Yves Salaberri

esku huskako pilotaria
Xala
Izen osoa: Yves Salaberri
Jaiotza data: 1979ko azaroaren 14a (45 urte)
Jaioterria: Lekuine (Lapurdi)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2000ko ekainaren 25a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Yves Salaberri, pilota arloan Xala izenaz ezaguna (Lekuine, Lapurdi, 1979ko azaroaren 14a) esku huskako pilotari profesionala ohia da. Aurrelari jokatzen zuen.[1] 1,80 metro luze da, eta 80 kg pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2000ko ekainaren 25ean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan, eta 2016ko otsaileraino Aspe enpresarekin aritu zen. Ezkerra da, eta trinketean trebatu zen. Lehiaketa nagusietako lau txapel ditu: 2011ko buruz burukoa, eta 2002, 2007 eta 2010eko binakakoak. Urte askoz aritu zen ezker paretako pilotari hoberenen artean, oso jokalari teknikoa baita, tantoa erraz bukatzen duena, eta eskuin bolea bikainekoa.

Kirol lorpenak

aldatu

Finalak

aldatu

Buruz burukoak

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Markagailua Pilotalekua
2004 Martinez de Irujo Xala 22-12 Atano III.a
2010 Martinez de Irujo Xala 22-13 Ogeta
2011 Xala Olaizola II.a 22-19 Bizkaia

Binakakoak

aldatu
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Markagailua Pilotalekua
2002 Xala - Lasa III.a Olaizola I.a - Patxi Ruiz 22-19 Atano III.a
2007 Xala - Peio Martinez de Eulate Olaizola I.a - Ruben Beloki 22-18 Ogeta
2010 Xala - Zubieta Gonzalez - Aritz Laskurain 22-14 Ogeta
2011 Olaizola II.a - Aritz Begino Xala - Mikel Beroitz 22-14 Bizkaia

Lau eta erdikoak

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Markagailua Pilotalekua
2005 Olaizola II.a Xala 22-05 Atano III.a

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Recuerdos de grandeza», Deia, 2016-04-16.

Kanpo loturak

aldatu