Edukira joan

Irlandaren Independentziako Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandaren Independentziako Gerra
Irish War of Independence
Cogadh na Saoirse
Irlandako Independentzia Gerraren oroitarri edo monumentua
Data1919ko urtarrilaren 21a1921ko uztailaren 11
(halere bortizkeriak 1922ko uztaila arte iraungo zuen)
LekuaIrlanda
EmaitzaAnglo-irlandar Ituna; Britainiar agintaritzaren amaiera Irlandako 32 konderrietako 26etan.
Gudulariak
Irlandako Errepublika Erresuma Batua
Buruzagiak
Michael Collins
Richard Mulcahy
Cathal Brugha
IRAko eskualde eta lekuan-lekuko buru garrantzitsuak
Henry Hugh Tudor
Indarra
Irlandako Armada Errepublikarra Indar teorikoa edo paperean agertzen zena: 100.000 kide (Gerran 15.000 gizonek besterik ez zuten esku hartu une batez edo bestez, hauetatik 3.000ren bat gizonek modu egonkorrean) Britainiar Gudarostearen 20.000 gudari,
Royal Irish Constabularyko 9.700 polizi,
Black and Tans tdaldeko 7.000 kide,
Auxiliary Division saileko 1.400 gizon, Ulster Special Constabularyko 4.000 gizon, bai eta zenbait talde paramilitar loialistetak ere
Galerak
IRAren aldetik 550
Horretaz gainera 750 zibil hil ziren
RICak 410; Britainiar Gudarosteak 261 eta USCak 43

Irlandaren Independentziako Gerra (beste izen batzuk: 1922ko Anglo-Irlandar Itunaren aurkari errepublikazaleek Tan Gerra deritzote; Britainia Handian, Anglo-irlandar Gerra; Irlandan, berriz, ingelesez Irish War of Independence eta irlanderaz Cogadh na Saoirse; bere garaian the Troubles edo «Arazoak» zeritzoten, baina gero Ipar Irlandako gatazkari ezarri zaio izen hori) 1919ko urtarrilean hasi eta 1921ko uztailean bukatu zen. Batez ere Irlandan IRAk Erresuma Batuko Gobernuaren aurka antolatu eta emandako gerrilla erako gatazka armatua izan zen.

Irlandan 1919-1921 urte arteko gatazka honetan borrokatu zen IRA aipatzean IRA Zaharra (Old IRA) izendatu ohi da, honela beranduago izen berbera erabiliko zuten talde ezberdinen arteko desberdintasuna eginez.

Home Rule Krisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1880. hamarkadatik aurrera, Irlandako Alderdi Parlamentarioan ("Irish Parliamentary Party edo IPP") zeuden irlandar nazionalistek behin eta berriz Britainia Handiari Home Rule delakoa (autogobernua) eskatzen zioten. , or self-government, from Britain. Antzeko erakunde nazionalistek, esate baterako Arthur Griffithen Sinn Féin alderdiak, Irlandaren Independentzian inguruko zenbait modu edo era argudiatzen zituzten, halere azken jarrera hau garai haietan oso urria eta gutxienekoa zen.

1912an Britainiar Gobernuak Home Rule eskakizunari baiezkoa eman zion, berehala krisi denbora luze bat nagusitu zen. Erresuma Batuak eta Ulstergo Unionistek talde armatuen antolakuntzari ekin zioten —Ulster Volunteers («Ulsterko Boluntarioak») zirelakoak— autogobernu itzulketa horri aurre egiteko asmoz. Aurkako aldean eta erantzun bezala Irlandar Nazionalistek Irish Volunteers («Irlandar Boluntarioak») deituriko talde armatuak antolatu zituzten.

1916ko Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena

Britainiar Legebiltzarrak Hirugarren Home Rule Agiria onartu zuen, nahiz eta honen barruan Ulsterko Unionistek Irlandaren banaketaren atal bat sartzea lortu, baina agiri honen burutzapena beranduagoko utzi zen 1914ko Abuztuan Lehen Mundu Gerra hasiberria baitzen. Irlandar nazionalisten gehiengoak IPP alderdiko buruen eta John Redmonden Britainia Handia eta bere Aliatuen aldeko jarrera hartzearen aldeko deiei jaramon egin zieten, modu honen bitartez beren asmo edo xedea gerra hau amaitu eta behin Home Rule agiriaren betetzea lortzea zen. Irish Volunteers edo Irlandar Boluntarioen mugimenduak bat-bateko barne haustura jasan zuen, gehiengo batek betiere John Redmonden gidaritzapean National Volunteers («Boluntario Nazionalak») erakunde sortu berrian sartu ziren. Gelditzen ziren gainontzeko Irish Volunteers taldeko kideek, Eoin MacNeill buru zutelarik, Home Rule agiria emana izan arte erakunde hau indar betez mantentzen sahiatu ziren. Bien bitartean Irish Volunteer erakunde honen barneko sail batek, Irish Republican Brotherhood («Irlandar Anaitasun Errepublikanoa») taldearen gidaritzapean, Britainiar agintaritzaren aurkako altxamendu baten antolatze eta prestatze lanetan hasi zen.

Independentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948ko azaroaren 26an, Irlandako Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen. Irlandako Legebiltzarrak Errepublikaren Legea onartu zuen, herrialdearen independentzia osoa onartuta. Dozenaka milaka pertsona atera ziren kalera Dublinen, ospatzera eta publikoki Erresuma Batuko bandera jaitsi eta Irlandakoa igo zuten Legebiltzarraren teilatuan. Honekin, Irlanda hegoaldeak Britainia Handiarekin eta Commonwealth-arekin zituen harremanak eten zituen. Errepublika berria NBE-n sartu zen, Irlanda Iparraldeak britainiarren menpe jarraitu zuen bitartean.[1]

  • Ulick O’Connor, Michael Collins and the Troubles. The Struggle for Irish Freedom 1912-1922 (W.W. Norton & Company).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]