Edukira joan

Agustín de Iturbide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustin de Iturbide» orritik birbideratua)
Agustín de Iturbide

Emperor of Mexico (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgustín Cosme Damián de Iturbide y Arámburu
JaiotzaMorelia1783ko irailaren 27a
Herrialdea Espainia
 Mexiko  (1821 -
BizilekuaIturbide jauregia
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaPadilla1824ko uztailaren 19a (40 urte)
Hobiratze lekuaMexiko Hiriko katedrala
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaJose Joakin Iturbide
AmaDoña Maria Josefa de Arámburu y Carillo de Figueroa
Ezkontidea(k)Ana María Huarte (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Itúrbide (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta vexillologist (en) Itzuli
Graduageneralissimo (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Agustin de Iturbide

Agustín Cosme Damian de Iturbide y Aranburu (Morelia, Mexiko, 1783ko irailaren 27a - 1824ko uztailaren 19a) Mexikoko politikaria eta militarra izan zen. Haren jokabide politikoa, batez ere Vicente Guerrero buru matxinoarekin bat egitea, erabakigarria izan zen Espainiar Inperiotik Mexikok eta Erdialdeko Amerikak independentzia lor zezaten. Mexikoko lehendabiziko enperadorea ere izan zen, Agustin I.a izenpean.

Aita, Jose Joakin Iturbide, Azkoienen jaioa eta ama euskal jatorrizko aitoren alaba zituen.

Gudarostean 1798an sartu zen, eta 1810erako lotinant-mailara iritsia zen. Urte horretan, Mexikoko Independentziako Gerra piztu zen, eta, hasiera batean Iturbide espainiarren alde borrokatu zen, matxinada bertan behera utzi nahian. Militar iaioa izanik, 1816an Mexikoko iparraldeko espainiar gudarostearen buru izendatu zuten.

Mexikarren kausaren alde egin zuen emeki, eta Vicente Guerrero buru matxinoarekin ezkutuko negoziazioei ekin zien. 1820an Iturbidek matxinadarekin bat egin zuen, gudaroste leialaren alde gehiena berekin eramanez. 1821eko otsailean, Iturbidek eta Guerrerok Igualako Plana plazaratu zuten, Mexiko batu, bereizi eta guztiz independentearen alde.

Beste matxino batzuk ekarrarazi zituzten, eta espainiar gudarostea kanporatu. Iturbide gobernu berriaren buru bilakatu zen. Akats historiko batean, alde egin zuten espainiarrei lurren jabetza ordaindu zien zilarrean, eta, hortaz, porrot ekonomiko itzelean hasi zuen Mexikok bere ibilbide independenteak. Atzerakoien babesarekin, Europako errege-sendietako bat nahi zuen Mexikoko erregetzarako. Baina horietako inork eskaintza onartu ez zutenean (Espainiak oraindik Mexiko berreskuratzeko itxaropena zeukan gainera), Iturbide enperadore bihurtu zen, Napoleonek egin zuen eran. 1822ko uztailaren 21ean Agustin I.aren izenpean Mexikoko enperadore izendatu zuten.

Herrialdea gudarostea bezain gogor jaurrita, nahigabea laster hedatu zen. 1823an eskualdeko hainbat gobernari altxatu ziren, Mexiko errepublika bihurtzeko asmoz. Iturbidek tronua 1823ko martxoaren 19an utzi zuen, eta herrialdetik borrokatu gabe abiatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agustín de Iturbide
  • Joseba Aurkenerena: Agustin Iturbide Aranburu, Mexikoko enperadore.[1]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]