Edukira joan

Bretxako azoka

Koordenatuak: 43°19′24″N 1°58′58″W / 43.32344°N 1.98276°W / 43.32344; -1.98276
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bretxako merkatua» orritik birbideratua)
Bretxako azoka
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′24″N 1°58′58″W / 43.32344°N 1.98276°W / 43.32344; -1.98276
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1871

Bretxako azoka edo Bretxako merkatua Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharrean dagoen azoka historikoa da. 1871an sortu zen, Bretxa izeneko lekuan, harresiak eraitsi ondoren. Egun, hiru gunetan hedatzen da: Merkatu eraikina (Boulevardean, zaharrena; hor dago Bretxako merkataritza gunea), Arrandegi eraikina (Iñigo kalean) eta Bretxa plaza (eta haren lur azpia, berriena).

Merkatu eraikinaren hormetako batean Andresa Portugal irudia dago.

Bretxako azoka 1870an ireki zen, baina bere izena XVIII. mende hasierako gertakari batetik datorkio. 1719an, Berwick dukearen tropek hiria eraso zuten, eta inbasioa burutzeko Frantziako armadak bi arrakala handi (bretxa) egin zituen garai hartan bertan zegoen harresian. Gerora, 1813ko abuztuaren 31an, tropa anglo-portugaldarrek hiria bereganatu zuten, gune beretik erasotzen.

1815ean, eta batez ere, 1841eko Ugartemendiaren planean, Bretxa eremuaren sorreraren lehen zantzuak agertu ziren. 1862an hiria hedatzeko lehiaketa bat egin eta harresia eraistea erabaki zen. 1864an bota zuten harresia, eta hiri "zaharraren" eta hiri "berriaren" artean kokatu zen Bretxa eremua.

1870ean hasi ziren merkatua eraikitzen, U itxurako oinplanoa, hegoalderantz irekita zuen iturridun patioarekin.

Jose Goikoa arkitektoaren eskutik egin ziren merkatuaren lehen berritze lanak 1898an: patioa estali eta Boulevardera ematen zuen fatxada irekia itxi ziren. Eraikinean bestelako aldaketak ere egin ziren, hala nola, ate berriak ireki eta horma-atalak estaltzeko itxi.

Arrandegi eraikina

Juan Rafael Aldai arkitektoren proiektuari esker, 1928an eraiki zen gaur egun Arrandegi eraikina bezala ezagutzen dena. Egungo eraikinaren aurretik beste bi eraikin egon ziren bertan eta izen berberarekin; bata 1842 eta 1899 urte bitartean, eta, bestea, 1901. urtetik aurrera.

1999an, bi eraikinak hustu egin ziren barrualdetik, merkataritza-gunea eta gaur egungo parkina eraikitzeko. Lan hauek burutzen ziren bitartean, antzinako harresiaren arrastoak azaldu ziren, gaur egun lur azpiko parkinean ikusgai daudenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]