Viktor Mikhailovitx Txernov (errusieraz: Ви́ктор Миха́йлович Черно́в; 1873ko abenduaren 7a1952ko apirilaren 15a) errusiar politikari bat izan zen, eseristen alderdikoa.[1]

Viktor Txernov

1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaKhvalynsk1873ko azaroaren 25a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaNew York1952ko apirilaren 15a (78 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anastasia Sletova-Chernova (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Ubiertsitate Inperiala
Tartu Governorate Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, kazetaria eta iraultzailea
InfluentziakVasil Donetski (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista Iraultzailea
People's Rights Party (en) Itzuli
Socialist League of the New East (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Hasierako urteak

aldatu

1901ean Errusiar Alderdi Eseristaren sortzailea eta teoriko nagusia izan zen. Eseristen artean figura nagusia bezala ikusia zen, hala ere, bere izaera biguna zela eta, ia ez zen alderdiaren barne antolakuntza eta polemiketan sartzen, eta gehiago mugatzen zen teoria arlora. 1914n hasitako Lehen Mundu Gerraren aurrean, hasieran kontrako posizioa hartu zuen eta gainera, 1915ean Zimmerwaldeko Konferentzian parte hartu zuen. Alta, 1917an biraketa egin zuen eta alderdiaren eskuin-aldean kokatu zen: 1917eko maiatzetik irailera Nekazaritzarako Ministro bezala Errusiako Behin-behineko Gobernuan parte hartu zuen (uztailean dimisio labur bat eman zuen, boltxebikeen kontrako kalumnia kanpaina puri-purian zegoela -“agente alemaniarrak” omen zirela-, Txernoven iragan pazifista oroitua izan zen, eta bera ere zipriztindu zuten erasoek).[1]

Txernoven politika

aldatu

Bere politika alderdiak Sobietetan zein maiatzeko Kongresuan definitu eta defendatu zuena izan zen: lurraren birbanaketa asmoak azaldu, baina Biltzar Konstituziogilera deitu arte, lurraren jabetzari dagokionez ezin zitekeela aldaketarik egin. Horrela, nekazarien lur-hartze espontaneoak erreprimitu egin zituen; eta bestetik, berak defendatu zituen erreformak aplikatzeko ezintasuna erakutsi zuen (bai bere izaeragatik, zein Gobernu burges batengan ezinezkoak zirelako eta Txernov langileek Gobernua hartzearen kontrakoa zela). Abuztuan dimititzeko saiakera egin zuen, eta azkenean, irailean Kornilov aferaren ondoren geratu zen kanpoan.[1]

Uztaileko Egunak

aldatu

Uztaileko Egunak delakoan, paper tragikoa izan zuen: Kronstadt eta Viborgeko langile gorriek “boterea Sobietentzat!” eskatzen eta oihukatzen zutelarik, baina Sobietak boterea hartu nahi ez zuela, Txernov joan zen ideia hura azaltzera. Langile batek ukabila altxatuz oihukatu zion: “Har ezak boterea eskura ematerakoan, putasemea hi!”. Langileek atxilotu egin zuten, eta Trotskik atera behar izan zuen atxiloalditik.[1]

Urriko Iraultzaren ondoren

aldatu

Urriko Iraultzaren ostean, honen aurka aritu zen. Hasiera batean eseristek Kerenski berriz boterean ezartzeko ahalegin armatuak babestu zituen. Baserritarren Sobieten II. Biltzarrean lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu zuen, baina ezkerreko eserista Marija Spiridonovak (orduan, proboltxebikea) garaitu zuen. 1918an, Biltzar Konstituziogileak egin zuen sesio bakarrean biltzar horretako lehendakari aukeratu zuen (eskuineko eseristek, mentxebikeek eta kadeteek, eta bestelako talde antiboltxebikeek babestua; oraingoan Spiridonoa garaitu zuen).[1]

1918ko lehen hilabeteetan oposizio moderatuaren taktikaren aldekoa izan zen, hau da, “Sobieten bitartez Biltzar Konstituziogilea berrezartzearen” aldekoa. Hala ere, Brest-Litovskeko Itunaren ostean, oposizio gogorrera pasa zen, eta altxamenduen alde egin zuen. 1918an, Samara hirian ezarri zen gobernu kontrairaultzaile batean, Komutx (Biltzar Konstituziogileko Kideen Komitea) izenekoan, parte hartu zuen. Hala ere, Komutxek beste antzeko Gobernu batzuekin bat egiterakoan (“Omskeko Direktorioa” edo “Errusia Osoko Behin-Behineko Gobernua”), kritikaz ikusi zuen mugimendu hori. 1918eko azaroan Koltxakek Estatu-kolpea eman ondoren, Txernov exekutatua izatekotan egon zen.[1]

Azken urteak

aldatu

Horren ostean Errusiako Gerra Zibila utzi zuen eta Moskura itzuli zen, non 1918ko posturara itzuli zen: “oposizio moderatuaren” posturara, eta matxinada berriak antolatzeari uko egin zion (eskuineko beste eserista batzuek oposizio armatuaren alde egin zuten). 1920an erbestera egin zuen. Batez ere, Pragan bizi zen, 1939ean naziak sartzerakoan Parisera egin zuen eta 1940ean handik AEBra. 1952an hil zen.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Txernov, Viktor, K17 2017-04-28. CC0 Domeinu Publikoa