Urola[1] Gipuzkoako erdialdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibai bat da. 64,5 kilometro luze da.[2] Arro estua du, batez ere sorburuan. Sortzen duen haranak hiru eskualde nagusi ditu: Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta.

Urola
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera64,49 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′25″N 2°19′48″W / 42.99028°N 2.33°W / 42.99028; -2.33
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera337,47 km²
Arro hidrografikoaUrolaren arro hidrografikoa
Ur-emaria7,98 m³/s
Bokalea
()
Kantauri

Ibilbidea

aldatu

Aizkorriren magalean sortu eta Zumaian itsasoratzen da, Bizkaiko golkoan.

Bidean, ondoko udalerri hauek zeharkatzen ditu:

Halaber, ibaia bertatik igaro ez arren, badira Urola bailaran zatiren bat duten beste udalerri batzuk: Antzuola, Ezkio, Errezil, Beizama, Aia, Deba eta Getaria.

Ibaiadarrak

aldatu

Bere ibaiadar nagusienak hurrengoak dira: Ibaieder, Aratzerreka, Errezil, Granadaerreka eta Arroaerreka.

Itsasoratzea

aldatu
 
Urola Zumaian itsasoratzen da, San Pedro elizaren oinetan.

Azken kilometroetan, Zumaia eta Zestoa artean, bokalearen goialdean Bedua izeneko meandro gunea eta bertan dauden uharteak ditugu. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Urola egungo Zestoaraino zen nabigagarria, bokaletik 10 kilometrora.[3]

Bokalean bertan, bestela, eskuinaldean kirol portua dago gaur egun. Ezkerraldean, itsasadarretik ez urrunegi, Zumaiako flyscha famatua dago, Debarantz.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. "153. Alearen Gehigarria" p.21、p.22 (1999.08.12)
  3. (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa