Zapata (oinetakoa)
Zapata edo oskia oinetako mota bat da. Jantzi osagarri bat da, oinean babesa eta erosotasuna emateko, oinak hainbat jarduera egiten dituen bitartean. Zapatak, gainerako jantziak bezala, helburu estetiko eta/edo ortopedikoen arabera ere diseinatzen dira. Zapaten diseinua izugarri aldatu da denboran zehar eta kulturaz kultura, jatorrian bere funtzioei lotuta zegoen itxurarekin. Horrez gain, modak diseinurako elementu asko eman izan ditu maiz, hala nola takoien altuera eta hauen ehuna.
Zapata garaikideak asko aldatzen dira estiloan, konplexutasunean eta kostuan. Oinarrizko sandalia bat zola mehe bat eta lokailu sinple bat izan daiteke. Modako zapatak oso material garestiz eginak egon daitezke eraikuntza konplexuetan, eta parea milaka dolarretan salduta. Beste zapata batzuk oso helburu zehatzetarako dira, hala nola mendi-eskaladarako edo eskiatzeko diseinatutakoak.
Historia
aldatuZapataren historia K.a. 10 000. urtean hasi zen. Iberiar Penintsulako eta Europa mendebaldeko zenbait haitzuloetako margoek oinetakoen erabilera adierazten dute. Egiptoarren hilobietan larruaren egoera desberdinak adierazten dituzten magoak atzeman dira, zapaten ekoizpena jada bazela esaten digutenak. Alabaina, Egipton faraoiek eta haren gertukoek baino ezin zituzten eraman zapatak.[1][2]
Greziarrak ezker eta eskuin hankak janzteko molde ezberdinak sortzen hasi ziren, baina haien herrietan soilik pertsona askeek jantzi zezaketen zapata. Erroman ere oinetakoek pertsonaren klase soziala irudikatzen zuten. Hala, kontsulek zapata zuriak janzten zituzten, senatariek marroi kolorekoak eta gudariek bota itxurakoak, behatzak agerian zituztelarik.[1]
Erdi Aroan, zapatak baino zapatilak ziruditen oinetakoak baliatzen zituzten bai gizonek eta baita emakumeek ere. Material arruntena behi larrua zen eta kalitate altuena zuena ahuntzaren larrua.[2]
XVII. mendearen hasieran asmatu zen takoia, gaur arte iraun duen apaingarria.[2]
Frantziako Iraultza Aro Modernoan zehar asmatutako zapata estetikoak desagerrarazten saiatu zen, aristokraziaren ikur zirelakoan. Alabaina, Napoleon Bonaparteren Inperioan zapatek euren apaingarriak berreskuratu zituzten: botoidun botak, lotutako botak, material berriak eta ekintzaren araberako zapatak.[2]
Industria Iraultzak oinetakoen ugaritasuna ekarri zuen eta hortaz, zapatak aberatsen edo dirudunen bereizgarri izateari utzi zion. Gaur egun, hala ere, eskuz eginiko zapatek kalitate altua adierazten dute. XX. mendean izan zuen zapaten industriak inoizko aldaketarik handiena, moden aldaketa bizkorrak eraginda.[2]
Zapataren historian zehar materialak aldatu egin dira, edota hobeto esanda, bilakaera jasan dute. Zapaten ekoizpenean metalak, larruak, palmondoaren hostoak, egurrak, zetak, brodatuak, goma eta beste hainbat material erabili dira.[2]
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Brea, Unai. (2006-10-01). «Gizakiaren historia urratsez urrats» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-17).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) «La historia del zapato» MODO 2013-09-16 (Noiz kontsultatua: 2020-01-17).