Edukira joan

Hattusa

Koordenatuak: 40°01′11″N 34°36′55″E / 40.019722222222°N 34.615277777778°E / 40.019722222222; 34.615277777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hattusa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Hatusa: hititen hiriburua
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaÇorum probintzia
Turkiako barrutiaBoğazkale
Koordenatuak40°01′11″N 34°36′55″E / 40.019722222222°N 34.615277777778°E / 40.019722222222; 34.615277777778
Map
SuntsipenaK.a. 1200
Arkitektura
Azalera261 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia377-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Hattusa[1] (hititeraz: 𒌷𒄩𒀜𒌅𒊭URUḪa-at-tu-ša), Hititen Inperioaren antzinako hiriburua izan zen Hattusili I.aren erregealditik, Anatolia erdialdean kokatua, Kizil-Irmak ibaiaren ondoan, gaur egun Çorum probintziako Boğazkale izeneko herrixka dagoen tokian. Hiriak baso zabalak zituen, baita gertu zelai emankor bat ere, bere kokapenak bi akats zituen arren: inguruko ibaiak ez ziren nabigagarriak, ibai bidezko garraioa galarazten zuena, alde batetik, eta kaskar tribuarengandik zuen hurbiltasuna, bestetik, Hattusarentzat etengabeko mehatxua izan zirena. Hattusa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an, 1677 hektareako babestutako eremu bat hartuz.

Hattusatik gertu, eta kultur ondarea duen multzo berean, Yazilikayako santutegia dago.

Hattusako arkeologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen indusketak, 1906an egin ziren, Alemaniako arkeologia institutua, hiriaren hondakinetan lanean hasten denean, egundaino etengabe jarraitu duen lana. Aztarnategian, buztinezko taulatxo ugari aurkitu dira, hizkuntza askotan idatziak, luvitera edo akadieraz adibidez, hitita kulturaren azterketarako iturri nagusienak direnak.

Orain arte induskatutako hondakinak, nagusiki, inperioak garai horretan zuen oparotasuna probestuz, antzinako tenpluak, handitzeko aldatu zituzten azken hitita erregeen erregealdiarekin bat datoz.

2023an, hizkuntza indoeuropar berri bat aurkitu zuten arkeologoek taulatxoetan izkiriatua Kalashma lurraldekoa, erlijio testua dena eta luviterarekin lotuta omen dagoena[2][3].

Hattusako historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hattusa, hasiera batean, indoeuroparra ez zen hizkuntza bat hitz egiten zuen herri batek sortu zuen, hattiarrak, baina, Anittaren erregealdian (K.a. XVIII. mendea), Anittaren aurka matxinatutako aristokratak hartu zituen, eta, beraz, suntsitua izan zen.

Hitita Inperioko dokumentaturik dagoen lehen erregea izan zen Hattusili I.ak, hiria berreraiki eta bere hiriburu bihurtu zuen, Nesaren kaltetan, bere izena bera, Hattusili, hiriaren izenarekin lotuta egoteraino. Hattusiliren ondorengo errege guztiek, Hattusan mantendu zuten hiriburua, Muwatallis II.ak izan ezik, Tarhuntassara eraman zuena, egiptoarren erasoetatik hobeto babesteko, baina hiriburu aldaketa honek, ez zuen asko iraun, bere seme Urhi-Teshubek, berriz Hattusasera eraman baitzuen hiriburua.

Hitita historian etengabean gertatu zen gauzetako bat, gasgen mehatxua izan zen, lehen aldiz Hantil II.aren erregealdian agertuz, Arnuanda I.aren erregealdian hiriburua hartzera iritsi zirenak, hititek, hiriburua birkonkistatzeko, Tudhalia II.aren erregealdiraino zain egon behar izan zutelarik.

Hitita Inperioaren erorialdiaren ondoren (K.a. 1200 inguru), Hattusaren arrastoa galdu egiten da, baina susmoa da gasgek edo frigiar triburen batek suntsitu zutela.

Hattusako Esfingeen atea.

Hiriaren deskribapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitita Erresuma Berrian, hiriak bere hedadurarik handiena lortu zuen, eta gutxi gora-behera berdinak ziren bi zatitan banatu zen: barnealdeko hiria eta kanpokoa, biak ala biak, Shubiluliuma I.aren garaian eraikitako harresi batek inguratuak. Barnealdeko hiriak, nagusiki, eraikin administratiboak eta tenpluak zituen, kanpokoa, harresiko bere ate landuengatik nabarmentzen zen bitartean (gerlari, lehoi eta esfingeak zituztenak), eta, gainera, tenplu batzuez gain, etxeak eta merkataritza erabilerako eraikinak zituen. Kanpoaldean, hilerriak aurkitzen ziren.

Bere unerik gailenean, hiriak, 40.000 edo 50.000 pertsonako biztanleria izan zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. (Ingelesez) Steinmeyer, Nathan. (2023-09-29). «New Indo-European Language Discovered at Hattusa» Biblical Archaeology Society (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  3. «Arkeologo talde batek milaka urte dituen hizkuntza ezezagun bat aurkitu du» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]