Edukira joan

Folk musika

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Folk» orritik birbideratua)

Armeniako musikari tradizionalak.

Folk musika, tradiziozko musika edo musika folklorikoa[1] herriak egindakoa edo herrietako sustraietakoa da. Folk musika, bestetik, musika folkloriko tradizionala ez ezik musika genero garaikidea ere bada eta horrek nolabaiteko anbiguetatea ematen dio kontzeptuari; azken mota hau XX. mendean zehar folklorean oinarrituta garatu zen. Musika folkloriko mota honek fusio-generoak ere biltzen ditu, hala nola folk rocka, folk metala eta beste batzuk. Folk musika garaikidea, oro har, musika folkloriko tradizionalarekiko genero desberdina bada ere, ingeles estatubatuarrean, musika folkloriko tradizionalaren izen bera du eta, sarritan, artista eta leku berberak partekatzen ditu.

Musika folklorikoa edo musika tradizionala da belaunaldiz belaunaldi ahoz (eta gaur egun modu akademikoan ere bai) herri baten balioen eta kulturaren beste zati gisa transmititzen den herri musikaren izendapena. Beraz, izaera edo erro etniko nabarmena du. Musika tradizionalen artean, batzuk jatorritik haratago joan dira, hala nola flamenkoa, jota, tangoa, country musika, samba, cumbia kolonbiarra eta, oro har, denborarekin nolabaiteko garrantzia izan duten erritmo latinoak.

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Musika tradizionala»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.