Vladimir Kovalionok
Vladimir Vasilievitx Kovalionok (bielorrusieraz: Уладзімір Васільевіч Кавалёнак, errusieraz: Владимир Васильевич Ковалёнок; Krupkiko raiona, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista, Sobietar Batasuna, 1942ko martxoaren 3a) sobietar kosmonauta ohia da.
1967ko uztailaren 5ean sartu zen Sobietar Batasuneko espazio-programan eta hiru misioetan komandantea izan da. 1984ko ekainaren 23an erretiroa hartu zuen kosmonauta bezala.
1990etik 1992ra Errusiako Federakundearen Defentsa Ministerioaren 30. Zientzia Ikerkuntza Institutu Zentralaren zuzendaria izan zen.
Misioak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Kovalionok |