Partiturak' atalean argitaratua 3. zenbakiarekin. D.L. 2002
  • Escuela de Música Andrés Isasi / Andrés Isasi Musika Eskola (1 edición) Obra
  • Expresión musical en la educación en el T.L. (1988) Liburua

Abesbatzarako abestien moldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat abesti moldatu ditu abesbatzan a cappella edo laguntza instrumentalarekin eskaini ahal izateko, hauek besteak beste: 1) Guridiren "Hamar euskal melodia / Diez melodías vascas", 2) Guridiren "Eusko Irudiak",[9] 3) Estitxuren "Agur María", eta 4) "Hiru euskal kanta"

Abesbatza-zuzendaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko irailean Jatorki Abesbatzan sartu zen. Elkarte horren barruan, 2015eko urrian, Jatorki Abots Zuriak sortu zen, eta talde horren zuzendaria da. Jatorki Abesbatzako presidente aukeratu zuten 2012an, eta orain arte kargu hori izan du. Marian Urkiola, Jatorki Abesbatzako zuzendaria, 2023ko abuztuan hil zenetik, Llorentek bere gain hartu zituen taldearen musikaren zuzendaritza-lanak ere.[10][11][12][13][14]

Jatorki Abots Zuriak eta Jatorki Abesbatzekin grabazio hauek plazaratu ditu: 1) The art of true music: Jatorki Abots Zuriak.[15] , 2) Danborjole txikia - Zenbait gabon-kanta.[16] 3) Ikusten duzu, Josu Elberdin-en bertsioan,[17] eta 4) Hator, hator, Jesús Guridi-ren bertsioa.[18]

Joxean Llorente, Jatorki Abots Zuriak abesbatzaren zuzendaria

Aldizkari zientifikoetan Llorentek egindako argitalpen hauek jasotzen ditu Dialnet datu-base bibliografikoak:[19]

  • ¿Contribuye la escuela de música al desarrollo de competencias clave? Blanca Maravillas Díaz Gómez, Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 41, 2007 (Ejemplar dedicado a: Competencias en educación musical), págs. 58-70
  • Las escuelas de música: osadía o desafío Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 37, 2006 (Ejemplar dedicado a: Intervención en el alumnado con necesidades educativas especiales), págs. 95-104
  • Cartas de un profesor novato, que un día se puso en solfa Joxean Llorente Etxeberria Aula de innovación educativa, 1131-995X, Nº 112, 2002, págs. 20-23
  • La escuela de música en Euskadi: han pasado ya ocho años Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 22, 2001 (Ejemplar dedicado a: Las escuelas de música), págs. 16-26
  • Tres preguntas a las Asociaciones de Escuelas. ADEMUM Joxean Llorente Etxeberria Doce notas: revista de información musical, 1136-6273, Nº. 23, 2000, págs. 10-12
  • Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea: las actividades musicales emblemáticas como parte de la consolidación de su proyecto Joxean Llorente Etxeberria Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 18, 2000, págs. 99-106
  • Lenguaje musical en la educación primaria y secundaria Joxean Llorente Etxeberria, Blanca Maravillas Díaz Gómez Eufonía: Didáctica de la música, 2014-4741, 1135-6308, Nº 11, 1998, págs. 39-48
  • La educación musical y la financiación municipal Joxean Llorente Etxeberria, Ane Pereira Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak / coord. por Eusko Ikaskuntza, Vol. 2, 2002, 84-8419-906-1, págs. 735-741

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Joxean Llorente» kulturzubi (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  2. a b c Llorente, Joxean. «Joxean Llorente (9 erregistro) Bildumak kontsultatu -» www.soinuenea.eus (Soinuenea) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  3. a b c «Joxean Llorente - Egileen bilaketaren emaitzak» catalogo.sanchoelsabio.eus (Sancho El sabio - Euskal kulturaren dokumentazio zentroa) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Llorente, Joxean (1962-)» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  5. Llorente, Joxean. Joxean Llorente.. Linked in sare soziala.
  6. Andrés Isasi Musika-Eskolako organigrama. Andrés Isasi Musika-Eskola. Getxoko udala.
  7. Silboberri Txistu Elkartea. (2014-12-25). UDAZKENEKO HIRU IRUDIAK de Joxean Llorente. (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
  8. (Gaztelaniaz) Llorente, Joxean. «Udazkeneko hiru irudiak (txistulari-bandarako)» www.silboberri.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Boga, Boga! Homenaje a Jesús Guridi -» klasikart.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  10. (Gaztelaniaz) «Joxean Llorente presidente de Jatorki Abesbatza t Director de Jatorki Abots zuriak. Medio siglo manteniendo vivo el legado del maestro.» Santutxuy+ 101: 24..
  11. «ZABALA AUZOAK ABESBATZEN TRADIZIOARI OMENALDIA EGINGO DIO ZAPATUAN, IRAILAK 28, OTXOTEEN VII. TOPAKETAN. Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu Komunitario - Albisteak» www.bilbao.eus (Bilboko udala) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  12. «JATORKI ABESBATZA» www.kulturklik.euskadi.eus 2024-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
  13. «Kontzertu solidarioa Jatorki Abesbatzaren 50. urteurrenean» Bizkaia Irratia (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
  14. (Gaztelaniaz) J.A.M. (2023-02-24). «Suma de ochotes, masculino y femenino, hoy, en Seminarixoa» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
  15. (Gaztelaniaz) «JATORKI Abots zurizko otxotea -» klasikart.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  16. (Gaztelaniaz) «DANBORJOLE TXIKIA -» klasikart.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  17. joxeanllorente. (2020-05-09). Jatorki Abots Zuriak - Ikusten duzu goizean. (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  18. «Hator hator» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  19. Joxean Llorenteren argitalpenak. Dialnet.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]