Yamamoto Kansuke (japonieraz: 山本勘助?, 1501-1561ko urriaren 18a) XVI. mendeko samurai japoniar bat eta Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat izan zen, Takeda Shingenen erabateko konfiantza zutenak.

Yamamoto Kansuke

Bizitza
JaiotzaToyokawa (en) Itzuli1501
Herrialdea Japonia
HeriotzaShinano Province (en) Itzuli1561eko urriaren 18a (67/68 urte)
Jarduerak
JarduerakSamuraia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Kansuke Haruyuki (晴幸) bezala ere ezagutua zen. Estratega dizdiratsu bat izan zen eta Takeda klana Kawanakajimako laugarren gudua Uesugi Kenshinen armadaren aurka irabaztera eraman zuen planagatik errekonozitua da.

Biografia

aldatu

Kansukeren jatorria ez dago batere argi. Bertsiorik ezagunenek Ushikubokoa zela diote, Mikawa probintziako herriska bat, Imagawa klanak gobernatzen zuena. 1543an Kaira iritsi zenean Takeda Shingen zerbitzatzen hasi zen, ashigaru motako infanteria talde baten komandantzia betez. Elezaharren batzuk Kansuke begi batetik itsu eta ezkerreko oinetik herren zegoela diote, baina hori ez zen erabakigarria izan borrokatzerako orduan. Margolan eta marrazki batzuetan orokorrean bere oinarentzako bastoi bezala naginata bat eusten irudikatua da.

Kansukek "pintza" mugimenduaren buru izan zen Kawanakajimako laugarren guduan, baina estrategia honek huts egin zuela uste izan zuenez, etsaien basea eraso zuen eta guduan hila izan zen bere zerbitzarietako birekin batera, Osaragi Shozaemon eta Isahaya Sagoro.

Kansuke Yamamoto Yaekoren asaba izan zen, bakumatsu gerlaria izan zen emakume bat.

Heiho Ogishoa (兵法奥義書) Kansukeri ematen zaion gerra taktika eta estrategia tratatu bat, Takeda klanaren kroniken barnean dago Kōyō Gunkan bezala.