Athabasca aintzira
Athabaska aintzira Lake Athabasca (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 213 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 283 km |
Zabalera | 50 km |
Azalera | 7.850 km² |
Sakonera | 243 m |
Bolumena | 204.000 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°16′00″N 109°27′00″W / 59.266666666667°N 109.45°W |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Saskatchewan |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Esklaboen ibaia |
Arroaren azalera | 274.540 km² |
Arro hidrografikoa | Mackenzie River basin (en) |
Athabaska aintzira (ingelesez Lake Athabasca, creeraz aðapaskāw edo "landare asko dituen [lekua]") Saskatchewango ipar-mendebaldeko eta Albertako ipar-ekialdeko aldean kokaturiko aintzira da, 58° eta 60° N artean. Kanadako aintzirarik handienetan zortzigarrena da, eta munduko handienen zerrendan hogeigarrena.
Aintzirak 7.850 km² area, 283 kilometroko luzera eta 50 kilometroko zabalera ditu. Lekurik sakonena 124 metrotara dago. Bere urak iparralderako bidea hartzen dute Esklaboen ibaia eta Mackenzie ibaiaren arroen bitartez, Ozeano Artikora heltzeko.
Fort Chipewyan, Albertan dagoen europar herrixkarik zaharrena, aintziraren mendebaldeko kostalde txikian dago, Esklaboen ibaiaren iturriaren ondoan.
Uranio eta urre meatzaritzak iparraldeko kostaldean Uranium City sortu zuen eta aintzira pozoitu ere, 1980ko hamarkadan azken meatzea itxi arte.