Eduardo Benavente
Eduardo Benavente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Benavente Pérez |
Jaiotza | Madril, 1962ko urriaren 30a (62 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | Alaska y los Pegamoides (en) Paralisis Permanente |
Diskoetxea | 3 Cipreses |
Eduardo Benavente (Madril, 1962ko urriaren 30 – Alfaro, 1983ko maiatzaren 14) movida madrileña delakoan ospea hartu musikari espainiarra zen. Paralisis Permanente taldearen liderra izan zen eta heriotza azkar batek 1980ko hamarkadako mito bihurtu zuen.
Prisma taldean hasi zen, Toti Arboles eta Nacho Canorekin (geroago Mecano) batera. Geroxeago Plastico sortu zuten, Eduardok ahotsa jarriz eta Toti baterian zirela. Eduardok alde egin zuen talde honetatik eta Los Escaparates sortu zuen Angel Alvarez Caballerorekin batera. 1980an Alaska y los Pegamoides taldean sartu zen, bateria jotzen. Volar eta En el jardin abestiak konposatu zituen.
1981ean Eduardo eta bere anaia Javier, Nacho Canut eta honen anaia Johnnyrekin batera Paralisis Permanente sortu zuten. Talde honetan Jaime Urrutiak (Gabinete Caligari) ere parte hartu zuen beranduago eta Rafa Balmaseda (Glutamayo Ye-Ye, Derribos Arias) eta Ana Currak ere bai.
1983ko maiatzaren 14an Leonetik Zaragozara zihoan banda, kontzertutik kontzertura. Euria goitik behera, Eduardo, Ana eta Toti zihoazen autoak istripua izan zuen Errioxako Alfaro inguruan. Eduardo Benavente segituan hil zen bere 20 urteko bizitza betiko itzaliz. Ana Curra ospitalera eraman zuten eta Totik ez zuen ezer asko izan. Zaragozan berehala jakin zuten albiste malapartatu hura, Alaska y Dinaramak bere aktuazioa bukatu eta gutxira.