Edukira joan

Harry Callahan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harry Callahan

Bizitza
JaiotzaDetroit1912ko urriaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAtlanta1999ko martxoaren 15a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Illinois Institute of Technology (en) Itzuli
Rhode Island School of Design (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Callahan, Harry eta Callahan, Harry Morey

Harry Morey Callahan (Detroit, Michigan, 1912ko urriaren 22a - Atlanta, 1999ko martxoaren 15a) estatubatuar argazkilaria izan zen. Aita eta ama nekazariak zituen, eta berak ingeniaritza-ikasketak egin zituen Detroiteko Chrysler etxean. 1936an Eleanorrekin ezkondu zen; emazteak garrantzizko lekua izan zuen Callahanen obraren barruan. 1938. urtetik aurrera amateur moduan hasi zen argazkiak ateratzen. Ansel Adamsen hitzaldi batek, bestalde, horrenbesteko eragina izan zuen harengan, ezen erabaki baitzuen argazkilaritzari ekitea buru-belarri. Une horretatik aurrera bere bizitza sormenari eta irakaskuntzari eskaini zion, Chicagon lehenbizi eta Providencen ondoren. Bere lanetan hiriko ikuspegiak, paisaia abstraktuak eta barrualdeak, Eleanor emaztea biluzik zela, erakusten zituen. Lasaitasun bera atzematen da bere biluzietan eta bere paisaietan. Belarrekin ikur abstraktuak erakusten zituen, eta biluzia lerro bakar batera mugatzen zen. Geroago, 1977an, kolorea erabiltzen hasi zen eta hura izan zen berrikuntza nagusia. Bakarkako lehenengo erakusketa 1946an egin zuen. Horrez gainera, New Yorkeko Arte Modernoko Museoan (1976) eta Veneziako Bi Urtekoan (1978) egin zituen erakusketak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]